(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 19 hautagaitza jaso ditu 2012ko deialdiko ikasketa artistikoak zabaltzeko 10 bekatarako
asteartea, 2012.eko uztailak 24


Aurreko deialdietan beka lortutako ikasleen 11 luzapen-eskaerak baloratuko ditu, gainera


Nafarroako Gobernuak 2012ko deialdian beka berri bat emango die zentro nazionaletan edo atzerrikoetan ikasketa artistikoak zabaltzeko jasotako 19 beka-eskaeratatik 10i, 30 urte arteko ikasle nafarrentzat direnak. Haietatik, bi arte plastikoetako ikasleentzat izango dira, beste bi ikus-entzunezko arteetarako, hiru arte eszenikoetako ikasketetarako eta beste hiru musika-ikasketetarako.

Gainera, interesdunek hala eskatuta, aurreko deialdietan beka lortutako ikasleek eskatutako 11 luzapen-eskaera baloratuko dira, hasitako ikasketei jarraipena eman ahal izateko (emandako luzapenak ezingo dira inoiz bi baino gehiago izan). 2012-2013 ikasturterako deialdi honetan eskaera berri eta luzapenetarako kopurua, guztira, 400.000 eurokoa da.

Jasotako eskaerak

2012ko deialdi honetan jasotako eskaera-kopurua, guztira, 36koa izan da, eta kopuru horretatik 30 onartu dira, diziplina artistikoen arabera honako era honetan banatuta geratu direnak: arte eszenikoetan 7 (4 berri eta 3 luzapen); arte plastikoetan 6 (5 berri eta luzapen 1); ikus-entzunezkoen arteetan 4 (3 berri eta luzapen 1) eta Musika ikasketak egiteko 13 onartu dira (7 berri eta 6 luzapen).

Eskaeren balorazioa honako kide hauek osatutako ebaluazio-batzordeek egingo dute:

Arte Plastikoen espezialitateko Batzordea honako hauek osatzen dute: Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiko Museoen Zerbitzuko zuzendari Carmen Valdés Sagües-ek eta Huarte Arte Garaikideko Zentroko zuzendari Javier Manzanos Garayoa-k.

 

Ikus-entzunezkoen Batzordea honako hauek osatzen dute: EHUko Arte eta Teknologiako katedradun eta Plangintza eta Gai Ekonomikoetarako dekanorde Rafael Calderón Blanco-k eta INAACeko zuzendari-gerente eta Navarra Film Commission-eko koordinatzaile Koldo Lasa Aristu-k.

Arte Eszenikoen Batzordea honako hauek osatzen dute: Iruñeko Gayarre antzokiko zuzendari-gerente Gregoria Navarro De Luis-ek eta dantzari nahiz arte eszenikoetako aditu Iñaki Fortún Moral-ek.

Azkenik, Musika Batzordea osatuko dute, Nafarroako Goi Kontserbatorioko zuzendari Julio Escauriaza de las Heras-ek eta musikan aditua den Iñaki Fresán Zaratiegui-k.

Balorazio-irizpideak

Aurkeztutako eskaera berrietarako ebaluazio-batzordeek kontuan hartuko dituzten balorazio-irizpideak honako hauek izango dira:

- Titulu akademiko ofizialari dagozkion merezimendu akademikoak, edo hautaketa-proba bat gainditzea (gehienez ere 20 puntu arte).
- Curriculum vitae-a (gehienez ere 10 puntu arte): beka eskatzen den diziplinari lotutako lehiaketak, erakusketak, sariketak, emanaldiak.
- Ikasketa-programaren kalitatea eta interes artistiko eta teknikoa, bai eta hautatutako zentroaren garrantzi akademiko eta artistikoa (gehienez ere 20 puntu arte honako era honetan banatuta: 10 puntu arte proposatutako ikasketa-programagatik, eta 10 puntu arte zentroaren garrantzi akademiko eta artistikoagatik).
- Aurkeztutako ikasketa-proiektuaren edo -planaren interesa baloratuko den elkarrizketa, eskatzaileak hari buruz egingo duen defentsa, heldutasun eta prestakuntza integrala, komunikatzeko gaitasuna, motibazioa eta prestutasuna, egokitzeko gaitasuna eta ekimena, sormen-gaitasuna eta lan-esperientzia, egokia bada (gehienez ere 10 puntu arte).
- Entzunaldia/ grabazioa/txostena (gehienez ere 40 puntu arte). Atal horretan grabazioan/txostenean/entzunaldi presentzialean adierazitako sormen-gaitasuna kontuan hartuko da.

Luzapenetarako irizpideak honako hauek izango dira:

- Egindako aurreko ikasturteko batez besteko nota (gehienez ere 20 puntu arte)
- Egindako ikastaroaren oroitidazkia (10 puntu arte).
- Ikasketa-programako kalitate eta interes artistiko eta teknikoa (20 puntu arte).
- Aurkeztutako ikasketa-proiektuaren edo -planaren interesa baloratuko den elkarrizketa, eskatzaileak hari buruz egingo duen defentsa, heldutasun eta prestakuntza integrala, komunikatzeko gaitasuna, motibazioa eta prestutasuna, egokitzeko gaitasuna eta ekimena, sormen-gaitasuna eta lan-esperientzia, egokia bada (gehienez ere 10 puntu arte).
- Entzunaldia/ grabazioa/txostena (gehienez ere 40 puntu arte). Atal horretan grabazioan/txostenean/entzunaldi presentzialean adierazitako sormen-gaitasuna kontuan hartuko da.

Onartuei egindako entzunaldiak eta elkarrizketak

Deialdian onartuak izan diren eskatzaileak, 20 minutuz elkarrizketatuak izango dira, gutxi gorabehera, eta bertan batzordearen aurrean ikasketak zabaltzeko beren proiektua defendatu beharko dute. Entzunaldiak eta elkarrizketak Musikaren Hirian eta Dantza Eskolan egingo dira abuztuaren 3tik 8ra.

Gainera, Arte eszenikoetan eta Musikan beka-eskatzaileek entzunaldi bat egingo dute dagokien batzordekideen aurrean. Lehenengoek egin beharko dute, dantza klasiko, garaikide, espainiar edo flamenkoaren eskola bat nahiz bariazio librea, eta haietara beharrezkoa duten musikaren laguntza eramango dute CD formatuan. Arte eszenikoetakoek 15-30 minutu arteko antzezlan bat egin beharko dute. Hura aurrera eramateko beharrezkoa duten materiala eramango dute. Eszena-zuzendariek, nolanahi ere, grabazio bat aurkeztu beharko dute beraiek zuzendutako obrekin.

Musika mailako eskatzaileek 15 eta 30 minutuko pieza bat edo batzuk interpretatu beharko dituzte. Interpretatu beharreko eta haien fotokopia baten dagokien laguntza eramango dute, egokia bada,

Azkenean, arte plastikoen eta ikus-entzunezko arteen arloetan bideoan egindako grabazio bat aurkeztuko dute, 20-30 minutu artekoa, eta bertan hautagaiak interpretazio edo aurkezpen bat egingo du beka eskatu duen espezialitate artistikoaren arabera. Arte plastikoen espezialitateen kasuetan, argazki-txosten batek bideoa ordeztu ahal izango du, euskarri digitalean, 100 eta 220 argazki artekoa.

Beka eta luzapenak Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendari Nagusiaren Ebazpen bidez emango dira. Beka jasotzeak berekin dakar onuradunak Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendari Nagusiaren zabalkunde artistikoko programei laguntza ematea, bi aldeek aurrez akordioa lortu ondoren, baldin eta lankidetza horrek ikasketen garapen normalari eragiten ez badio. Xede horretarako, abenduaren 27 eta 28an, Baluarteko Auditorioko Ganbera Aretoan bekadun guztiek emanaldia eskainiko dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa