(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak langabezia-tasari eusten dio, 2012ko 2. hiruhileko BAIren datuen arabera ostirala, 2012.eko uztailak 27


2.300 pertsona gehiago dago okupatuta eta langabezia-tasa % 16,41ekoa da


Langileak

Langileak.

Nafarroak bigarren postuari eusten dio herrialde guztiko langabezia-tasa txikienei dagokienez, aurtengo 2. hiruhilekoari dagozkion Biztanleria Aktiboaren Inkestako (BAI) datuen arabera. Foru Komunitateak langabezia-tasaren portzentajeari eusten dio ia aurreko hiruhilekoarekin alderatuz (% 0,07 igo da); langabezia-tasa % 16,41ekoa da eta 51.000 pertsona daude lanik gabe.

Espainian langabezia % 24,63koa da, % 0,19 igo da eta 5.693.100 pertsona daude lanik gabe. 53.500 pertsona gehiago dago langabezian. Hala, langabezia Nafarroan Espainiaren batez bestekoarekin alderatuz 8 puntu azpitik geratu da.

Andaluzia, Extremadura eta Kanarietako erkidegoak % 33a baino langabezia-tasa handiagoa dute; EAEk eta Nafarroak, berriz, langabezia-tasa txikiena dute, % 17tik behera. Autonomia erkidegoen arabera, langabezia-tasa Euskal Autonomia Erkidegoaren % 14,56 eta Andaluziaren % 33,92 artean dago.

Bigarren hiruhileko honetan langabezia honako autonomia erkidego hauetan igo da gehien: Andaluzian, Gaztela Mantxan, EAEn eta Madrilen; Balearretan eta Katalunian, berriz, langabe-kopuruak behera egin du, turismo-sektorean izandako kontratazioagatik, zalantzarik gabe.

Herrialde guztian bezala, Nafarroan langabeziak ere gora egin du urteko bigarren hiruhilekoan, 700 pertsona zehazki. Gizonezkoen langabeziak asko egin du gora, 2.200 baina, aldi berean, emakumezkoenak behera egin du nabarmen, 1.500 langabe gutxiago.

Urteko aldaketa 10.500 langabe gehiagokoa izan da, 6.700 gizon eta 3.800 emakume; beraz, argi ikus daiteke langabeziak, urteko baldintzetan, gizonei gehiago eragin diela.

Nafarroako Gobernuaren balorazioa

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak aurkeztu ditu datu horiek eta ondorengo balorazioa egin du: "Ulertuko duzuenez, langabezia-datu horien balorazioa txarra da; izan ere, langabezia-tasari ia eutsi egin badiogu ere aurreko hiruhilekoarekin alderatuz eta langabe-kopuruak nabarmen gora egin ez duenez ere, datu horiek txarrak direla irizten dugu. Krisi ekonomikoaren egoera eta bilakaera islatzen dute eta egindako joerarekin eta ikuspegiekin jarraitzen da, hau da, ikuspegi ekonomiko oso konplikatuan gaudela".

Goicoechea lehendakariordeak gaineratu duenez, "urteko bigarren hiruhileko BAIren datuek berresten dituzte Nafarroako lan-adierazleen ahultasunarekin jarraituko dela dioten aurreikuspenak . Langabe-kopuruak eta langabezia-tasak gora egiten segitzen dute, baina datu on gisa aipatu behar da aurreko hiruhilekoarekin alderatuz enpleguaren sorrera arin bat gertatu dela (hala ere, datozen hilabeteen zain egon beharko da ibilbide hori berresten den ikusteko). Emakumeen lan-bilakaerari jarraitzea ere garrantzitsua da".

Eta bere balorazioa hitz hauekin amaitu du: "Dakizuenez, epe laburrean arlo ekonomikoan eta enpleguan ditugun etorkizuneko aurreikuspenak ez dira onak. Ekonomikoki eta enpleguari erreparatuz oso urte gogorra bizitzen ari gara, eta asko kostatuko da oraindik enplegu-maila nola igotzen den ikusten dugun arte".



 

Nafarroako langabezia eta enplegua

Sexuen arabera, bigarren hiruhileko honetan azpimarratu behar da Nafarroak herrialde guztiko emakumeen langabezia-tasa txikiena duela, % 14,71.

Adin-taldeen arabera, Nafarroak langabezia-tasa txikiena du 55 urtetik gorakoen artean, % 7,71, estatu guztiko % 16,82aren aurrean, eta bigarren txikiena 25-54 artekoen artean , % 15,82ko tasarekin estatuan dagoen % 23,09 batez bestekoaren aldean. Gazteen langabezian, Foru Komunitatea tasa txikiena duen hirugarren erkidegoa da.

Sektoreen arabera, langabeziak nabarmen egin du behera Industrian 3.900 pertsona gutxiagorekin, hau da, % 45 murriztu da; Nekazaritzan, berriz, 100 pertsona gutxiago, hau da, % 11 murriztu da. Nolanahi ere, langabeziak gora egin du erakuntza-sektorean: 1.200 pertsona gehiago dago lanik gabe, eta lehen enplegurik gabeko pertsona-taldean nabarmen igo da: 3.400 pertsona gehiago dago lanik gabe, % 16,5 gehiago.

Okupazioari dagokionez, 2.300 enplegutan igo zen Nafarroan bigarren hiruhilekoan aurreko hiruhilekoarekin alderatuz; estatu guztian, berriz, 15.900 enplegu galdu dira. Okupazioa 259.600 pertsonatakoa da. 3.700 emakumeren okupazioa igo da, gizonena, berriz, 1.400 jaitsi. BAIk hartutako aldian, Nafarroan 259.600 pertsona zeuden okupatuta eta 121.200 emakume. Urteko aldaketari dagokionez, Nafarroan okupazioa 10.770 pertsonatan murriztu da, 10.200 gizon eta 500 emakume. Okupazio-sektoreen arabera, nekazaritzako okupazioa igo da Nafarroan eta baita zerbitzuen sektorekoa ere; industrian eta eraikuntzan, aldiz, jaitsi egin da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa