(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Botiken koordainketari buruzko zalantzak argitzeko Nafarroako Gobernuaren telefonoak martxan jarraituko du beste astebetez

asteartea, 2012.eko uztailak 17


Uztailaren 2tik aurrera, herritarren 1.068 kontsultari erantzun zaie, gehienak emandako ordainketa-kodeari buruzkoak


Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak martxan jarritako telefonoa beste astebetez funtzionamenduan izango da herritarrek beren zalantzak plantea ditzaten botiken koordainketa-sistemari buruz. 948 013 582 zenbaki hori iragan uztailaren 2an jarri zen abian astelehenetik ostiralera 08:00etatik 18:00etara eta martxan jarraituko du datorren ostiraleko, uztailak 20, 15:00ak arte.

Bi aste hauetan, telefono horretan 1.068 deiri erantzun zaie, guztira 145 ordutako zerbitzua eskainiz. Gehien eskatutako kontsultak emandako kodearekin eta haren zuzenketarekin (461) ados ez egotearen ingurukoak izan dira; jarraian ordaindu beharreko kopuruari buruzkoak (211).

Itzulketen funtzionamenduari buruzko 182 kontsulta ere erregistratu dira; 116 kode-aldaketa bat eskatzeko prozedurari buruzkoa; 5 errezeta berrien itxurari buruzkoak; 4 botika garestienetarako mugari buruzkoa; eta guztira 87 hainbat arrazoiren inguruan.

Zalantza sarrienetako bat zen minusbaliotasunak dituzten pertsona guztiak ekarpenenetik salbuetsita geratzen diren. Alde horretatik, Osasun Departamentuak argitu du doako ekarpena ez dela ezindu guztientzat, baizik eta osasun-laguntza aitortuta dutenentzat Minusbaliatuak Gizarteratzeko Legearen (LISMI) bidez. Hori gerta dadin, oinarrizko bi irizpide bildu behar dira: % 33ko edo handiagoko minusbaliotasuna izatea eta eskubiderik ez izatea, beste edozein titulurengatik, osasun publikoko estaldura izatera. Nafarroako Mendekotasunerako Agentziari dagokio izaera hori aitortzea, Gizarte Politiken Departamentuaren barnean.

Gainera, Departamentuak azpimarratu du farmazia-ekarpenik ez duten pentsio ez-zergagarriak direla, behar babesgarri-egoeran dauden herritarrei aitortzen zaizkienak, eta behar besteko baliabiderik ez dutenak bizirauteko legez ezarritako baldintzetan, inoiz ez kotizatu izan arren edo ez behar besteko denboran kontribuzio-mailako prestazioetara heltzeko. Nafarroako Mendekotasunerako Agentziak ere aitortzen ditu.

Ekarpenik gabeko gainerako taldeak langabezia-sorospena agortu duten langabeak dira eta enplegua eskatzeko egoeran daudenak; gizarteratzeko errentak kobratzen ari diren pertsonak; sindrome toxikoak kaltetutakoak; eta lan-istripuengatik eta lan-gaixotasunagatik tratamenduan dauden pertsonak

Pentsiodunentzako eta pertsona aktiboentzako kodeak

Pentsiodunei dagokienez, urtean 18.000 euro baino gutxiago jasotzen dituztenek kopuru guztiaren % 10 ordaintzen dute, hilean gehienez ere 8 euroko mugarekin. Urtean 18.000 eta 100.000 arteko errenta dutenek, kopuru guztiaren % 10 ordaintzen dute, hilean gehienez ere 18 euroko mugarekin. Eta urtean 100.000 euro baino gehiagoko errentak jasotzen dituztenek kopuru guztiaren % 60 ordaindu behar dute, hilean gehienez ere 60 euroko mugarekin.

Aldiz, urtean 18.000 euro baino gutxiagoko errentak dituzten pertsona aktiboek botiken kostuaren % 40 ordaintzen dute; urtean 18.000 eta 100.000 euro arteko errentak jasotzen dituztenek % 50 eta 100.000 euro baino errenta handiagoak dituztenek % 60.

Bestalde, errezetak gorriak izaten segituko dute pentsiodunentzat eta berdeak aktiboentzat, baina dagoen stock-a amaitzen denean, berriak ez dira koloregatik bereiziko. Ekarpen-mota adierazten duen kodea jasoko du, ordea, goian, eskuinaldean.

· TSI 001: ekarpenik gabe

· TSI 002: % 10

· TSI 003: % 40

· TSI 004: % 50

· TSI 005: % 60

Departamentuak itzulketarako eskubidea duten pertsonei gomendatzen die farmaziako txartela gorde dezatela eta baita pazientearen datuak agertzen diren errezetaren jarraibideen txartela ere (edo haren fotokopia).

Farmaziako prestazio anbulatorioan hilean 8, 18 edo 60 euroko mugak gainditzen dituzten pazienteek emandako kopuruen likidazioa (aseguratu bakoitzari eta haren onuradunei aplikagarria zaien errenta-mailaren arabera), hiru hilabete pasatzen direnean burutuko da, hau da, hiruhilekoaren ondorengo hilabetean, eta itzuli beharreko kopurua zazpi eurokoa edo gutxiagokoa denean, kopuru hori itzulketako hurrengo aldian itzuliko den kopuruari gehituko zaio. Diru-sarrera egingo da titular pentsiodunaren pentsioa helbideratuta dagoen banku-kontuan edo erabiltzaileak erabakitzen duen kontuan.

Koderik ez duten errezetengatik, zenbatekoaren % 10 ordainduko da pentsiodunen kasuan eta % 40 aktiboen kasuan (bietan Errege Dekretu Legegileak ezarritako gutxiengoa).

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa