(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Cultur-ek egunean emanaldi bat eskainiko du abuztuan Nafarroako 32 agertoki ezagunetan osteguna, 2012.eko uztailak 26


Kiko Veneno, Nancys Rubias, Albert Hammond eta Win Mertens artistek emango diote Cultur-i hasiera eta amaiera 


Programako kartelaren irudia. ( irudia handitu )

Abuztuaren 1etik irailaren 2ra, Nafarroako Gobernuak Cultur programaren beste edizio bat abian jarriko du. Abuztuko kultur malako protagonista da eta 32 emanaldi eskainiko ditu, eguneko bat, astelehenetik igandera. Helburu horrekin, egutegi bat programatu da jarduerak asteburuetan pila ez daitezen, aurreko edizioetan gertatzen zen bezala.

Kiko Veneno, Nancys Rubias, Albert Hammond eta Win Mertens estatuko eta nazioarteko pop izarrek emango diote Cultur-i hasiera eta amaiera.

Cultur-en helburua, Gobernuaren kultur ekintzaren barnean, kultur ekintzak Nafarroako geografia guztian banatzea da, eta bereziki turismo-intereseko lekuetatik bidaiarien eta nafarren egonaldia atseginagoa izan dadin. Erakargarritasun handienetakoa bat da ikuskizunak ondare historiko, artistiko edo natural diren tokietan aurkeztuko direla. Aurtengo edizioan ohiko egoitzei eutsi eta besteren bat gehiago erantsi da, ohiko agertokiei gaztelu eta gotorleku batzuk gaineratu ondoren: Artaxonakoa, Erriberriko gaztelua eta Martzillakoak, Xabierkoa eta Donamariakoa. Honako leku hauetan ere emanaldiak izango dira: Orgiko basoan, Zugarramurdiko kobetan, Leire, Irantzu edo La Olivako monasterioetan, Orbaitzetan, Vianako San Pedroko hondakinetan, Uxueko Santa Marian edo Orreagako Errege Kolegiatan.

Aurtengo edizioan ere azpimarratu behar da bi gune eszeniko berezi sartuko direla: Barañaingo Auditorioa eta Tuterako Gaztambide antzokia. Bertan irekierako eta itxierako lau kontzertu egingo dira estatuko eta nazioarteko artistekin.

Musika da programa honen protagonista, eta abesbatzen musikak, ganberako musikak, folk-ak, jazz-ak, pop-ak eta beste musika-estilo batzuk izango dute tartea bertan. Nafarroako talde eta artisten presentzia etengabea daCultur-en, bai eta Nafarroako Gobernuarekin lankidetza-hitzarmen bat duten erakundeen parte-hartzea ere, adibidez: Abesbatzen Federazioa, AGAO edo Iruñeko Ganbera Abesbatza, Oberena abesbatza, Azkoiengo Musika Eskolako abesbatza, Orkoiengo San Migelgo abesbatza, Elkhos abesbatza eta Jazzy Leap Quintet-Iruñeko Ganbera Abesbatza, besteak beste.

Aurtengo edizioan, asteko egun guztietan, CULTUR musika-mota bati buruz ariko da. Hala, astelehenetan ganberako musikari buruz; asteartetan folk-ari buruz; asteazkenetan jazz-a izango da protagonista; ostegunetan pop-a; ostiral eta larunbatetan `beste musika batzuk´ eta igande nahiz jaiegunetan abesbatzen musikaren txanda izango da; horiez gain, Barañain eta Tuterako irekiera eta itxierako kontzertu bereziak eskainiko dira.

Ikuskizun guztiak doan izango dira azken horiek eta Zugarramurdiko ikuskizuna salbu; Zugarramurdiko kasuan, kobetara sartzeko sarreraren prezioa ordaindu beharko da.

Barañainen, Kiko Venenoren kontzerturako sarrerak 14 euro balio ditu aurrez erosiz gero eta 16 euro egun berean erosita; abuztuaren 3an, ostirala, da kontzertu hori; Win Mertens-en kontzerturako 20 euro ordaindu behar da aurrez erosten bada eta 22 euro egun berean, abuztuaren 1ean, ostirala, 22:00etan. (sarreren salmenta: 012Infolocal/entradas.com/lehiatila ikuskizuna baino bi ordu lehenago).

Tuteran, Albert Hammond-en kontzerturako sarrerak 18 euro balio du aurrez erosita eta 20 euro egunean bertan (abuztuaren 31, larunbata); abuztuaren 1erako iragarrita dagoen Nancys Rubias-en kontzerturako sarrerak 14 euro balio du aurrez erosita eta 16 euro egun berean (sarreren salmenta: ticketmaster.es/lehiatila ikuskizuna baino bi ordu lehenago).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
2012KO CULTUR TXOSTENA.PDF
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa