(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak zerbitzu-maila duten lau administrazio-unitate kendu ditu Ekonomia, Lehendakaritza eta Gizarte Politiken departamentuetako berrantolaketan asteazkena, 2012.eko uztailak 25


Landa Garapen eta Kulturako departamentuetako egitura organikoak ere eguneratu ditu


2011-2015eko gobernuaren birmoldaketa

Nafarroako Gobernua, Nafarroako Jauregiko lorategian ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak gaur goizeko saioan onartu ditu, uztailaren 2an Gobernuak erabakitako berrantolaketagatik kaltetutako sei departamentuetatik bosten egiturazko dekretuak. Berrantolaketa honekin, lau zerbitzu kendu dira (maila handieneko unitatea da, zuzendaritza nagusiaren ondorengoa), duela urtebete Nafarroako Gobernuak jada egindako murrizketaren osagarria da, eta unitate organikoen kopuruaren % 8,24ko doikuntza ekarri zuena.

Funtsean, Lehendakaritzako Departamentuak lau zerbitzu kendu ditu, Gizarte Politikakoak zerbitzu-maila duen bosgarren unitate bat, eta Ekonomiakoak, aldiz, zerbitzu berri bat sortu du; hala, unitateen murrizketa lau zerbitzutan geratu da.

 

Landa Garapeneko departamentuetako egiturazko dekretuak ere gaur goizean eguneratu dira, bere unitate organikoak berrantolatzen dituena toki-administrazioan eskumenak bere gain hartu ondoren; eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetakoak, hil honen hasieran iragarri zen moduan, Gizarte Politiken Departamentuari pasako dizkio immigrazioari arreta emateko eskumenak (Gizarte Politika eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiaren mende dagoen Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako eta Immigrazioari Arreta Emateko Zerbitzuak hartuko ditu bere gain) eta zerbitzu-mailarekin Kulturan zeregin horiek betetzen zituen Bulegoa kendu du.

Gogora ekarri behar da egiturazko dekretuak departamentu bakoitzeko zerbitzu- eta atal-maila duten unitateak antolatzen dituzten arauak direla (egituraren 2. eta 3. mailak), departamentuetako oinarrizko egiturazko dekretuak osatuz; azken horiek lehen-mailako unitateen funtzioak eta eskumenak ezartzen dituzte, hau da, zuzendaritza nagusiak.

Berrantolaketa horrek eragindako unitateak

Kendutako zerbitzu-maila duten lau unitate Lehendakaritzako, Justiziako eta Barneko Departamentuari dagozkio. Kentze nagusia gertatu da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua desagertu delako (zuzendaritza nagusiaren maila zuena) eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren barnean izen bereko zerbitzu bat sortzean; azken horrek jarraipena emango die, euskaran eta komunitateko hizkuntzetan trebatzeko eta ikasteko lanei, bai eta erakunde autonomo horrek hautaketa eta sustapeneko prozesuei aplikatzen zien psikologiaren arloan garatzen zituen lanei ere. Beraz, zerbitzu-maila duten bi unitate kendu dira.

Kendutako hirugarren zerbitzua sortu da, Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiaren barnean maila horretako bi unitatek bat egitetik: Gobernuaren Idazkaritza eta Legegintza eta Koordinaziorako Ekintzako zerbitzuak Gobernuko Idazkaritza eta Araudi Ekintzako Zerbitzua izeneko beste unitate baten barnean geratuko dira, funtzio berri bat bere gain hartuko duena, gainera: Gobernuari dagozkion gardentasun publikoko politiken koordinazioa, arlo horren inguruan foru-araudia indarrean sartu ondoren.

Azkenik, Barneko Zuzendaritza Nagusiak ere zerbitzu bakar baten batuko ditu orain arte maila horretako bi unitatetan banatuta zeuden eskumenak. Hala, Segurtasuneko Politikak Garatzeko Zerbitzuak maila txikiagoko eskumen eta unitateak bere gain hartuko ditu; haiek orain arte Nafarroako Segurtasun Publikoko Sistemen Zerbitzuaren esku zeuden, orain desagertu egingo dena.

Bestalde, Nafarroako Mendekotasunerako Agentziak, Gizarte Politiken Departamentuaren egituraren barnean, hiru zuzendaritzaorde izatetik (zerbitzu-maila dute) bira pasako da. Mendekotasunerako Zerbitzuen Zuzendaritzaordeari eusten zaio eta unitate bakar batean geratuko dira egungo Kudeaketa eta Giza Baliabideen zuzendaritzaordea eta Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Mendekotasunaren Prebentziorako zuzendaritzaordea (Mendekotasunerako Kudeaketa eta Baliabideen Zuzendaritzaordea izena izango du hemendik aurrera).

Aitzitik, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Industria, Enpresa eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiak unitate berri bat sortu du, Aholkularitza Juridiko eta Administratiboko Zerbitzua.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko organigrama
Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako organigrama
Lehendakaritzako, Justiziako eta Barneko Departamentuko organigrama
Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuko organigrama
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa