(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

VII-IX mendeei buruzko Lizarrako Erdi Aroko Azterketa Astearen XXXIX. edizioa hasi da asteartea, 2012.eko uztailak 17


"Mahomatik Carlomagnora arte. Lehenengo garaiak (VII-IX mendeak)" tituluarekin, uztailaren 17tik 20ra bitarteko Astean gai horretako Erdi Aroko aditu nagusiak bilduko dira


"Mahomatik Carlomagnora arte. Lehenengo garaiak (VII-IX mendeak)" tituluarekin hasi da gaur Lizarrako Erdi Aroko Azterketa Astearen 39. edizioa. Ekitaldia Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak antolatu du Batzorde Zientifikoaren aholkularitzaz eta Lizarrako Udalaren, Donejakue Bideko Lagunen Elkartearen eta Lizarreriako Azterketa Zentroaren laguntzarekin. Gaur hasi den edizioan, gai honetako Erdi Aroko aditu nagusiak bilduko dira uztailaren 17tik 20ra.

Philippe Sénac irakaslearen (Université de Toulouse II-Le Mirail), "Mahoma eta Carlomagno Espainian. Gerra eta bakearen artean: diplomazia eta negozioa" izeneko hitzaldia da programa osatzen duten 13 hitzaldi eta 6 mahai-inguruetatik lehenengoa.

Zikloa honako irakasle hauek osatzen dute: Laurent Feller (Université Paris I Panthéon-Sorbonne), Françoise Micheau (Université Paris I Panthéon-Sorbonne), Philippe Depreux (Université de Limoges / Institut universitaire de France), Carlos Laliena (Zaragozako Unibertsitatea), Ricardo Izquierdo (Gaztela Mantxako Unibertsitatea), Alexandra Chavarria (Università di Padova), Pablo de la Cruz Díaz (Salamancako Unibertsitatea), Eduardo Manzano (Historiaren Institutua-Ikerketa Zientifikon Goi Kontseilua), Pierre Guichard (Université Lumière-Lyon II), Sonia Gutiérrez (Alacant-eko Unibertsitatea), Juan José Larrea (UPV-EHUko Unibertsitatea), Cyrille Aillet (Université Lumière-Lyon II), Fátima Martín (Madrilgo Unibertsitate Konplutensea), Pascual Martínez (Valladolideko Unibertsitatea), María Paz de Miguel (Alacant-eko Unibertsitatea), José Avelino Gutiérrez (Oviedo-ko Unibertsitatea) eta Eloísa Ramírez (Nafarroako Unibertsitate Publikoa).

Erdi Aroko Azterketen Astea

Erdi Aroko Azterketen Asteko lehen edizioa 1963an izan zen, eta Lizarrako Donejakue Bideko Lagunen Elkarteak antolatu zuen. Lehen urteetatik, Vianako Printzea erakundea ekimenarekin elkarlanean hasi zen eta 1966an haren gastu eta antolaketaren zati bat bere gain hartu zuen.

Lehen etapa horretan, "udako unibertsitate" antzeko bat garatu nahi izan zen uztaileko bigarren hamabostaldian zehar. Garrantzi berezia izan zuten Erakundearen orduko lehendakari Francisco Beruete-k eta Zaragozako Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedradun José María Lacarra-k.

Hemezortzigarren edizioaren ospakizunarekin, laurogeita hamarreko hamarkadan, Asteak beste bide bat hartu zuen. Asteko eduki akademikoez arduratuko den Batzorde Zientifiko bat sortu zen, eta Kulturako Zuzendaritza Nagusia arduratuko da antolakuntzaz, bere kultura jarduera propioen artean sartzen duena. Harrezkero, etengabe ospatu izan dira, eta aldi berean aktak argitaratzen dira.

Nafarroako Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedradun Ángel Martín da batzorde zientifikoaren buru. Nafarroako Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedradun Juan Carrasco da lehendakariordea. Batzordekideak, berriz, honako hauek dira: Zaragozako Unibertsitateko Erdi Arokoko Historiako katedradun J. Ángel Sesma; Oviedoko Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedradun Juan Ignacio Ruiz de la Peña; Valladolideko Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedradun Pascual Martínez; Euskal Herriko Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedradun José Ramón Díaz de Durana; Tolosako Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedradun Philippe Sénac; eta Nafarroako Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako irakasle titular Jaume Aurell. Batzorde Zientifikoko idazkaria Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erdi Aroko Historiako katedradun Eloísa Ramírez da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa