(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zaintzaileei buruzko ForoSalud saioan egindako proposamenen erdia baino gehiago Osasun Departamentuko ekintza-planean sartu dira astelehena, 2012.eko uztailak 30


Gainerakoetatik, % 65 xehetasun handiagoarekin aztertzen ari dira haien egingarritasuna baloratzeko


Nafarroako Gobernuak ForoSalud lehen saioan zehar egindako 75 proposamenetatik 40 legealdi honetarako Osasun Departamentuko ekintza-planean sartu ditu. Foro hori zaintzaileen osasunari buruzkoa da.

Bestalde, Departamentuko teknikariek beste 23 xehetasun handiagoarekin aztertzen ari dira, hiru hilabeteko epean haien aplikazioa egingarria den baloratzeko. Gainerako 12 proposamenak ez ditu Nafarroako Gobernuak egin, haietako gehienak egun berekin dakarten gastu osagarriari aurre egiteko gai ez direlako.

Legealdi honetarako Osasun Departamentuaren ekintza-planean sartu diren proposamenak zaintzailearen zerbitzuen hobekuntzan oinarritzen dira bereziki, eta haiei ematen zaien prestakuntzan nahiz gaikuntzan. Azterketa-proposamenei dagokienez, gehienbat, programa soziosanitarioaren eremuan sartzen diren eta gara daitezkeen zerbitzu berriei buruzkoak nabarmentzen dira. Programa hori berriki onartu dute Osasun eta Gizarte Politiken departamentuen artean.

Gogoratuko denez, iragan ekainaren 5ean ForoSalud lehen saioa egin zen. Foro hori eztabaidarako eta partaidetzarako gune bat zen, eta oraingoan zaintzaileen osasunean oinarritu zen. Ordu eta erdiz 40 zaintzailek, sanitariok eta gizarte-langilek beste batzuk zaintzen dituzten pertsonen beharrak aztertu zituzten.

Jardunaldia zaintzaileei esperientzia pertsonalen kontaketekin hasi zen; kontaketa horien bitartez, zaintzailearen zereginaren eta irudiaren baitan dauden esperientzia eta emozio-egoera ezberdinak islatu ziren, Gainera, profesionalen eta zaintzaileen arteko elkarrizketari esker, 116 proposamen egin ziren zaintzaileen egoera hobetzeko, eta haietatik 75 zuzenean Osasun Departamentuari lotuta zeuden.

.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa