(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak ikasketa-arazoak, arreta-falta eta hiperaktibitatea duten ikasleentzako eskola-laguntza arautu du asteartea, 2012.eko uztailak 31


Bi gida argitaratu dira eta prestakuntza-jarduerak programatu dira irakasleentzako gomendioekin


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak foru-agindu baten bidez ikasketa-arazoengatik, arreta-faltagatik eta hiperaktibitateagatik berariazko beharrak dituzten ikasleentzako eskola-laguntza arautu du

 

Horrekin, arau aldetik bermatzen da hezkuntza-etapa guztian zehar ikasle horiek dituzten beharrekin bat datozen arreta, eta hezkuntza eta gizarteko aukera-berdintasunaren alde egiten da.

Irakasleei arlo horretan oinarrizko informazioa eta jarduteko jarraibide batzuk emateko xedez, Hezkuntza Departamentuak 3.000 CDtik gora argitaratu ditu arazo horien guztien inguruko informazio-gidekin, eta ikastetxe guztietara igorriko dira.

 

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak foru-agindu baten bidez ikasketa-arazoengatik –irakurtzeko, idazteko, arrazoitzeko edo matematika-trebetasunetarako zailtasunekin– arreta-faltagatik eta hiperaktibitateagatik berariazko beharrak dituzten ikasleentzako eskola-laguntza arautu du.

Horrek esan nahi du, aurrerantzean, Nafarroako ikastetxeek beren aniztasunari arreta emateko beren planetan sartu beharko dutela, arazo horiek dituzten ikasleek eskatzen duten berariazko laguntza, curriculumetan egokitzapenak eginez eta ebaluazio-prozeduretan, besteak beste. Horrekin, arau aldetik bermatzen da hezkuntza-etapa guztian zehar ikasle horiek dituzten beharrekin bat datozen arreta, eta hezkuntza eta gizarteko aukera-berdintasunaren alde egiten da.

Irakasleei arlo horretan oinarrizko informazioa eta jarduteko jarraibide batzuk emateko xedez, Hezkuntza Departamentuak 3.000 CDtik gora argitaratu ditu arazo horien guztien inguruko informazio-gidekin; ikastetxe guztietara bidaliko dira eta irakasleen esku utziko dira Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroan (CREENA). Gainera, irakasleentzako prestakuntza-jarduerak programatu dira.

Nafarroan 2.500 ikasle erroldatuta daude arazo horietakoren batekin. Zehazki, 1.708k arazoa dute arreta-faltagatik eta hiperaktibitateagatik (haietatik, 1.296 mutilak eta 412 neska) eta 800 inguru irakaskuntza-arazoengatik.

Datu horiek aurkeztu ditu gaur Hezkuntzako kontseilari José Iribasek prentsaurrekoan; bertan esku-hartu du ere, Aukera Berdintasun, Hezkuntza Partaidetza eta Irakasleen Arreta Zerbitzuko zuzendari Andrés Jiménez-ek.

 

Ez baztertzearen aldeko apustua

Uztailaren 20ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako 65/2012 foru-aginduan jasotzen denez, esku-hartzea ikasgelan egingo da bereziki, normalizazio, zuzentasun eta ez bazterketaren aldeko printzipioen arabera. Horregatik, hezkuntza-prozesuak ikasleei ezaugarriei egokitzea sustatu beharko da.

Beste neurri batzuen artean, sarbideko egokitzapenak curriculumari egitea sartzen da, hainbat metodologia erabiltzea (ikasketa proiektuka eta taldetan, IKTen aplikazioa ikasgelan…) ikasketa motibatzaileagoaren eta bizipenagoaren alde egiteko, eta prozedurak egokitzea ikasketa ebaluatzeko (probak garaiz egingo direla jakinaraztea, ahozko eta idatzizko probak nahastea, galderen enuntziatuan hitz-gakoak azpimarratzea, ikasleak denbora gehiago izatea azterketa amaitzeko hala behar izanez gero…).

Lanbide Heziketan edo unibertsitatean beren ikasketekin jarraitu nahi duten ikasleen kasuan, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeko orientatzaileak dagokion dokumentazioa igorriko du sarrerako probak egokitu ditzaten.

Horren osagarri, espezialistek laguntzeko beharra baloratuko da (pedagogian, entzunaldian edo hizkuntzan) eta alorrean familiek eta elkarteek emandako laguntza sustatuko da; haiekin adostu da araudia.

Hezkuntza-etapa guztian emandako arreta

Beharren hautematea ahalik eta bizkorren egin beharko da, ikasketan orekarik eza prebenitze aldera, eta hezkuntza-etapa guztian eutsiko zaio. Horretarako, ikasleari jarraipena egingo zaio irakurketari, idazketari eta kalkuluari lotutako helburuak lortzen dituen egiaztatzeko, bai eta jokabide-alderdien inguruan ere.

Gainera, Hezkuntza eta Osasun departamentuen artean koordinatuko dira diagnostiko eta tratamendu egokiago bat izateko. Hezkuntza-zentroetan, orientatzailea arduratuko da ebaluazioa egiteaz eta, arreta falta eta hiperaktibitatea duten arazoen kasuan, ikaslea pediatrarengana edo lehen-mailako arretako medikuarengana bidaltzeaz.

Foru-agindua unibertsitatearen aurreko hezkuntza-etapa guztietan aplikatuko da (Haur, Lehen, Bigarren Hezkuntzak, Batxilergoa eta LH) eta informazioa langileen artean pasatzea bermatzen du maila-aldaketa bat dagoenean edo ikasleak ikastetxea aldatzen duenean, erantzuna haren eskolaritate guztian egokitzeko xedez.

Arreta-falta eta hiperaktibitatea

Arreta-falta eta hiperaktibitatea jokabidearen arazotzat jotzen da.

Jatorri neurobiologikoa du eta umeen adinean hasten da. Hura agertzeko orduan zenbait faktore genetikok eta ingurumenekoek laguntzen dute. Azken ikerketek dioetenez, zenbait desoreka sortzen dira neurotransmisore batzuetan, aurre-kopetaren azalaren funtzionamenduaz arduratzen direnak.

Ikerketa neuropsikologikoek frogatu dutenez, arreta-falta eta hiperaktibitate arazoak dituzten haurrek aldaketak dituzte funtzio exekutiboetan, eta haiek arazoak sortzen dizkiete antolaketan, plangintzan, lehentasunak jartzeko garaian, arreta-falta eta erantzuna bizkorregi emateaz gain.

Arreta-falta eta hiperaktibitate arazoen ezaugarri nagusia arreta-falta edota hiperaktibitate-oldarkortasun iraunkorraren patroia aurkeztea da, eta adineko nahiz antzeko garapen-mailako subjektuetan normalean ikusitakoa baino sarriagoa eta larriagoa da; etxeko, eskolako eta oro har bere inguruneko eguneroko bizimoduan eragiten du. Kontuan hartu behar da, hala ere, haur mugitu edo despistatu orok ez duela arazo hori.

Eskola-adinean dauden biztanleen % 3-7ri gutxi gorabehera eragiten diela kalkulatzen da (mutiletan nesketan baino gehiago); beraz, haurtzaroko eta nerabezaroko arazo sarriena da.

Arreta-falta eta hiperaktibitate arazoak dituzten haur guztiek ez dituzte sintoma berak edo intentsitate berean aurkezten. Nagusi diren sintomen arabera, hiru azpi-mota daude: arreta-falta nagusitzen den azpi-mota; hiperaktibitatea/oldarkortasuna nagusitzen den azpi-mota eta azpi-mota konbinatua. Azken hori da ohikoena, jokabide disruptiboengatik hautemateko errazagoa izanik.

Portzentaje altu batean, arreta-falta eta hiperaktibitate arazoak dituzten haurrek beste arazo batzuk dituzte, eta ohikoenak dira: arazo ezkor desafiatzailea, ikasketa-arazoak (dislexia, diskalkulia…), tik-arazoak eta herstura-arazoak.

Ikasketa-arazoak

Ikasketa-arazoek irakurtzeko, idazteko edo kalkulurako berariazko zailtasunei egiten die erreferentzia, eta horrek ondorio garrantzistuak izango ditu eskola-ikasketarako. Dislexia, diskalkulia edo disortografia izenez ere ezagutzen dira, eta ikasleen % 5-10 artean eragin dezakete.

Zailtasun horiek berariazkoak dira, printzipioz ikasketa-mota baterako arazorik ez baitute. Ikasketa-arazoa ez da adimen-urritasun baten emaitza, zentzumen-gabezia batena (ikusteko edo entzuteko arazoak), aurkako egoera sozio-kultural edo eskola-absentismo batena, nahiz eta badiren arazo horiek izan ditzaketen ikasleak eta baita ikasteko arazoak ere.

Ikasketa-arazoak nerbio-sistema zentralaren garapenean dauden arazoengatik sortzen direla uste da, baina oraindik ez da zehazki jakiten zergatik zenbait pertsonak garatzen duten ikasteko arazo hori. Ikasketa-arazoak kronikoak direla irizten da ere, nahiz eta ez diren era berean azaleratzen ikaslearen bizitzaren etapa ezberdinetan. Gerta liteke Haur Hezkuntzan ikasketa-arazoa ohartarazten duten zantzuak aurkitu ahal izatea, baina zaila da diagnostiko bat egitea 6 edo 7 urte bete baino lehen, ikasle guztiek irakurketa, idazketa edo kalkulua praktikatzen egon behar dutenean, eta trebetasun horiek aurreikusitakoaren arabera garatzen diren konpara daiteke. Diagnostikoa argiagoa izango da denborak aurrera egin ahala eta egiaztatzen denean zailtasunek aurrera egiten dutela haiek konpontzeko saiakerak egin arren.

Gogoan izan behar dugu betiere ikasketa-arazoak ikasteko zailtasunak sortzeaz gain, eguneroko bizimoduan arazoan sor ditzakeela, bereziki behar bezala tratatzen ez badira. Sarritan, etsitzearekin, autoestimu eskasarekin, jokabide-arazoekin eta trebezia sozial faltarekin lotzen dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa