Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Europara egindako lehen espedizio japoniarraren 400. urteurrena gogoratzeko 2013 eta 2014an ospatuko den Japoniaren Urteaz hitz egin dute, besteak beste
Barcina Lehendakaria Japoniako enbaxadoreari harrera egiten.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Espainian dagoen Japoniako enbaxadore Satoru Satoh-ri harrera egin dio gaur Nafarroako Jauregiko bulego ofizialean. Enbaxadorea autonomia erkidego ezberdinetan bisitak egiten ari da karguan jarri zutenetik lehen hilabeteak pasa direla eta.
Bilkuran bi agintariek Espainiako Japoniaren Urtea aztertu dute, 2013ko ekainaren eta 2014ko uztailaren artean burutuko dena Europara egindako lehen espedizio japoniarraren 400. urteurrena ospatzeko; espedizio hori 1613 eta 1614an egin zen Espainiako errege Felipe III.a eta Paulo V aita santua bisitatzeko.
Urteurren hori dela eta, zenbait jarduera egingo dira Espainiako hainbat eskualdetan eta, haien artean, baita Foru Komunitatean ere, Japoniarekin lotura estua duena: duela 32 urte Iruñea eta Yamaguchi hiri japoniarra –Francisco de Javier denbora gehien bizi zen lekua– senidetu ziren eta duela 10 urte Nafarroak eta Yamaguchi-ko Prefekturak gauza bera egin zuten.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen