(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak LexNavarraren euskarazko bertsio bat argitaratu du bere webgunean asteartea, 2012.eko uztailak 24


Katalogo honek Foru Komunitateko arau politiko eta administratibo guztiak biltzen ditu, etengabe eguneratuta


Nafarroako Gobernuak LexNavarraren euskarazko bertsio bat argitaratu du bere webgunean (www.navarra.es ). itaratu du bere webgunean.

Katalogo honek Foru Komunitateko arau politiko eta administratibo guztiak biltzen ditu, etengabe eguneratuta.

Orain argitaratutako bertsio honek euskarazko 1.778 dokumentu biltzen ditu, horietatik 197 foru-legeak eta 747 foru-dekretuak. Lehen fase batean Nafarroako Gobernuaren departamentuen araberako egitura batean kontsulta daitezke, baina gero dokumentu horiek kontzeptuen araberako aurkibide sistematiko baten bidez aurkitu ahal izango dira.

LexNavarraren euskarazko bertsioaren kontsulta doakoa eta librea da eta gaztelaniazkoan bezala sar daiteke bertan: Nafarroako Gobernuaren webgunearen bitartez, Nafarroako Zuzenbidearen web-orriaren bitartez eta Nafarroako Aldizkari Ofizialaren orrian dagoen estekaren bidez. Nafarroako Gobernuko Langileak beren intraneta erabiliz ere sar daitezke.

LexNavarraren euskarazko bertsioak ez du kanpoko kostu ekonomikorik ekarri, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzuko langileek egin baitute oso-osorik. Era berean, zerbitzu hori bera arduratuko da euskarazko bertsioa mantentzeaz eta etengabe eguneratzeaz. Gorabeherak eta iradokizunak lexnavarra@navarra.es helbide elektronikoaren bidez bidera daitezke.

LexNavarra 2007. urtetik aurki daiteke Nafarroako Gobernuaren webgunean eta herritarrek kontsulta-erreminta gisa nahiz Foru Komunitateko administrazio publikoetako langileek lan-tresna moduan erabiltzen dute. Gogoan izan behar da LexNavarraren funtzioa dibulgaziozkoa dela. Bertan jasotako edukiak ez du inolaz ere izaera ofizialik izango; izan ere, izaera ofiziala Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren testuek bakarrik dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa