(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 21 udalerriri 400.000 euro eman dizkie ikastetxeak hobetzeko ostirala, 2012.eko uztailak 27


Altsasu, Agoitz, Aranguren, Azagra, Baztan, Berbintzana, Funes, Irurtzun, Ituren, Legasa, Leitza, Mendabia, Olazti, Iruñea, Azkoien, Erronkari, San Adrián, Sartaguda, Tutera, Luzaide eta Atarrabia dira onuradunak


Nafarroako Gobernuak tokiko 21 erakunderi 400.000 euroko diru-laguntza emango die Foru Komunitateko 23 ikastetxe publikotan hobekuntza- eta birmoldaketa-obrak egikaritzeko. Haiek guztiak Haur eta Lehen Hezkuntzako (Lehen Hezkuntza-DBH) bigarren zikloko mailei dagozkie, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) gaur argitaratu den 242/2012 ebazpenak jasotzen duenez.

Erakunde onuradunak honako hauek izan dira: Altsasu (21.285,43 euro), Agoitz (18.897,93 euro), Aranguren (24.648,28 euro), Azagra (1.813,67 euro), Baztan (5.859,13 euro), Berbintzana (4.538,36 euro), Funes (2.812,07 euro), Irurtzun (50.000 euro), Ituren (3.540 euro), Legasa (Bertizarana, 5.239,24 euro), Leitza (50.000 euro), Mendabia (26.422,15 euro), Olazti (50.000 euro), Iruñea (27.511,5 euro), Azkoien (905 euro), Erronkari (3.799,21 euro) , San Adrián (4.914,55 euro), Sartaguda (31.722,38 euro), Tutera (19.712,27 euro), Luzaide (19.444,81 euro) eta Atarrabia (26.934,02 euro).

Berrikuntzak egingo diren ikastetxeak honako hauek dira: Altsasuko Navarro Villoslada HI, Agoitzeko San Miguel HI, Arangurengo San Pedro HI, Azagrako HI, Erratzuko HI Baztanen, Berbintzanako HI, Funesko Elías Teres HI, Irurtzungo Atakondoa HI, Iturengo HI, Legasako HI, Leitzako HI, Mendabiako DBHI, Olaztiko Domingo Bados HI, Víctor Pradera HI (20.500,70 euro) eta Iruñeko San Juan de la Cadena HI (7.010,80 euro), Azkoiengo Juan Bautista Irurzun HI, Erronkariko Julián Gayarre HI, San Adriángo Antso X Jakituna HI, Sartagudako Nuestra Señora del Rosario HI, Tuterako San Julián Mendia HI (17.174,27 euro) eta Griseras HI (2.538 euro), Luzaideko HI eta Atarrabiako Atargi HI.

Zenbatekoek kasu gehienetan jardueren kostuaren % 60ri (BEZ kanpo) emango diote laguntza, 2012ko uztailaren 30a baino lehen hasi beharko direnak eta azaroaren 1erako egikaritu beharko direnak, organo eskudunak onartu beharko dituen justifikatutako salbuespenak salbu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa