(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ostegun honetan Estatuari eskatuko dio autonomia erkidegoetarako ere defizit-helburuaren betearazpena egokitu dezala

asteazkena, 2012.eko uztailak 11


Gobernuak, halaber, oinarri zabala duen akordio politiko eta sozial bat bultzatuko du ekonomia suspertzeko foru-plan bat sustatze aldera


Nafarroako jauregiko fatxada

Nafarroako jauregia.

Asteazken honetan egin den asteko ohiko bilkuraren ondoren, Nafarroako Gobernuak iragarri du bere lehen lehendakariorde Lourdes Goicoecheak defendatuko duela bihar, osteguna, Gobernu Zentralak deitutako Politika Fiskalaren Kontseiluan autonomia erkidegoetarako ere defizit-helburuaren betearazpenaren egokitzapena, Europar Batasunak xede horretarako Espainiari eman dio urtebeteko luzamendua ezagutu eta gero.

Foru Gobernuak iritzi du Estatuak bere osotasunean, eta horregatik baita autonomia erkidegoak ere, dutela Europar Batasunak finkatutako defizit publikoaren xedea betearazteko betebeharra, eta helburu hori lortzeko emandako urtebeteko atzerapenaz "ezin dela soil-soilik jabetu" Estatuko Administrazio Orokorra, baita nazioaren administrazio-egitura osatzen duten administrazio guztiak ere.

Gainera, Gobernu Bilkura horretan ere Barcina Lehendakariaren proposamena ezagutzera eman da, hau da, Nafarroan oinarri zabala duen akordio politiko eta sozial bat bultzatzea berehala ekonomia suspertuko duen foru-plan bat sustatze aldera eta, haren autonomia fiskalaren babesean, ekonomia suspertzeko neurri-sorta bat ezarriko duena.

Foru Gobernuak iritzi du "herritarrek eta langile publikoek ahalegin handiak hartu dituztela beren gain defizit publikoaren aurka egiteko borrokan" eta adierazi du "ez dituela bere egiten" Rajoy lehendakariak gaur iragarritako zenbait neurri, BEZaren igoera edo langile publikoen soldata-murrizketa esaterako. Dena den, onartzen du zeharkako zergan Nafarroak ezin diela ezetz esan Estatuak agindutako neurriei, eta, beraz, langile publikoen soldata-murrizketa aplikatzeko araua eta hura bere funtzionarioei aplikatzeko modua ezagutzeko zain geratzen da.

Alde horretatik, Nafarroako Gobernuak defizit publikoari aurre egiteko beharra berretsi du egiturazko eta garrantzi handiko neurrien bidez. Horren adierazle dira esaterako, Foru Komunitateko enpresa publikoen sarearen berregituratzea onartzea, edo berriki langile publikoen arloan (% 10eko hartutako birjartze-tasa baten onarpena) hartutako neurriak.

Nolanahi ere, Nafarroako Gobernuak aipatu du Nazioko Gobernuak gaur iragarri dituen neurriak, "oso gogortzat" jotzen dituenak, "herrialdea pasatzen ari den egoera ekonomiko larriaren adierazgarri" direla.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa