(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak PSIS bat sustatu du LHko campus publiko bat eta mediku-ikerketako hiru zentro sortzeko Iruñean asteazkena, 2012.eko uztailak 25


Neurri hori Nafarroarentzat bi jarduerek duten garrantzi estrategikoan oinarritzen da, hirigintza-proiektua udalak geratu ondoren


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Udalaz Gaindiko Intzidentziako Plan Sektorial (PSIS) bat sustatzeko izapideak hastea onartu du gaur Iruñeko Echavacaoiz Iparraldean Lanbide Heziketako campus publiko bat sortzeko eta mediku-ikerketako hiru zentro sortzeko Donapea Zentro Integratu Politeknikoko egungo instalazioetan, Nafarroako hiriburuan dagoena ere.

35/2002 Foru Legearen, Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzkoaren, 42. artikuluan ezarritakoaren arabera, neurria bi jarduerek Foru Komunitate guztian duten garrantzi estrategikoan justifikatzen da, bi ekimenak ahalbidetzeko beharrezko hirigintza-aldaketen izapidea udalak eten duela jakin ondoren. PSISa Lurralde Antolamendurako Batzordera (LAB) abuztuan igor dadin aurreikusten da eta alegazioen epea irailean ireki dadin. Epeak betetzen badira, PSISa urtea amaitu baino lehen behin betikoz onartuko da.

. Donapea LHIko automobilgintza-tailerreko ikasleak.

LHko etorkizuneko campusak 1.550 ikasle inguru hartuko ditu. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Udalaz Gaindiko Intzidentziako Plan Sektorial (PSIS) bat sustatzeko izapideak hastea onartu du gaur Iruñeko Echavacaoiz Iparraldean Lanbide Heziketako campus publiko bat sortzeko eta mediku-ikerketako hiru zentro sortzeko Donapea Zentro Integratu Politeknikoko egungo instalazioetan, Nafarroako hiriburuan dagoena ere.

35/2002 Foru Legearen, Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzkoaren, 42. artikuluan ezarritakoaren arabera, neurria bi jarduerek Foru Komunitate guztian duten garrantzi estrategikoan justifikatzen da, bi ekimenak ahalbidetzeko beharrezko hirigintza-aldaketen izapidea udalak eten duela jakin ondoren. PSISa Lurralde Antolamendurako Batzordera (LAB) abuztuan igor dadin aurreikusten da eta alegazioen epea irailean ireki dadin. Epeak betetzen badira, PSISa urtea amaitu baino lehen behin betikoz onartuko da.

Jakina denez, Nafarroako Gobernuak Lanbide Heziketako campus bat eraikitzea sustatu nahi du San José lehengo zentroko orubean; zentro horretan minusbaliotasun handia zuten pertsonei arreta ematen zieten. Nafarroako Lanbide Osasun Teknikoko Eskolan (ESTNA) eta Donapea LHIan egun ematen diren lerroak barnean hartuko ditu; 1.550 ikasle hartuko ditu, eta haiei gutxienez LHko 28 titulu eskainiko zaizkie. Proiektu horren inbertsioa 25 milioi eurokoa da, eta zati bat ordainduko da egun Donapea LHIak okupatzen duen lursaila Ikerketa Mediku Aplikatuko (FIMA) fundazioari egindako salmentarekin

Donapeako lursailetan, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Unibertsitateak eta FIMAk izenpetu zuten 2011ko martxoko protokolo orokorra betez, hiru ikerketa-zentro berri abian jartzea aurreikusten da, Ingeniaritza Biomedikoa, Ahaztutako Gaixotasunak eta Nutrizioa eta Dietetikako arloei buruzkoak, 10 urtetan 206 milioi euroko inbertsioa eginez eta 395 lanpostu sortuz.

Gainera, Nafarroako Gobernuak Iruñeko Udalari Rozalejo-ko Markesaren jauregiko orubea lagako dio (hiriburuko Navarrería kaleko 17. zenbakian dago) udalaren hornidura publikorako, Donapea LHIko lursailen aldaketaren konpentsazio gisa, Udala titularkide dena.

LHko campus publikoa

LHko etorkizuneko campusa Iruñeko Echavacoiz Iparraldeko auzoan altxako da, Nafarroako Gobernuarena den lursail batean, lehen San José zentroa zegoen lekuan. 25 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusten da, eta kopuru horren zati bat ordainduko da Foru Komunitatearena den Donapea LHIko lursaila Nafarroako Unibertsitateari saldu ondorengo diru-sarrerekin.

Instalazio berriak 2015-2016 ikasturterako funtzionamenduan izatea aurreikusten da, eta Nafarroako Lanbide Osasun Teknikoko Eskolan (ESTNA) nahiz Donapea LHIan egun ematen diren lerroak barnean hartu ditzala. Campusak 1.550 ikasle eta 140 irakasle inguru hartuko ditu, eta azken horiek LHko 28 titulu emango dituzte gutxienez.

Haren sorrerarekin, Lanbide Heziketari bultzada handia emango zaio, Nafarroaren garapen sozio-ekonomikorako elementu estrategikotzat hartzen dena. Gainera, Foru Komunitatearentzat oso garrantzitsuak diren bi alor suspertzea ekarriko du: osasuna eta automobilgintza.

Kokatuko den lursailak 17.695 metro koadroko azalera du. Egun Donapea LHIaren eta ESTNAren zirkulaziorik gabe eraikitako azalera 10.762 metro koadrokoa da; etorkizuneko campus-ak, berriz, 15.932 izango du, hau da, 5.170 metro koadro gehiago, % 48 gehiago.

Campusak instalazio modernoak eta Lanbide Heziketari aplikatutako teknologia aurreratuak izango ditu. Gainera, espazio komunak izango ditu: ekitaldietarako aretoa, liburutegia, zenbait laborategi eta aisialdiko guneak, bai eta 80 ibilgailuentzako auto nahiz bizikleten aparkaleku bat ere.

Mediku-ikerketarako hiru zentro

FIMAk, Nafarroako Unibertsitateak eta Foru Gobernuaren artean 2011ko martxoaren 18an izenpetutako protokoloa betez, Nafarroako Gobernuak Donapea LHIko egungo instalazioetako lursailak FIMAri salduko dizkio, haiek erabilerarik gabe geratzean irakaskuntza-jarduera LHko campus berrira eraman ondoren. Era horretan, erraztu egiten da Ahaztutako Gaixotasunen, Nutrizioko Ikerketarako eta Bioingeniaritzako Ikerketarako zentroak jartzea.

Horrekin ikerketa aurreratua sustatu nahi da unibertsitate-eremuan, gizartearen garapenerako eta garapen ekonomikorako oinarri gisa ikerketa horiek enpresa-eremuan aplikatuz.

Bioteknologia Zentroak 120 milioi euro inguruko aurrekontua izango duela kalkulatzen da eta bost ikerketa-arlo (ehunen, biosentsoreen, bioerrobotikaren, irudiaren eta bioinformatikako ingeniaritza; Ahaztutako Gaixotasunen Zentroa, 16 milioi euroko inbertsioarekin eta ikerketako hiru unitaterekin (infekzio birikoak eta genetika molekularra, bakterioen patologiak eta parasitoen gaixotasunak); eta Nutrizio Zentroa, 70 milioi euroko aurrekontuarekin eta lau ikerketa-arlorekin (nutrizio molekularra, terapia metabolikoa, giza nutrizioa eta nutriomika aplikatua).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Proiektuen PPTa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa