(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak errenta baxuenetarako eta familia ugarientzako etxebizitzako kenkariari eutsiko dio eta ez du Sozietate Zerga aldatuko ostirala, 2012.eko uztailak 20


Zerbitzu juridikoek erabaki dute BEZaren igoera eta funtzionarioei abenduko aparteko ordainsaria kentzea nahitaez betearazi behar direla


BOE etxebizitzak

Nafarroako Gobernuak etxebizitzako kenkariari eutsiko dio errenta baxuenetarako eta familia ugarientzat.

Nafarroako Gobernuak politika ekonomiko propioa sustatuko du defizit-helburuaren betearazpenari aurre egiteko, baina baita politika aktiboak sustatzeko ere ekonomia eta enplegua suspertze aldera.

Hala, iragan ostiralean Espainiako Gobernuak onartutako neurri-sortaren aurrean (20/2012 Errege Dekretu Legegilea, uztailaren 13koa, aurrekontuaren egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna sustatzeko neurriei buruzkoa), Foru Gobernuak erabaki du etxebizitzako kenkariari eutsiko diola errenta baxuenetarako eta familia ugarientzat; kenkari hori Estatuan desagertu egingo da 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako erosle berri guztientzat, eta Sozietate Zerga ere ez die enpresei aldatuko Estatuko Ogasunak adostutako neurriekin.

Zehatzago, datorren urtetik aurrera etxebizitza erosten duten familiek beren PFEZren aitorpenean % 15eko kenkarirako eskubidea izango dute, baldin eta beren likidazio-oinarria LGS baino 4 aldiz txikiagoa bada (baterako aitorpenak) edo LGS baino 2 aldiz txikiagoa (banakako aitorpenak). LGS 6 aldiz gainditzen ez duen likidazio-oinarria duten familia ugarien kasuan, kenkariaren portzentajea % 30ekoa izango da.

Gogora ekarri behar da, 2011n aurkeztutako errenta-aitorpenen % 60 LGS 2 aldiz baino diru-sarrera txikiagoei zegokiela.

Gainera, etxebizitza erosteagatik egungo kenkariei eusten zaie etxea jada erosita duten nafar guztien kasuan edo urte amaiera baino lehen egiten dutenen kasuan (2011n, guztira 132.000 nafar izan ziren kenkarien onuradun etxebizitza erosteagatik).

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak prentsaurrekoan iragarri duenaren arabera, Nafarroako Gobernuak ere Nafarroan indarrean dauden laguntzei eta zerga-arinketei eutsiko die kontratazioa sustatzeko; Estatuan, aldiz, hobari horiek desagertuko dira; eta ez dira igoko ere lanbide-jardueren atxikipenak, Estatuan % 15etik % 21era pasa dena.

 

Behartutako neurriak

Nafarroako Gobernuak, ordea, ezin du alternatibarik proposatu zeharkako zergei (BEZ eta tabakoaren gaineko zergak), funtzionarioen aparteko ordainsariari eta Administrazioak kontratatutako langileei lotutako neurrietan. Foru Gobernuko zerbitzu juridikoen erabaki dute neurri horiek guztiak oinarrizkoa araudia direla eta, hortaz, nahitaez bete beharrekoak.

Horrekin bat etorriz, Nafarroako Gobernuak ere abenduko aparteko ordainsaria kentzea Lehendakari, kontseilari, zuzendari nagusi eta Foru Administrazioko gainerako goi-karguei ere aplikatuko zaie, bai eta sozietate eta fundazio publikoei ere.

Nafarroako Gobernuak baloratu du zergen igoera nahiz funtzionarioei soldata murriztea neurri "gogorrak" direla eta herritarrentzako ahalegin gehigarri bat ekartzen diela; "herritarrak jada ahalegin handiak egiten ari dira defizit publikoaren aurkako borrokan".

Alde horretatik, Lehendakariak Nafarroak jada hasitako bidetik joatearen aldeko defentsa egin du, hau da, Administrazio Publikoko egitura eta gastu eraginkorra murriztea. Adierazi duenez, huraxe da Nafarroako Gobernuak hasieratik abiatu duen bidea, eta bide horretan jarraitu behar du gastu publikoa benetako diru-sarreretara birbideratzen ahalegintzeko, egiturazko murrizketekin eta gastu eraginkorreko neurriekin.

Halaber, Nafarroako Gobernuko zerbitzu juridikoek ere erabaki dute Estatuak emandako araudia nahitaez betearazi behar dela merkataritza-ordutegiak eta beherapenen aldiak zabaltzeko. Kasu horretan, estatuko arauak jaiegunetan irekitzeko urkila bat adierazten duenez, urtean 10 eta 16 artekoa, Gobernuak Merkataritza Behatokia deituko du; behatoki horretan inplikatutako eragile guztiak ordezkatuta daude, eta bertan neurriaren aplikazioa adostuko da, orain arte egin den bezala. Gaur egun, eta araudi-esparruaren barnean, Nafarroako merkataritza-sektorea autoerregulatu egiten da, 5-8 egun artean zabaltzen utziz jaiegunetan. Autoerregulazioaren eta elkarrizketaren bide hori Nafarroako Gobernuarentzat egokiena da merkataritza-sareari ahalik eta kalte gutxiena eragiteko.

Itun politiko eta soziala

Barcina Lehendakariak iragarri duenez, Nafarroako Gobernuak lanean dihardu itun politiko eta sozial bat proposatzeko Foru Komunitateak Nafarroarentzat nahitaez betearazi beharreko neurriei aurre egin ahal diezaien, baina baita bere politika ekonomiko propioa proposatzeko ere gastu publikoari eutsi eta defizita betetzeko helburuarekin; horrekin batera, Nafarroak dituen tresna guztiak berriz antolatzea ekonomia suspertzeko gai diren politika aktiboak egiteko eta, horrekin, enplegua sortzeko.

Alde horretatik, Nafarroako Gobernuak hobari fiskal guztiak aztertzeko lan egingo du, politika ekonomikoaren tresnak berriz antola daitezen eta gehiago bidera daitezen ekonomia eta enplegua sortzeko, zergadun nahiz enpresa guztiak Nafarroan Estatuan baino egoera fiskal hobean izateko babesarekin.

Gainera, itun politiko eta sozial horren barnean, Gobernuak Administrazio Publikoetako egituren murrizketa funtzionamenduko gastu publikoa murrizteko oinarrizko bide gisa jaso nahi du; alderdi politikoen finantzaketaren murrizketa; eta sindikatuetako ordezkarien berrikuspena.

Kontu publikoen kontrola

Barcina Lehendakariak, gainera, lasaitasun-mezua helarazi du Nafarroako kontu publikoen inguruan. Adierazi duenez, Nafarroako Gobernuak diru-sarrerak jaisten hasi zen unetik estrategia bat jarraitu du, egiturazko doikuntzekin eta eusteko neurriekin edo gastu publikoaren murrizketarekin; hala, gastuak diru-sarreren aurreikuspenari egokitzen joan dira.

Nafarroako kontuen egoeraren kontrol horrekin jarraituko da etengabe, eta haren helburua defizitaren helburua bete ahal izatea da eta, gainera, tresnak lehenetsi ahal izatea ekonomia eta enplegua suspertzeko.


 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa