(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak 5,6 milioi euro baino gehiago inbertitu diren Tuterako epaitegiak inauguratu ditu

osteguna, 2012.eko uztailak 19


Nafarroako Gobernuak era horretan Foru Komunitateko bost barruti judizialetako egoitzen berritze eta zabalkundeari amaiera eman die


Taldeko argazkia

Inaugurazioan izan diren agintariak. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Angulok Tuterako epaitegien egoitza berria inauguratu du gaur eguerdian, Merindades etorbideko 66. zenbakian dagoena. Eraikin horretan 5,6 milioi euro baino gehiago inbertitu da, eta udalerri horretarako Pablo Sarasate etorbideko 4.ean zegoen aurrekoa ordezten du

Tuterako epaitegien berrikuntza Nafarroako Gobernuak duela hamarkada bat abian jarri zuen Justizia Administrazioaren modernizazio-planaren barnean kokatzen da. Harrezkero, Foru Gobernuak komunitateko bost barruti judizialen egoitzak berritu eta zabaldu ditu.

Nafarroako Lehendakariak egindako agerraldian aitortu du justizia "erabatekoa eta eraginkorra" lortzeko beharrezkoa dela bere zerbitzura dauden baliabideak "inkardinatzen den gizartearen behar, eskaera eta ezaugarriekin bat etor daitezen".

Yolanda Barcinak ere "Nafarroako Gobernuak duen poza" agertu du Foru Komunitateko epaitegiek –CGPJren urteko txostenaren arabera– 2011. urtean zintzilik zeuden gaien tasa txikiena lortu zutelako Espainia guztian eta prozeduren pilaketa-indize txikiena.


Inaugurazioaren unea

Barcina Lehendakaria bertaratutakoei hitz egiten. Oholtzan laguntzen diote, ezkerretik eskuinera: Casado, Fernández, Catalán, Monserrat eta Morrás kontseilariak. ( irudia handitu )

Alde horretatik, Lehendakariak adierazi du hori "bokazioz eta ahaleginez" lan egiten duten profesional eta funtzionario guztien "meritua" dela; arrazoi hori dela eta, Nafarroako Gobernuak bere "aitorpena" erakutsi die.

Inaugurazio-ekitaldian ere parte hartu dute: Lehendakaritzako, Justiziako eta Barneko kontseilari Javier Morrás Iturmendik; Nafarroako Parlamentuko lehendakari Alberto Catalán Higueras-ek; Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Juan Manuel Fernández Martínez-ek; Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kide Antonio Monserrat Quintana-k eta Tuterako alkate Luis Casado Oliver-ek.

Organo judizialak eta eraikuntza

Gaur inauguratutako eraikinak honako organo judizial hauek ditu: lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak 1,2, 3, 4 eta 5 zenbakiak; Fiskaltza; epaitegi dekanoa: Erregistro Zibila; emakumearen gaineko Indarkeriaren epaitegia; Nafarroako Lege Medikuntzako Institutua; prokuradoreen gela; eta abokatuen gela.

Nafarroa 2012 Planean dagoen haren eraikitzea 2010eko uztailean esleitu zitzaion Tuterako Epaitegien ABEEari, OHL, SA (% 70) eta Elcarte Construcciones, SA (% 30) enpresek osatua. Aldiz, proiektua WARQS Oficina de Arquitectura S.L.P eta Otxotorena Arquitectos, SM enpresek diseinatu dute. Kokatzen den lursaila Tuterako Udalak laga zien.

Obrak 2010eko abuztuan hasi ziren eta 16 hilabetez luzatu dira, aurtengo otsailera arte. Eraikin berria aurreko eraikinean zegoen ia altzari guztiekin ekipatu da. Egoera txarrean zeudelako soilik erosi dira altzari berriak epaileen bulegoetarako eta epaiketa-aretoetarako. Jarduera judiziala maiatzaren 28an hasi zen egoitza berri horretan, eta jarduera hori ez zen eten lekualdatzea izan zenean.

Eraikinaren ezaugarriak

Eraikinak 5.356,49 metro koadroko azalera erabilgarria du eta lau solairutan banatuta dago: sotoa, beheko solairua eta bi altuera. arkitektura ekologikoaren ECOCITY programa betez diseinatu da eta ingurumena errespetatuz.

Sotoan garajea, artxiboak, biltegiak eta instalazioetako aretoak daude. Aldiz, informazio-zerbitzua, Guardiako epaitegia, Erregistro Zibila, Dekanotza, bost epaiketa-aretoak, abokatuen togen gela eta Foruzaingoaren bulego batzuk beheko solairuan daude. Lehenengoan bost epaitegiak, emakumeen gaineko indarkeriaren epaitegia eta prokuradoreen gela daude. Azkenik, bigarren solairuan Nafarroako Lege Medikuntzako Institutua eta Fiskaltza daude.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Lehendakariaren agerraldia

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa