(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pejenaute kontseilariak Mendekotasunaren Legerako Ana Mato ministroak planteatutako hobekuntzarako proposamenak ezagutu ditu Madrilen asteartea, 2012.eko uztailak 10


Mendekotasunerako Autonomia eta Arreta Sistemaren Lurralde Kontseiluak Nafarroari esleitu dio 2013ko Boluntarioen Kongresu Nazionalaren antolaketa


Pejenaute mendekotasunaren legea

Jesús Pejenaute kontseilaria eta Ana Mato ministroa elkarri agurtzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Gizarte Politiken kontseilari Jesús Pejenautek Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasunerako ministro Ana Matok planteatutako orientazio eta hobekuntzarako proposamenak ezagutu ditu, Mendekotasunaren Legean jasotako politikak zuzen aplikatzeko, eta haiek Madrilen egin den Mendekotasunerako Autonomia eta Arreta Sistemaren Lurralde Kontseiluaren bileran azaldu dira.

Jesús Pejenautek bideragarria izango den Mendekotasunaren Legearen alde egin du, "baliabideak eraginkortasunez administratzea ahalbidetuko duena, baliabiderik gabeko herritar guztiek laguntza izan dezaten". Alde horretatik, lehentasunak jartzearen alde egin du eta aipatu du Ministerioak diseinatutako irtenbideek saihestuko dutela sistema "bera bakarrik, besterik gabe, amaierara hel dadin"; eta hori gertatuko zen "orain dagoen bezala" jarraituko balu. Horren ondorioz, kontseilariak adierazi du Nafarroak "azkenean onartzen diren Mendekotasunaren Legearen hobekuntzak aplikatuko dituela".

Kontseilariarekin batera, Kontseiluaren bilkuran honako hauek parte hartu dute: Gizarte Politiken zuzendari nagusi Iñigo Alli, eta Nafarroako Mendekotasunerako Agentziako zuzendari gerente Mariano Oto.

Mato ministroak ebaluazio-prozesuak eta prestazioen aitorpena arintzea planteatu du; mendekotasun-mailen kopurua murriztea (3ra murrizten dira) eta zerbitzu profesionalak saritu daitezela, familiarren zaintzaileen prestakuntzari emandako laguntza barne, prestazio ekonomikoen ereduaren aurrean.

Gainera, Estatuak % 15 murriztuko du mendekotasuneko pertsonen familiarren zaintzaileen maximoen bere ekarpena, nahiz eta Pejenaute kontseilariak gogoratu duen Foru Komunitatean "Estatuko batez bestekoaren gainetik gaudela maximoen ekarpenei dagokienez".

Boluntarioen kongresua

Nafarroak 2013ko Estatuko Boluntarioen Kongresua antolatu du eta haren egoitza bihurtu, Kontseiluko parte-hartzaileek hartutako erabakiaren arabera. 2011ko azaroaren 28an Coruñan bildu zen Konferentzia Sektorialeko Boluntarioen Zuzendari Nagusien Batzordeak honako hau erabaki zuen: Autonomia Erkidegoei izan daitezkeen hautagaitzak eskatzea 2013ko Estatuko Boluntarioen Kongresua antolatzeko.


Pejenaute mendekotasunaren legea

Kontseilaria, erdian, Madrilen egindako bilkuran zehar. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 2011ko abenduaren 31n egindako jakinarazpenean bere burua eskaini zuen kongresu hori antolatzeko, eta 2012ko uztailaren 4an Gizarte Zerbitzuen eta Gizarteratzeko Zerbitzuetako zuzendari nagusiek egindako prestatze-bilkuran ondorengoa erabaki zen: gaur berretsi den Foru Komunitateak aurkeztutako hautagaitzaren onarpena proposatzea.

Aurtengo Estatuko Boluntarioen Kongresua azaroaren 27, 28 eta 29an burutuko da Barakaldon (Bizkaia). 2011n egindako azkenekoa, Galiziako Xuntak antolatu zuen eta saioak azaroaren 29tik abenduaren 1a bitarte egin ziren. Asturiasko Printzeek itxiera-ekitaldian parte hartu zuten eta boluntarioen sari nazionalen banaketa-ekitaldiaren buru izan ziren; ekitaldi horretara 1.500 pertsona baino gehiago bertaratu ziren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa