(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Igande honetan irekiko da Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdia doako bi emanaldi eskainiz ostirala, 2012.eko uztailak 13


Programa uztailaren 31ra artekoa izango da eta hainbat ikuskizun, tailer eta ikastaro eskainiko dira


kartela

Jaialdiaren kartela.

Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdia uztailaren 15etik eta 31ra izango da eta igande honetan hasiko da doako bi emanaldi eskainiz. Spanish Brass Luur Metalls taldeak eskainiko du bat La Cava agertokian, eta Guirigai Teatro taldeak "Camino del paraíso" kaleko antzerkia eskainiko du Karlos III.a plazan.

Spanish Brass Luur Metalls taldeak ikuskizun originala eskainiko du 20:00etan La Cavan. Gune horretarako sarrera doakoa izango da, aurrez gonbidapena jasota. 1989tik, taldeak musika-proiektu eklektiko eta berritzailea garatu du, hainbat arlo jorratuz: interpretazioa, pedagogia eta musika-sormena. Carlos Benetó (tronpeta), Juanjo Serna (tronpeta), Manuel Pérez (tronpa), Inda Bonet (tronboia) eta Sergio Ficak (tuba) osatzen dute metalen boskotea. Taldearen errepertorioa eta eszenaratzea dira eskaintzen dituzten interpretazioen alderdirik zainduenak.

Erriberriko ikuskizunak bi zati izango ditu. Lehenengoan obra hauek interpretatuko dituzte: J.B. Cabanillesen "Batalla imperial" (Carlos Benetóren mold.), Giovanni Gabrieliren "Tres Canzonas", J. S. Bachen "Toccata eta Fuga Re minorrean" (Fred Millsen mold.), Enrique Granadosen "Andaluza (Danza Española nº5)" (Maxi Santosen mold.) eta Gerónimo Giménezen "Intermedio (La Boda de Luis Alonso)" (Francisco Zacarésen mold.). Bigarrenean obra hauek interpretatuko dituzte: Tomás Bretónen "Seguidillas, de La Verbena de la Paloma", Nino Rotaren "Un po' di Fellini" (biek Carlos Benetóren moldaketak), Ramon Cardoren "Pentabrass", Pascual Piquerasen "De Cai", A.C. Jobimen "Chega de Saudade" (E. Cresporen mold.), Lee Morganen "The Sidewinder" (Jesús Santandreuren mold.) eta Fats Walleren "Handful of Keys" (Luther Hendersonen mold.).

Kaleko antzerkia

Igandean, uztailaren 15ean, 21:30ean, baina Karlos III.a plazan, "Camino del Paraíso" obra antzetuko dute. Ikuskizun dibertigarria da, merkatuak, plazak, azoka eta bideak agertzen dituena, eta horietan pertsonaiak eguneroko jana aurkitzeko ahaleginean arituko dira.

Testua Agustín Iglesiasek idatzi zuen, eta merkatuko ahozkotasunaz, esaera herrikoien, juglareen irainen eta kaleko poeten lotsagabekiaz, elizetako sermoiez, ikasleen satiraz eta ibiltarien narrazioez beteta dago. Guirigai Teatro taldeko aktoreek ikuskizun berria, ironikoa eskainiko dute. Ikusleen partaidetza lortzen ahaleginduko dira merkatu herrikoi zalapartatsuan.

Jaialdiaren programak astelehenean jarraituko du ikastaroak, tailerrak eta emanaldiak eskainiz, esate baterako, asteartean Rafael Álvarez "el Brujo"ren Bubulú lana antzeztuko dute edo antzerkia eta gastronomia batzen dituen Teatro da mangiare? lana, uztailaren 18tik 21era izango dena Erriberriko jauregian.

Tailerrak eta ikastaroak

Erriberriko jaialdiaren lehen astean Clown tailerra eta Nafarroako Gobernuak, UNED-Iruñarekin elkarlanean eta 2012ko Udako Ikastaroak programaren barruan, antolatu dituen bi ikastaroetatik lehenengoa egingo dira. "Palacio de Olite. Esplendor de una Corte Real en Navarra" (Erriberriko Jauregia. Nafarroako errege gortearen ospea) doako ikastaroa uztailaren 16tik 20ra izango da Errege Jauregiko Errege Aretoan.

Ikastaroa Carmen Jusué historialariak zuzenduko du. Erriberriko monumentuen multzoan zehar ibilbidea egingo da, hori baita Karlos III.a Noblearen erregealdian herriak bizi izan zuen gorte ospearen emaitza. Ikastaroan parte hartzen dutenek jauregiaren bitxikeriak ezagutuko dituzte, baita jaunen, sukaldarien edo zilargileen bizimodua, haien jantziak eta jauregiko bizimodua ere.

Hauxe da programa:

-Astelehena, uztailak 16: Javier Martínez de Aguirre Aldaz doktoreak eskainitako hitzaldia: "El palacio de Olite y los escenarios de la vida de corte hacia 1400".  Madrilgo Complutense Unibertsitatea.

-Asteartea, uztailak 17: "Reyes, príncipes y señores en el palacio de Olite".  Eloísa Ramírez Vaquero doktorea. Nafarroako Unibertsitatea.

-Asteazkena, uztailak 18: "Mesa y gastronomía cortesana navarra en la Baja Edad Media (siglos XIV-XV)". Fernado Serrano Larráyoz doktorea. Alcalá de Henaresko Unibertsitatea.

-Osteguna, uztailak 19: "Los plateros en la época de Carlos III el Noble". Cristina Esteras doktorea. Madrilgo Complutense Unibertsitatea.

-Ostirala, uztailak 20: "Imagen literaria y visual del palacio de Olite a través de los viajeros". Ricardo Fernández Gracia doktorea. Nafarroako Ondarean eta Artean katedraduna. Nafarroako Unibertsitatea.

Jaialdiari buruzko informazio gehiago, hemen: www.oliteteatro.navarra.es


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa