(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Plataforma teknologiko batek Nafarroan egiten den ikerketa biomedikoari laguntza emango dio
osteguna, 2012.eko uztailak 5


Ikerketa Biomedikoko Zentroak eta Ikerketa Mediko Aplikatuko Zentroak zerbitzuen azpiegitura bat sortu dute


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuarena den Miguel Servet fundazioa –haren mende dago Ikerketa Biomedikoko Zentroa (CIB)– eta Ikerketa Mediko Aplikatuko Zentroa (CIMA) kudeatzen duen Ikerketa Mediko Aplikatuko fundazioak lankidetza-eremu bat izenpetu dute gaur egiten den ikerketa medikoari laguntzeko azpiegitura teknologiko bat sortzeko eta Foru Komunitate guztian egin ahal dadin, bai eta bere zerbitzuak behar dituen enpresa-sektoreari ere.

CIB

Ikerketa Biomedikuko Zentroaren etorkizuneko egoitza. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuarena den Miguel Servet fundazioa –haren mende dago Ikerketa Biomedikoko Zentroa (CIB)– eta Ikerketa Mediko Aplikatuko Zentroa (CIMA) kudeatzen duen Ikerketa Mediko Aplikatuko fundazioak lankidetza-eremu bat izenpetu dute gaur egiten den ikerketa medikoari laguntzeko azpiegitura teknologiko bat sortzeko eta Foru Komunitate guztian egin ahal dadin, bai eta bere zerbitzuak behar dituen enpresa-sektoreari ere.

Miguel Servet fundazioak (FMS) nahiz Nafarroako Unibertsitateari lotutako Ikerketa Mediko Aplikatuko fundazioak (FIMA) azpiegiturak eta giza baliabideak jarriko dituzte plataforma hori abian jartzeko. Akordio horri esker, inbertsioetan (aparatu garestiak ez erosi beste aldeak erosi baditu, adibidez) eta teknikarien gaitasun tekniko eta zientifiko oso espezializatuan eraginkorragoa izango da.

Azken helburua Nafarroaren garapen ekonomikoari eta sozialari laguntzea da sektore bioteknologikoa bultzatuz, bai eta herritarren osasuna sustatzen eta babesten laguntzea ere, gaur izenpetu den lankidetza-eremuan aipatzen denez. Akordioa izenpetzen izan dira: Osasuneko zuzendari nagusi Cristina Ibarrola eta FMS eta CIBeko zuzendari José María Roig Aldasoro eta FIMAko zuzendari nagusi Francisco Errasti

Osasuneko zuzendari nagusi Cristina Ibarrola-k azaldu duenez, ADNren egituraren aurkikuntzak 1963an bide berri bat zabaldu zuen hainbat gaixotasunaren zergatia ikertzeko (ezintasunak, minbiziak, gaixotasuna neuromuskularrak, neuroendekapenezkoak…). Hala, medikuntza genomikoa edo banakakoa garatu zen, eta gaixotasun batzuekiko aldez aurretiko joera edo zenbait tratamendurekiko sentsibilitatea aztertzen du.

Ezagutzan aurrera egiteko, plataformak sistema biologiko konplexuen azterketa erraztuko du (omikoen esparrua) genea, proteinak (300.000tik gora) eta metabolitoak aztertuz gaixotasunaren oinarri molekularrak argituz eta aplikazio klinikoko potentziala duten markagailu eta jomuga terapeutikoak identifikatuz.

Plataformak eragin zientifiko, kliniko eta ekonomiko handiagoa lortu nahi du. Aldeek, esaterako, Giza Proteomaren Munduko Proiektuaren ikerketan parte hartu ahal izango dute (proteinei buruz, genomaren sekuentziazioa ekarri zuenaren antzekoa). Espainiari 16. kromosomak adierazitako proteoma ikertzea egokitu zaio.

Indarrak batu

Osasuneko zuzendari nagusiak azpimarratu du une ekonomiko zail hauetan, baita ikerketarako ere, beharrezkoa dela "indarrak batzea, eraginkorragoak izatea, itunak egitea eta gure indarguneak batzea". "Eta arrazoi horiengatik, gure zientifiko eta teknologoak elkarrekin jartzen ditugu, eta baita gure ekipamendua ere sistema biologiko konplexuak aztertzen laguntzeko", adierazi du.

Bestalde, Errastik akordio honen "aukeraren kostu egoki"-a azpimarratu du, Foru Komunitatea azpiegitura horrekin "eskumen nazionaleko edota nazioarteko eskumeneko esparruan" kokatuta geratzen baita. Nabarmendu du teknologia omikoak ezinbestekoak direla ikerketaren abangoardian jartzeko, eta baliabideak optimizatzeko erakunde publiko eta pribatu baten arteko akordioa azpimarratu du. Aipatu duenez, emaitza aberasgarria izango da "bi aldeentzat, Foru Komunitatearentzat nahiz herrialde honentzat".

Lankidetzarako baldintzak

Gaur adostutako hitzarmen-eremuak lankidetzarako baldintzak arautzen ditu eta, bereziki, plataformaren zerbitzuak eta erabilera, baliabide bakar eta partekatu gisa eratzen dena. Koordinatzaile nagusia bat izango du eta bi nodotan banatuko da, egoitza aipatutako erakunde bakoitzean izanik, nahiz eta lana era koordinatuan egingo den.

Erakunde bakoitzean lau atal bereiziko dira: Genomika, Proteomika, Metabolomika eta Bioinformatika. Haietako bakoitzaren buru teknologo bat izango da eta bertan beste hamaika teknikarik, ingeniarik edo teknologok lan egingo dute, zortzi kontratazio berrikoak.

FIMAk nahiz FMS/CIBek ikerketa-taldeei plataformako zerbitzuak erabiltzea erraztuko diete. Aldeek beste aldeko ikerketa-taldeak ikertzaile propiotzat joko dituzte. Erakunde bakoitzak baliabideak izan ahalko ditu ikerketa propiorako, baina akordioa betearazten dela zainduko duen batzorde mistoari jakinarazi beharko dio. Emaitzen gaineko egiletza eta eskubideen jabetza emaitza garatu duen erakundearenak izango dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa