(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Museoak Francisco de Goyaren bi obra erakusgai ditu “Espainiako Liburutegi Nazionala. Beste begirada batzuk” erakusketan
osteguna, 2012.eko uztailak 19


Liburutegi Nazionalarena den "El sueño de la razón produce monstruos" eta Foru Komunitateko ondarearena den 'Retrato del Marqués de San Adrián' dira


«El sueño de la razón produce monstruos», ‘Los Caprichos’ de Goya sortako grabatua. ( irudia handitu )

"Espainiako Liburutegi Nazionala. Beste begirada batzuk" erakusketa inauguratu du gaur goizean Nafarroako Museoak. Erakusketa horretan ikus daiteke Francisco de Goyaren "El sueño de la razón produce monstruos" ("Arrazoiaren ametsak munstroak sortzen ditu") irudia (akuafortea eta urtinta, 1799), Liburutegi Nazionalarena dena, "Retrato del Marqués de San Adrián"-ekin ("San Adriango Markesaren Erretratua") batera (oihal gaineko olio-pintura, 1804), Goya-rena dena ere, Nafarroako Museoari emandako Foru Komunitatearen ondarea dena.

Bi maisu-lan horiek museoko 3.5 aretoan elkarrekin izango dira eta, horri esker, ikusleek teknika, euskarri eta gai oso ezberdinetako ekoizpenak miretsiko dituzte. Erakusketa Liburutegi Nazionalak bere sorreraren hirugarren mendeurrena ospatzeko (Madrilen du egoitza) antolatu duen "Espainiako Liburutegi Nazionala. Beste begirada batzuk" erakusketaren barnean sartzen da. Aitzakia horrekin, erakundeak museo nazionalekin eta autonomia erkidegoetako museoekin bat egin du haren jabetzako obra lagatzeko eta elkarrekin erakusketak antolatzeko Espainiako autonomia erkidegoetan.

Nafarroako Museoan egindako zabaltzea dela eta, bisita instituzional bat egin da eta haren buru Kulturako zuzendari nagusi Ana Zabalegui izan da; bertan parte hartu dute: Espainiako Liburutegi Nazionaleko kultur zuzendari Miguel Miranda-k; Espainiako Kultur Ekintzaren Harreman Instituzionaletako zuzendari Ignacio Ollero-k; Nafarroako Museoko zuzendari Mercedes Jover-ek eta Museoen Ataldeko buru Carmen Valdes-ek. Erakusketa uztailaren 19tik irailaren 23ra zabalik izango da.

Liburutegi Nazionalak sustatutako erakusketen faseak eta ibilbidea

Lehen fasea iragan maiatzaren 23an inauguratu zen Madrilgo hamar museotan (Prado Museo Nazionala, Reina Sofia Arte Zentroko Museo Nazionala, Thyssen-Bornemisza Museoa, Lázaro Galdiano Museoa, Erromantizismoaren Museoa, Errege Jauregia, Zientzia Naturlaen Museoa, Madrilgo Historia Museoa, Amerikako Museoa eta San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia) eta uztailaren 8an amaitu zen, Prado Museoarena salbu irailaren 19an amaituko dena.

Orain erakusketa Espainiako beste zazpi hiritan ikusi ahal izango da (Iruñea, Coruña, Bilbo, Oviedo, Valladolid, Zaragoza eta Valentzia) uztailaren 17tik irailaren 23ra arte

Hirugarren eta azken etapan, urriaren 9tik abenduaren 9ra arte, EBNeko obrak obra propioarekin batera ikusgai jarriko dira Sevilla, Albacete, Ceuta, Granada, Melilla, Mérida, Murtzia, Toledo eta Bartzelonako museoetan.

Erakusketa horiei buruzko informazioa honako webgune honetan eskura daiteke: http://www.bne.es/es/AreaPrensa/

El sueño de la razón produce monstruos

«El sueño de la razón produce monstruos» ("Arrazoiaren ametsak munstroak sortzen ditu") akoafortea `Los Caprichos´ (`Kapritxoak´) sortako grabatu bat da. Goyaren grabatu ezagunena da eta mendebaldeko grabatuaren historiako obra adierazgarrienetako bat. Hasiera batean, Goyak bere grabatuen azala izan zedin aurreikusten zuen. Hemen, Kapritxoen hasieran aurkeztea erabaki zuen era arras ezberdinean erretratatu zen: bakartuta, erdi lotan eta bere obsesioek inguratuta. Hontza batek marrazteko gaiak ekartzen dizkio, bere asmakuntzen jatorria argi eta garbi adieraziz.

Prestatzeko marrazkian honako hau dio: "… Egilea ametsetan. Haren saiakera kaltegarriak diren arrunkeriak urruntzea da eta kapritxoen obra honekin betikotu, egiaren testigantza sendoa".

El Retrato del Marqués de San Adrián

Francisco de Goyak egin zuen 1804an eta Nafarroako Museoarena da. San Adriango zazpigarren markes José María de Magallón y Armendáriz-en erretratua da, artistak ondoen egindakoetako bat, eta haren konposizioa erretratu britainiarretan inspiratuta dago. Fintasun eta dotorezia handiko obra da, kolore eta naturaltasuneko harmonia, artistaren heldutasun-urteen bereizgarri.

Koloretako pintzelada zuzenean aplikatzen du bolumen, argi eta ehundurak islatzen lortuz. Kutsu erromantikodun erretratu aristokratikoa da eta ulermen psikologiko sakonekoa. Espainiako handi izendatu berri duten markesa itxura batean naturaltasunez eta oharkabeko dotoreziaz pausatzen da, muntatzeko traje bat jantzita duela eta liburu bat eskutan duela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa