(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak CA Osasunarentzako diru-laguntza aldi baterako erretiratu du astelehena, 2012.eko uztailak 23


Aurrekontuaren barnean zeuden 1,4 milioi euroak politika sozialetan eta mendekotasuneko politiketan erabiliko ditu, baina klubari laguntza publikoa emateko beste aukeraren bat aztertzea eskaintzen du


Gizarte Politiken kontseilari Jesús Pejenaute eta Club Atlético Osasunako lehendakari berri Miguel Archanco lehen bilera formala izan dute gaur biek ala biek beren kargua hartu zutenetik. Lan-saio horretan Nafarroako Gobernuak Osasunako lehendakariari helarazi dio 2012 honetan, aurrekontu publikoaren doikuntzaren egoerak direla eta, ez zaiola Osasunari aurreikusita zegoen 1,4 milioi euroko diru-laguntza emango. Kopuru hori Foru Komunitateari dagozkion politika sozialak eta mendekotasuneko politikak finantzatzeko erabiliko da.

Pejenaute kontseilariak Miguel Archancori helarazi dio aldi baterako neurri bat dela eta izan daitekeen egoera ekonomikoaren arabera, datozen ekitaldietan, futbol-taldearen zuzeneko finantzaketari berriz hel diezaioketela; aipatu dio, ordea, Gobernua prest dagoela diru-laguntza ez den laguntza publikoaren beste aukeraren bat Osasunarekin batera aztertzeko.

Gizarte Politiken kontseilariak bere "atsekabea" agertu du era honetako neurri bat iragarri izanagatik, jakin badakielako Osasunak Nafarroako gizarte osoaren laguntza soziala duela eta Nafarroako kirolarentzat erreferentziazko kluba dela, baina adierazi du Nafarroako Gobernuak gastua lehenetsi behar duela kontu publikoei eutsi eta doitzeko testuinguru batean; beraz, hartutako erabakia uler dezatela eskatu die kirolzaleei oro har eta Osasunako bazkide nahiz zaleei bereziki.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa