(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak osasunekoa ez den Nafarroako Osasun Zerbitzuko egituraren % 5,75 kendu du asteazkena, 2012.eko uztailak 18


Gainera, Lan Osasuneko eta Osasun Publikoko institutuek sorrera berriko erakunde autonomo bakarrean bat egin dute


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Osasun Departamentuko egituraren aldaketa bat onartu du gaur; hari esker, Nafarroako Osasun Zerbitzuko (NOZ) 12 administrazio-unitate kenduko dira (5 atal eta 7 unitate), hau da, bere egitura guztiaren % 5,75 (gaur egun, laguntzakoak eta laguntzakoak ez diren 208 unitate: 30 zuzendaritza eta zuzendaritzaorde, 27 zerbitzu, 69 atal eta 82 unitate); hala, urtean 308.500 euro aurreztuko dira.

Hori, gaurko bilkuran Nafarroako Gobernuak onartutako departamentu horren egituraren birmoldaketa integralaren ondorioa da, eta iragan abuztuan egindako kentzeari gehitzen zaio, % 5ekoa bere administrazio-unitateetan eta % 15ekoa goi-karguetan. Era horretan, Osasun Departamentuaren egitura % 7,29an txikitu da legealdia hasi zenetik, 568.500 euro aurreztuz, guztira.

NOZaren organigrama

Nafarroako Osasun Zerbitzuaren organigrama berria. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Osasun Departamentuko egituraren aldaketa bat onartu du gaur; hari esker, Nafarroako Osasun Zerbitzuko (NOZ) 12 administrazio-unitate kenduko dira (5 atal eta 7 unitate), hau da, bere egitura guztiaren % 5,75 (gaur egun, laguntzakoak eta laguntzakoak ez diren 208 unitate: 30 zuzendaritza eta zuzendaritzaorde, 27 zerbitzu, 69 atal eta 82 unitate); hala, urtean 308.500 euro aurreztuko dira.

Hori, gaurko bilkuran Nafarroako Gobernuak onartutako departamentu horren egituraren birmoldaketa integralaren ondorioa da, eta iragan abuztuan egindako kentzeari gehitzen zaio, % 5ekoa bere administrazio-unitateetan eta % 15ekoa goi-karguetan. Era horretan, Osasun Departamentuaren egitura % 7,29an txikitu da legealdia hasi zenetik, 568.500 euro aurreztuz, guztira.

Osasun kontseilari Marta Vera Janín hedabideen aurrean agertu da Gobernuko ohiko bilkuraren ondoren kudeaketa-eredu berri azaltzeko; haren arabera, Nafarroako Osasun Zerbitzua osasun-laguntzako funtzioaz arduratuko da. Hala, erakunde autonomo horretatik kenduko dira xede horretara bideratuta ez dauden bi unitateak: Ikerketa Biomedikoaren Zentroa (CIB), Miguel Servet fundaziora pasako dena ikerketa-jarduerari dagokionez; Osasun Publikoaren Institutua,erakunde berri baten kide izango dena, jada badagoen Lan Osasunekoarekin batera.

Laguntza-funtzioko mugatze-lerro horretan, NOZak bederatzi zuzendaritzatako organigrama bat ezartzen du, bost osasun-egitura kudeatzeko eta lau administrazio-egiturarako.

Eredu berriak izaera horizontala duten NOZko lau zuzendaritzak sendotzen ditu: Administrazioa eta Zerbitzu Orokorrak; Giza Baliabideak; Antolaketa eta Informazio Sistemak (orain arte zuzendariordetza); eta Pazientearen Arreta. Haien mende geratuko dira laguntza-zentro nagusietan zeuden unitateak (CHN, Tuterako eta Lizarrako ospitaleak edo Lehen Mailako Arreta) langileria, kudeaketa ekonomiko, administrazio eta abarren arloan. Adibidez, Arreta Espezializatuko Zuzendaritzak erabiltzaileari informazioa eta arreta emateko unitate bat zuen, NOZeko Pazienteari Arreta Emateko Zuzendaritzak bere gain hartuko duen zeregina.

NOZaren gainerako zuzendaritzak, bederatziak osatu arte, laguntza-funtziora bideratuta izango dira bakar bakarrik: Lehen Mailako Arreta, Nafarroako Ospitale Gunea, Reina Sofía Ospitalea, García Orcoyen eta Osasun Mentala.

Berrantolaketa horrekin, NOZak egungo Laguntza Espezializatuaren Zuzendaritza amortizatu du, ondorengo zentroen jarduera koordinatzen zuena: Nafarroako ospitale Gunea, Lizarrako García Orcoyen eta Tuterako Reina Sofía ospitaleak, Osasun Publikoko Institutua; Odol eta Ehunen Bankua; Prestazio eta Kontzertuen Zerbitzua; eta Ikerketa Biomedikoaren Zentroa.

Gainera, beste aldaketa txikiagoa batzuk sartzen dira: Odol Bankua CHNko zuzendariaren mende geratuko da; Prestazio eta Kontzertuen Zerbitzua, berriz, NOZko Pazienteari Arreta Emateko Zuzendaritzaren esku.

Nafarroako Osasun Publiko eta Lan Osasuneko Institutu berria

Bestalde, Foru Gobernuak gaurko bilkuran Nafarroako Osasun Publiko eta Lan Osasuneko Institutu berriaren (ISPLN) estatutuak onartu ditu. Erakunde autonomo hori Osasuneko Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago. Esperientzia hori ez da berria, 1986tik 1992ra arte Osasun Publikoko Institutuak ere bere gain hartu baitzituen laneko segurtasun eta osasuneko eskumenak, harik eta orain desagertu den Nafarroako Lan Osasuneko Institutua sortu zen arte.

Erakunde berri horri esker, gai komunak hobeto kudeatuko dira. Gainera, Osasun Publikoko Institutuari izaera juridikoa ematean, haren estatusa diziplina horrek autonomia erkidego ezberdinetan dituenaren pare geratzen da. Orain arte, Osasun Publikoko Institutua Osasuneko Zuzendaritza Nagusiaren unitate organiko bat zen (Zerbitzua), baina bertako langileak NOZaren barne zeuden.

NOZaren berrantolaketarekin urtean lortutako 308.000 euroko aurrezteari, 13.000 euroko beste batzuk gehitu behar zaizkio, Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko institutua egitura bakar batean batzea dakarrena.

Ikerketarako egitura arrazionalizatzea

Aurreratu denez, NOZaren "Ikerketa Biomedikoaren Zentroa" unitate organikoa desagertu egingo da eta haren funtzioak Osasuneko Zuzendaritza Nagusiak (plangintza estrategikoa, Ikerketa, Berrikuntza eta Osasun Prestakuntzaren bidez) eta Miguel Servet Fundazio Publikoak hartuko dituzte (ikerketa-proiektuei eta ikertzaileen proiektuei aholkularitza eman, haiek egikaritu eta laguntza ematea, fondoak erakartzea…).

Hala, osasunaren ikerketarako kudeaketa arrazionalizatzen da eta, haren ondorioz, ikerketa biomedikoa osasun-ikerketaren barnean sartzen da, Servet fundazioko arduradunaren aginte bateratuaren esku geratuko dena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Osasun Departamentuko egungo organigrama
Nafarroako Osasun Zerbitzuko egungo organigrama
Osasun Departamentuko organigrama berria
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa