(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Estatuak Nafarroako Ubidearen azalera ureztagarria % 11,4an handitzea erabaki dute asteartea, 2012.eko uztailak 31


Ubidearen jarraipen-batzordearen zortzigarren bilkuran, lehen fasea zabaltzea onetsi da eta bigarrenaren eguneratutako diseinua


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak eta Gobernu zentralak Nafarroako Ubidearen jarraipen-batzordearen zortzigarren bilkura egin dute gaur goizean. Bilkuran onetsi da proiektuaren lehen faseko azalera ureztagarria zabaltzea eta bigarrenaren eguneratutako diseinua, Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak jakinarazi duenez.

VAgintariek Nafarroako Ubideko obretara egindako bisitan.

Agintariek Nafarroako Ubidera egindako bisita. Erdian, Nekazaritza Ministerioko Uraren zuzendari nagusi Juan Urbano, alboan Luis Zarraluqui (ezkerrean) eta José Javier Esparza (eskuinean) dituela. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta Gobernu zentralak Nafarroako Ubidearen jarraipen-batzordearen zortzigarren bilkura egin dute gaur goizean. Bilkuran onetsi da proiektuaren lehen faseko azalera ureztagarria zabaltzea eta bigarrenaren eguneratutako diseinua, Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak jakinarazi duenez.

Gaur hartutako erabakietan Nafarroako Ubidearen gune ureztagarria 59.160 hektareatara zabaldu da, hasierako proiektuan aurreikusitako 53.125 hektarearen aurrean, hau da, % 11,4 handitu da, emakidaren emaria handitu gabe, 340 Hm3-an jarrita dagoena. Amaituta dagoen lehen faseak 22.363 hektarea sail ureztatu bihurtzea ekarri zuen, lehen fasea zabaltzeak 15.275 hektarea gehiago ekarriko du eta bigarren fasea eraikitzeak beste 21.522 hektarea.

Lehen fasearen zabaltzea ureztatutako sail berriko15.275 hektareatakoa da Arga eta Egako ibaiertzetan. Ureztagarria den azalera horren zabaltzea onartu da ureztatzeko teknika modernoekin zenbat aurrezten den egiaztatu ondoren eta, horri esker, hektareako ur-kontsumoa txikiagoa da hasieran aurreikusitakoarekin alderatuz. Lehen fase horretako ur ureztagarriaren kontsumoa 5.000 metro kubikotakoa da hektareako, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak hektareako eman zituen 6.400 metro kubikotako horniduraren azpitik. Horri erantsi behar zaio, Arga eta Ega ibaien beheko zatietako sail ureztatutakoetan hautemandako interes soziala Nafarroako Ubidetik presio naturalez ureztatzeko.

Bigarren faseari dagokionez, azkenean 21.522 hektarea ureztatuko direla erabaki da. Erabaki horrekin sail ureztatuko azalera 9.000 bat hektareatan murrizten da hasierako diseinuarekin alderatuz; izan ere, Lodosako Ubideak ureztatzen zituen jada edo kota oso garaietan kokatuta zeuden eta onartu ezin ziren ponpaketa-kostuekin, azken bost urteetan ureztatzeko energia-prezioa % 100 igo baita.

Jarraipen-bilkuran honako hauek parte hartu dute: Nafarroaren ordezkari izan dira, lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoechea; Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparza; Sustapeneko kontseilari Luis Zarraluqui eta Landa Garapeneko zuzendari nagusi Juan Pablo Rebolé. Estatuko ordezkariak izan dira: Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Uraren zuzendari nagusi Juan Urbano López de Meneses; Ebroko Konfederazio Hidrografikoko zuzendari Francisco Hijós eta Ebro Arroko Urak SA enpresako zuzendari nagusi Aránzazu Vallejo.

Onartutako plan berriak onura garrantzitsuak dakartza, proiektu guztiaren energia-balantzea hobetzen eta CO2 isurketak murrizten baititu, nekazarien kontuak hobetzen ditu eta ureztatze lehiakorrago batzuk errazten ditu, agorraldiko ibai nafarren ur-kalitatea hobetzen du eta Uraren Esparru Zuzentarauaren kalitatezko helburuak betearazten uzten du, 2015etik nahitaezkoak direnak.

Jarraipen-batzordeak ere beharrezko izapideak eta ekimenak arintzea erabaki du Nafarroako Ubidearen lehen fasea zabaltzeko obren eraikuntza 2013. urtearen barnean has dadin eta 2015ean amai dadin. Hartan oinarrituta, Nafarroako Gobernuak lehen faseko zabalkundearen Udalaz Gaindiko Intzidentziako Proiektu Sektoriala aztertu beharko du 2012an eta dagokion Ingurumen Inpaktuaren Deklarazioa. Halaber, Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Teknologia eta Azpiegitura Institutuari (Intia) aginduko zaio eraikitze-proiektua idatz dezan.

Finantzaketa

Lehen faseko zabaltzeari hornidura emango dion Ubideko adarrean egingo den inbertsioa 42,5 milioi euro ingurukoa izango dela kalkulatzen da. Nafarroako Ubidea egiteko izenpetutako hitzarmenean jasotzen denez, obren finantzaketa honako era honetan finkatu zen: % 50 baliabide publikoekin Canasa sozietate publikoak kapital sozialari egindako ekarpenaren bidez (Estatuak % 60 jartzen du eta Nafarroak % 40) eta gainerako % 50 bankuei emandako maileguen bidez. Ondorio horietarako, kapital-zabalkundea egingo da 2014an eta 2015ean Estatuak izenpetuko duena 12,8 milioi euroko ekarpenarekin eta Nafarroako Foru Komunitateak egindako 8,5 milioi euroko ekarpenarekin; hori guztia, aurrekontuek ematen dituzten aukeren arabera.

Nafarroako Ubidearen bigarren faseko inbertsio-zifrari dagokionez, idatzitako eraikuntza-proiektuarekin eguneratuko da.

Nolanahi ere, egungo finantza-merkatuaren egoerak kontuan hartuz eta etorkizunean izan dezakeen bilakaera, bi administrazioek Canasaren finantza-gaitasuna etengabe aztertuko dute; hala, inbertsioak egikaritzeko erritmoa haren finantzagarritasunaren araberakoa izango da.

Nafarroa-Estatua batzordeak ere erabiltzaileen tarifak aldatzea erabaki du. 2019ra arte KPIarekin eguneratuko dira urtean behin. 2020, 2021 eta 2022 urteetan % 5 igoko dira KPIaz gain, eta 2022tik aurrera KPIren urteko igoeretara itzuliko da. Azkenik, kontratuaren hogeita hamaikagarren urtetik aurrera, Ubidea ustiatzeko eta kontserbatzeko finkatuko den tarifa bakarrik ordainduko da.

Baita ere erabaki da, Nafarroako Gobernuak Canasa sozietate publikoari gehienez ere 77 milioi euro aurreratuko dizkiola 2013 eta 2026 urteen artean Ubideko erabiltzaileen etorkizuneko erabileraren edo etorkizuneko erabileren balioagatik. Canasak Nafarroako Gobernuari fintzaketa hori itzuliko dio 14 urtetako beste aldi batean, 20127 eta 2040 artean, urtean % 3ko interesarekin.

Aurrekariak

Nafarroako Ubidearen eraikuntza, haren lehen eta bigarren faseetan, Estatuak eta Nafarroako 1988an sinatu zuten protokolo orokorra dute jatorrian, 1998ko urriaren 19an sinatutako Hitzarmenean. Harrezkero, aldian behin Nafarroa-Estatua jarraipen-batzordeak bilkurak egin ditu; azkenekoa, 2010eko maiatzaren 4an. Nafarroako Ubidearen lehen fasea 2011ko martxoan inauguratu zen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Ubidearen gune ureztagarria.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa