(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Goicoechea lehendakariordea Zerga eta Finantza Politikaren Kontseiluaren bileran egon da osteguna, 2012.eko uztailak 12


Goicoechea lehendakariordea Zerga eta Finantza Politikaren Kontseiluaren bileran egon da


Ekonomia kontseilaria Zerga Politikaren Kontseilua

Lourdes Goicoechea lehendakariordea Cristóbal Montoro ministroa agurtzen ( irudia handitu )

Lourdes Goicoechea lehen lehendakariordea eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilaria Zerga eta Finantza Politikaren Kontseiluaren bileran egon da. Organo horretan, Ogasun Ministerioa eta Ekonomiaren arloko kontseilari autonomikoak biltzen dira.

Bileran, datozen hiru urteetarako autonomia-erkidegoen defizit-helburua jakinarazi da. Zehatz esanda, 2013rako %-0,7 izango da, 2014rako %-0,1, eta 2015erako, %+0,2. Ildo horretatik, Goicoechea kontseilariaren esanetan, "gaur egungo egoera ekonomikoa kontuan hartuta eta helburua gastua eta sarrerak uztartzea dela oinarri hartuta, ez da xahutu behar sartzen den dirua baino gehiago". Ildo horretatik, lehendakariordea proposatutako helburuaren alde agertu da.


Bileran parte hartu dutenen ikuspegi orokorra ( irudia handitu )

Horrez gain, Kontseiluak onartu du autonomia-erkidegoek aldian-aldian igorri beharko dutela aurrekontu-egonkortasunari eta defizitari lotutako helburu hauek betetzeari buruzko informazioa, haien bilakaera ebaluatu ahal izateko. Autonomia-erkidego bakoitzak 2013an eta 2014an parametro horiek betetzea errazten duten neurriak bidali beharko dizkio Ministerioari. Ildo horretatik, Nafarroako Gobernua aldizkako ebaluazioa eta gastuaren kontrola bermatzeko mekanismoa prestatzen ari da.

Amaitzeko, Zerga eta Finantza Politikaren Kontseiluaren bileran autonomia-erkidegoek gehienez izan dezaketen zorraren muga ere ezarri da: %16 2013an, %15,9 2014an eta %15,5 2015ean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa