(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2012-2013 ikasturterako lehen matrikula egiteko tasak % 4 igoko dira ostirala, 2012.eko uztailak 13


Konpentsatzeko, Nafarroako Gobernuak beken sistema ere handituko du titulazio esperimentaletako bigarren matrikuletarako, zailagoak direlako


NUPren irudia

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren kanpoaldea

Hezkuntza Departamenduak, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin izandako harremanen ondoren, lehen matrikula egiteko tasak eguneratu eta % 4 igotzea erabaki du datorren 2012-2013 ikasturterako. Unibertsitateko gainerako matrikuletarako Estatuko Gobernuak zehaztutako legezko gutxieneko tasak aplikatuko dira (5.2. artikulua, apirilaren 20ko 14/2012 Errege Lege Dekretukoa, hezkuntzaren arloko gastu publikoa arrazionalizatzeko premiazko neurriei buruzkoa).

Konpentsatzeko, Nafarroako Gobernuak, datorren ikasturtean, unibertsitateko ikasleentzako bekak lehenengo matrikula dutenei emateaz gain, titulazio esperimentaletako (ingeniaritza, adibidez) bigarren matrikula duten ikasleei ere emango dizkie, ikasketa horien zailtasuna kontuan hartuz.

Antolamendu horren bidez, Hezkuntza Departamenduaren asmoa zuzentasun-printzipioak bermatzea da, ikasleek unibertsitateko ikasketak amaitzeko eragozpenik izan ez dezaten errenta edo arazo ekonomikoak direla-eta. Halaber, errendimendu akademikoa eta ikasketetan bikaintasuna sustatzea da asmoa, unibertsitateko ikasleentzako ekarpen soziala eraginkorragoa eta handiagoa izan dadin errendimendu akademiko hobea dutenen kasuetan.

Lehenengo matrikulen prezioak

Datorren ikasturteko graduetarako lehenengo matrikulen kredituko prezioak hauek izango dira:

- ikasketa esperimentalak: 22,24 euro

- esperimentalak ez diren ikasketak: 15,70 €

Datorren ikasturteko zikloetarako lehenengo matrikulen kredituko prezioak hauek izango dira:

- ikasketa esperimentalak: 18,93 euro

- esperimentalak ez diren ikasketak: 13,36 €

Jarduera profesional erregulatuetan aritzeko aukera ematen duten masterren kasuan, lehenengo matrikulen kredituko prezioa 27,34 euro izango da. Gainerako masterren kasuan, kredituko 43,75 euro izango da prezioa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa