(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak erakusketa birtual bat antolatu du 1512ko konkistako dokumentu garrantzitsuenekin ostirala, 2012.eko uztailak 20


Erakusketa jende guztiarentzat eta doakoa da eta www.conmemoracion2012.navarra.es2012ko ospakizunei buruzko webgune ofizialaren bidez bisita daiteke  


Juan III.aren dokumentua Juan III. Erregearen Zedula artilleria eske Irunberri berriz armatzeko. ( irudia handitu )

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak "Konkistako dokumentuak" izeneko erakusketa birtuala prestatu du. Bertan 1512ko Nafarroako konkistari buruzko 65 dokumentu garrantzitsuenak biltzen dira. Erakusketa jende guztiarentzat eta doakoa da eta
www.conmemoracion2012.navarra.es 2012ko ospakizunei buruzko webgune ofizialaren bidez bisita daiteke.

Orain arte dokumentuak ez ziren batera bildu eta aurkeztu eta are gutxiago webgune baten bidez: horrek ikertzaileen kontsultarako lanak erraztuko ditu, eta edozein herritarrari lehen-mailako iturriak ikusten utziko die 1512an gertatukoa hobeto jakiteko.

Erakusketaren aurkezpena dela eta, prentsaurrekoan izan dira, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin eta Artxibo eta Ondare Dokumentaleko zuzendari Carlos Idoate

Sánchez de Muniáin kontseilariak azaldu duenez, Nafarroako Gobernuak gertakari horien ospakizuna baliatu nahi du gure historiaren ezagutza handiagoa eta hobeagoa sustatzeko. Helburu horrekin, aipatu du, bere Departamentua oinarrizko bi ildotan oinarritu da: alde batetik, egindako kongresuen emaitza diren zientifikoen lana zabaltzen, eta bestetik, herritarrei historiaren lehen-mailako iturriak erabiltzeko aukera eskaintzen.

Bestalde, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko atalburu Félix Segura-k aipatu duenez, erakusketa saiatzen da gizarteak gertakari horietan sakontzeko egiten duen eskaerari erantzuna ematen eta, era horretan, eztabaida sor dadin laguntzen du. Alde horretatik, "lehen-mailako iturriak erabiltzea eskaintzen zaio. Historia bere purutasun guztiarekin eskaintzen du."

Gaineratu du ahalegin handia egin dela gertakari garrantzitsuenen gainean oso sakabanatuta zeuden dokumentuak biltzeko, eta emozio-kutsua duten beste zenbait biltzeko, era berean interesgarriak direnak.

 

Erakusketa birtualeko xehetasunak

65 dokumentuak kronologikoki aurkezten dira webgunean, sei gaitan banatzen dira eta gertakarien hariari jarraitzen laguntzen dute: prestakuntzak, inbasioa, kapitulazioak, kontraeraso frantses-nafarra, obedientzia eta azkenik elkarrekiko juramentua Nafarroako Gorteen eta Fernando Katolikoa errege berriaren artean. Kronologia-aldiak urtebete hartzen du gutxi gorabehera, 1512ko ekainetik 1513ko ekainera arte.

Erakusketa birtuala aurtengo uztailetik abendua bitarte operatibo eta sarean bisitatu ahal izango da. Denboraldi horretan zehar dokumentu horiek deskargatu, ikusi edo inprimatu ahal izango dira.

Laguntza instituzionala

Erakusketa honen prestakuntzak artxibo nafar, nazional eta atzerriko artxiboetan banatutako pieza dokumental garrantzitsuenak hautatzea eskatu du. Irudi horiek erabiltzeko eta webgunean zabaltzeko baimena lortzeko, Nafarroako Gobernuak zenbait lankidetza-hitzarmen izenpetu du Estatuko Administrazio Orokorrarekin, Estatuko zenbait artxiboren arduradun dena, eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuko Kontseilu Orokorrarekin, Pabeko artxiboen arduradun dena.

Beren dokumentuen irudiak laga dituzte, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaz gain, Historiako Errege Akademiak (Madril), Simancasko Artxibo Nagusiak (Simancas), Artxibo Historiko Nazionalak (Madril), Nobleziaren Artxibo Historikoak (Toledo eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuko Artxiboek (Pabe), Iruñeko Udal Artxiboak eta Tuterako Udal Artxiboak.

Ezinbesteko dokumentuak

Anbizio handiko erakusketa honetan konkistako ezinbesteko dokumentuak ageri dira, eta haien honako hauek aipatu behar dira:

- Blois-ko tratatua. 1512ko uztailaren 18a: gerra espainiar-frantsesaren testuinguruan, Nafarroako erregeek eta Frantziako errege Luis XII.a erregearen enbaxadoreen artean sinatutako aliantza eta adiskidetasunaren tratatu horrek Fernando Katolikoa etsai bihurtzea ekarri zuen, eta Nafarroan Gaztelak esku-hartzeko arrazoia izan zen. (Paben kontserbatzen da).

-Julio II.aren buldak, 1512ko uztailaren 21a eta 1513ko otsailaren 18a: mendeetan zehar existitzen ez zirela zalantzan jartzen zen, harik eta XIX. mendean Prosper Boissonnade historialari frantsesak Simascas-en aurkitu zituen arte. Buldei esker, Fernando Katolikoak konkistarako babes kanonikoa lortu zuen eta Nafarroako erreinua kendu egin zien berezko erregeei, haiek eskumikatuta geratu zirelako. (Simancasen kontserbatzen dira).

-Iruñeko kapitulazioak. 1512ko uztailaren 24a: Iruñea errenditu egin zen Gaztelako inbasiotik hiru egunetara. Iruñeko negoziatzaileek Albako dukearen kontzesio zabalak lortu zituzten, hiriarentzat nahiz Nafarroaren ondorengo bizirauterako erreinu moduan (Simancasen kontserbatzen da).

- Juan III.aren errendizioa. 1512ko uztailaren 29a. Juan III.aren enbaxadoreek Albako dukearekin armistizio bat sinatu zuten, eta horrek Irunberrin zeuden Nafarroako tropak desegitea ekarri zuen, Juan III,ak erreinua uztea eta Fernando Katolikoari gatazkaren irtenbidea arbitratzeko erabakia hartzeko kontzesioa ematea. (Simancasen kontserbatzen da).

-Fernando Katolikoaren ultimatuma. 1512ko uztailaren 31a. Aurreko dokumentuaren arabera. Fernando Katolikoak ultimatum hori Nafarroako erregeei bidali zien, eta bertan beretzat hartzen zuen erreinuaren etorkizuna erabakitzeko erabakia, hiribildu eta gotorleku guztiak ematea agintzen zen eta Nafarroako koroa bere gain hartzen zuen. (Paben kontserbatzen da).

- Nafarroako mariskalak Fernando Katolikoari egindako leialtasun-juramentua. 1512ko abuztuaren 31a. Eskumikuaren lehen pontifize-bulda argitaratu ondoren eta Nafarroako tropek eusteko egindako saiakerak porrot egin ondoren, Nafarroako Pedro mariskala Fernando Katolikoari leialtasun-juramentua egitera behartuta egon zen; Fernando Katolikoa Logroñon zegoen eta harengana jo zuen abuztuaren 31n. (Simancasen kontserbatzen da).

- Erriberri, Tafalla eta Miranda-Argak Fernando Katolikoari egindako juramendua. 1512ko irailaren 21ean. Pentsatu ohi denaren aurka, Erriberri, Tafalla eta Miranda-Arga eta, ez Tutera, izan ziren Aragoiko erregeari leialtasun-juramentua egin zioten azken hiribilduak. Tuterako hiria errenditzen azken hiri garrantzitsua izan zen, baina leialtasun-juramendua egin zuen irailaren 8an. (Simancasen kontserbatzen da).

- Fernando Katolikoaren juramentua. 1513ko ekainaren 12an. Nafarroako erregeordeak Nafarroako foruei zin egin zien Fernando Katolikoaren izenean 1513ko martxoaren 23an Iruñeko Gorteetan egin zen ekitaldian, baina erregeak ez zuen berariaz egin 1513ko ekainaren 12ra arte. (Iruñean kontserbatzen da).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa