(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Udan landa-eremuan suaren eta ibilgailuen erabilera mugatzen duen foru-agindua ostiral honetan sartuko da indarrean osteguna, 2012.eko uztailak 12


Nafarroako Gobernuak debeku eta baimenen erregimena arautzen du sute-arriskua murrizteko


Iratiko basoa.

Iratiko basoa.

Ostiral honetan indarrean sartuko da udan zehar urbanizagarriak ez diren lursailetan suaren erabilera arautzen duen foru-agindua eta basoko suteen prebentziorako neurriak ezartzen dituena. Ostegun honetako Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den arau hori indarrean sartuko da, harik eta udako meteorologia-baldintzak aldatzen diren arte.

Oro har, Nafarroa guztian debekatzen da sua honako leku hauetan erabiltzea: mendian edo baso-lurretan, zuhaitzez edo zuhaixkez beteriko lekuetan, sasitan eta larre nahiz zelaietan. Gainera, baso-hondakinak eta lehorreko nekazaritzako lurrak erretzea debekatzen da (makaldi arrastoak izan ezik, arrazoi fitosanitarioengatik, eta beti Nafarroako Gobernuaren baimenarekin) suteak prebenitzeko eta arrazoi fitosanitarioengatik, eta Gobernuaren baimenarekin). Azkenik, ezin da utzi erretzen ari den objekturik edo sute bat sor dezakeen materialik, ibilgailuetatik jaurtitako zigarro-puntak esaterako.

Halaber, arauak erregulazio zehatzak jartzen ditu Nafarroako bi zonalde klimatikoen arabera, iparra eta hegoa; haien banalerroa honako toki-erakunde hauek mugatzen dute: Ameskoako mugak, Urbasa-Andia, Goñiko ibarra, Ollo, Arakil, Irurtzun, Imotz, Atez, Odieta, Anue, Iragi, Eugi, Zilbeti, Lintzoain, Gerendiain, Mezkiritz, Espinal, Burguete, Garralda, Oroz-Betelu, Garaioa, Abaurrepea, Abaurregaina, Jaurrieta, Esparza, Bidankoze, Erronkari eta Garde.

Hegoaldean sua debekatzen da olgetarako helburuak dituen jardueretarako, baita horretarako prestatutako lekuetan ere eta, iparraldean, sua baimentzen da soilik horretarako prestatutako tokietan, urbanizagarriak ez diren lurretan barne eraikuntzen barnean, baldin eta gutxienez hiru horma badituzte eta eraikuntzako materialeko lurzorua badute edo landaretzarik gabekoa eta txinpartak itzaltzeko tximiniak badituzte.

Beste murrizketa batzuk

Foru-aginduak motordun ibilgailuak eta makinaria erabiltzea debekatzen du ere pistetan eta basoko lanetan, laborantzako lursailetako lanetan eta lasto-multzoak erretzea debekatzen du; azkenik, sua erabiltzeko aparteko baimenak erromeriak, erlezaintza, kanpinak, uztondoak eta kanpamenduko suak direla eta.

Hala, debekatuta dago landa-lurzoruan pirotekniako materiala erabiltzea. Tokiko jaietarako epe barruan oharra bidali behar zaio Nafarroako Larrialdien Agentziari eta, ospakizuna egiten denean, antolatzaileek gutxienez hiru pertsona izango dituzte sumiatzaileekin eta sua itzaltzeko motxilarekin.

Foru-aginduak debekatzen du errekuntzako motordun ibilgailuen zirkulazioa hegoaldeko basoko pistetatik, beharrak eskatuta erabili behar diren egoeretan salbu: jabegorako iristeko beharra dagoenean, suteak prebenitu eta itzaltzeko, helburu ofizialetarako, basoko, nekazaritzako eta abeltzaintzako lanetarako, naturguneak zaintzeko, linea elektriko, telekomunikazio eta ur-sareen mantentze-lanetarako, ehiza eta onddoen eremuetara sartzeko eta kanpaldiei laguntzeko. Baimendutako ibilgailu horiek zenbait baldintza bete beharko dituzte: telefono mugikorra eramatea, pistan bertan eta horretarako hari erantsita prestatuta dauden tokietan aparkatzea soilik eta SOS Navarra 112 zerbitzuari abisua pasatzera behartuta daude aurkitzen diren zonaldean surik ikusten badute. Basoko lanetan motordun makinariarentzat ere murrizketa berberak agintzen dira.

Foru-aginduak lasto-multzoak erretzea berariaz debekatzen du. Lasto-multzoak ezingo dira jarri zuhaitzez betetako leku batetik 200 metro baino gutxiagora eta jabeek beren izen-abizenak eta telefonoa emateaz gain, lasto-multzoa non dagoen esan beharko dute. Landatutako lursailetan daudenetan, banda perimetral landu beharko da lasto-multzoaren inguruan eta hura multzo hori baino bi aldiz handiagoa izan beharko da gutxienez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa