(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak hainbat familia nafarrek udan hartutako haur sahararren ordezkaritza bat hartu du

asteazkena, 2012.eko abuztuak 1


Partaide diren "Oporrak bakean" programa Saharako Lagunen Nafarroako Elkarteak (ANAS) antolatu du gaztetxo horiei bakezko eta tolerantziazko bizikidetza-inguruneak eskaintzeko


Barcina Lehendakaria eta Pejenaute kontseilaria haur sahararrekin eta haien abegi-familiekin batera

Barcina Lehendakaria eta Pejenaute kontseilaria haur sahararrekin eta haien abegi-familiekin batera ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak eta Jesus Pejenaute Gizarte Politikako kontseilariak 17 neska-mutil sahararrek eta haien abegi-familiak osaturiko taldea hartu dute Nafarroako Jauregiko Tronu aretoan udako hilabeteetan familia nafarrekin elkarbizi diren 126 adin txikikoren ordezkaritza gisa.

Partaide diren "Oporrak bakean" programa Saharako Lagunen Nafarroako Elkarteak (ANAS) antolatu du gaztetxo horiei bakezko eta tolerantziazko bizikidetza-inguruneak eskaintzeko.

Ekitaldi horretan izan dira Ahmed Salama, Herri Sahararrak Nafarroan duen ordezkaria eta Carol Garcia Pellejero, ANAS elkarteko idazkaria ere; horiek ere hitz batzuk eskaini dizkie bertaratuei. Ondoren, Sidahmed-Rgueibi Brahim Moulud izeneko mutikoak hartu du hitza eta bere eta bere kideen izenean abegi-familiek eskaini dieten maitasuna eta borondatea eskertu ditu.

"Oporrak bakean" programak Tinduf-eko errefuxiatu-kanpamenduan (Aljeria) bizi diren 8-12 urte bitarteko 126 neska-mutil ekarri ditu aurten Foru Komunitatera. Horietatik 117 adin txikiko Nafarroa osoko udalerrietan bizi diren abegi-familietan daude eta horietatik %50 inguru aurreko urtetan ere etorri izan dira programa horren baitan. Ezgaitasunak dituzten beste bederatzi haurrek beren egonaldia Berriozarko eta Aurizko zentro espezializatuetan egingo dute begiraleek artatuta.


Sidahmed-Rgueibi Brahim Moulud izeneko mutikoa bertaratuen aurrean hitz batzuk esaten

Sidahmed-Rgueibi Brahim Moulud izeneko mutikoa bertaratuen aurrean hitz batzuk esaten ( irudia handitu )

Nafarroako GLO (Garapenerako Laguntza Ofiziala) Tinduf-erako

Lehendakariak adin txikikoei ongietorria eman die eta elkarteari eta abegi-familiei egiten duten abegi-lan "bikaina" eskertu die. Tinduf-en (Aljeria) errefuxiatutako herri sahararra izan dela eta dela Nafarroako Garapenerako Laguntza Ofizialaren hartzaile nagusia gogoratu du: "1992an herri sahararrarekin lankidetza-programak hasi zirenetik Nafarroak bi milioi eta erdi euro baino gehiago bideratu ditu Tinduf-en errefuxiatuta dagoen jendeari zuzendutako osasun integraleko, hezkuntzako nahiz elikadura-laguntzako proiektu desberdinetara."

Hain zuzen, I. Plan Zuzentzailearen indarraldian (2007- 2010), guztira, 1,8 milioi euro bideratu dira bertara.

2011n, II. Plan Zuzentzailearen indarraldiko lehenengo urtean, errefuxiatutako herri sahararraren beharrak estaltzera bideratutako GLO 491.317 eurokoa izan zen. Eta 2012an, jada, 250.000 euro eman dira errefuxiatuen kanpamendurako janaria erostera eta emakume sahararrei laguntzeko mikro-ekintza batera (13.792 euro) bideratuta. Gainera, Nafarroako Gobernuak bi proiektu berri (161.772 euro) bultzatuko ditu; beraz, 2012. urte bukaeran, urtean, 425.564 euroko ekarpena egingo die Tinduf-eko kanpamenduei.

Urte hauetan zehar gauzatutako jarduerak, Osasunean, Hezkuntzan eta Elikadura-Laguntzan oinarritu dira

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa