(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Esparza kontseilariak Komunitate Gaietarako Nekazaritza Politikako Aholkularitza Kontseiluan parte hartu du astelehena, 2012.eko uztailak 9


Aurrez, José Javier Esparza Arias Cañete ministroarekin bildu da


Nekazaritza Politikako Aholkularitza Kontseilua

Esparza aholkularia (ezkerrean) eta Arias Cañete ministroa (lehen planoan). ( irudia handitu )

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparzak Komunitate Gaietarako Nekazaritza Politikako Aholkularitza Kontseiluan parte hartu du eta baita Nekazaritza eta Landa Garapeneko Konferentzia Sektorialean ere. Biak ala biak gaur goizean egin dira Madrilen Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen ministro Miguel Arias Cañeteren lehendakaritzaren pean.

Aurrez, Esparza kontseilariak laneko bilera izan du Arias Cañete ministroarekin eta, besteak beste, Nekazaritza Politika Bateratuko erreformaren egoera eta ikuspegiak aztertu dituzte. Gogoratu behar da Nafarroak seihileko honetan Espainiako Autonomia Erkidegoen ordezkaritza hartzen duela Europar Batasuneko Nekazaritza eta Arrantza Ministroen Kontseiluan, etorkizuneko NPBa eztabaidatu eta diseinatzeko funtsezko aldi batean.

Hain zuzen ere, gaur egin den Aholkularitza Kontseiluaren bilerak uztailaren 16an Bruselan egingo den Europako Ministroen Kontseiluaren hurrengo bilera prestatzeko balio izan du; bertan izango da Javier Esparza kontseilaria, Arias Cañete ministroarekin batera. Kontseilu horretan aztertuko dira: Zipreko lehendakaritzaren lan-programa, garapenari laguntza emateari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Araudiaren Proposamena Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez (LGENF), eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Araudiaren proposamena, nekazaritza-produktuen Merkatuen Antolakuntza Bateratua eratzen duena.


Nekazaritza Politikako Aholkularitza Kontseilua

Kontseiluko mahaiaren ikuspegi orokorra. ( irudia handitu )

Landa Garapeneko Araudiari dagokionez, Aholkularitza Kontseiluaren gaurko bileran izaera nazionaleko Landa Garapeneko Programa (LGP) bat izatea edo ez komeni den, horren gainean eztabaidatu da; horri esker, bertan Autonomia Erkidego bati baino gehiagori eragingo dien neurriak sartu ahal izango dira, beste era batera Europako funtsen laguntzarik izango ez zutenak. Gai horrek garrantzi berezia du Foru Komunitatearentzat, Espainiako bigarren mailako kooperatiba handienetako bat baitugu eta sozio diren kooperatibak dituztenak zenbait Autonomia Erkidegotan. Arrazoi hori dela eta, Nafarroak Ministerioaren proposa babestu du, hau da, eskualdeko LGP bat eta LG nazional bat izatea nekazaritza-mundurako funtsezko neurriak sustatzeko, eta, beste era batean, finantzaketa gabe geldituko lirateke.

Bestalde, merkatuen nahaste-egoeretarako aparteko neurriak jasotzen dituen Merkatuen Antolaketa Bateratuaren Araudiari dagokionez, Nafarroak Ministerioaren proposamenari babesa eman dio neurri horiek nekazaritza eta abeltzaintzako produktu guztiak, salbuespenik gabe, estal ditzan.

Konferentzia Sektoriala

Nekazaritza eta Landa Garapeneko Konferentzia Sektorialari dagokionez, Ministerioaren proposamenaren berri eman da Nekazaritzako Elikagaien Laborategiak Koordinatzeko Mahai bat sor dadin, eta Nafarroak haren aldeko balorazioa egin du.

Halaber, Ministerioak 2012. ekitaldirako basoko suteak prebenitu eta borroka egiteko Ekintza Plana aurkeztu du eta, era zehatz batean, barnean hartzen dituen baliabide materialak eta giza baliabideak. Horri dagokionez, eztabaida sortu da biomasa-proiektuen bidez mendien garbiketaren inguruan, eta suteak prebenitzen laguntzeaz gain, enplegua eta energia garbia sortzen dute. Ministroak eredu hori defendatzeko konpromisoa hartu du, eta Nafarroak jarrera hori txalotu egin du.

Mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko komunitateko funtsak banatzeko irizpideak izan da Nekazaritza eta Landa Garapeneko Konferentzia Sektorialean Ministerioak Autonomia Erkidegoetako kontseilariei aurkeztutako beste gai bat. José Javier Esparza kontseilariaren aburuz, ekoizpenen kalitatea hobetzea eta merkatuko eskaerara bideratzea xede duen neurri hori, funtsezko tresna da Nafarroako mahasti-ardo sektorea garatzeko.

Azkenik, Ministerioak esnea sustatzeko kanpaina berezi bat garatzea planteatu du 2012ko irailetik abendura bitarte, eta José Javier Esparza kontseilariak Nafarroak kanpainarekin bat egiteko asmoa azaldu du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa