(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Odol eta Ehun Bankuak korneetako bere lehenengo bi transplante egin ditu osteguna, 2012.eko abuztuak 2


Vera kontseilariaren arabera, praktikan, Foru Komunitateko zelulen eta ehunen bankua abian jartzea esan nahi du


Transcripción textual del video

Nafarroako Odol eta Ehun Bankuak (BSTN) duela bi aste eskas korneetako bere lehenengo bi transplante egin ditu, gaur goizean Marta Vera Osasun Departamentuko kontseilariak Ignacio Iribarren Nafarroako Ospitale Multzoko zuzendariarekin batera emandako prentsaurrekoan adierazi duenaren arabera.

Vera kontseilariarentzako, praktikan, Nafarroako "gizakien zelulen eta ehunen bankua" abian jartzea esan nahi du.

Operazio-gela

Operazio-gela.

Nafarroako Odol eta Ehun Bankuak (BSTN) duela bi aste eskas korneetako bere lehenengo bi transplante egin ditu, gaur goizean Marta Vera Osasun Departamentuko kontseilariak Ignacio Iribarren Nafarroako Ospitale Multzoko zuzendariarekin batera emandako prentsaurrekoan adierazi duenaren arabera.

Vera kontseilariarentzako, inplantazio horiek, praktikan, Nafarroako "gizakien zelulen eta ehunen bankua" abian jartzea esan nahi dute. Gogorarazi behar da bere sorrerarekin eta abian jartzearekin, Nafarroako Odol eta Ehun Bankua izango dela hemendik aurrera korneak inplantatzeko (50 bat urtean) edo ikerkuntza-erabileretarako lagatzeko haien koordinazioaz, biltegiratzeaz eta banaketaz arduratuko dena. Horretarako, korneen aztertzaile bat eskuratu da, zeinari esker, Veraren arabera, "ondoren transplanteak egiteko beharrezko kalitatea duten korneak soilik erauzi ahal izango diren".

Osasun Departamentuko kontseilariak adierazi duenez, ehunak BSTNan kontzentratuta honako ildo estrategiko hauek lortu nahi dira: kalitatea, trazabilitatea eta bideo-zaintza hobetzea; Nafarroako Osasun Zerbitzuaren baitan ehunen autohornikuntza; ospitale-egitura berrira egokitzea; hilotzetatik datozen dohaintzei lehentasuna ematea; eta ospitale publiko guztientzako ehun-banku bakarra sortzea.

Marta Vera andreak Nafarroako Odol eta Ehun Bankuaren hurrengo xedea ehun osteotendinosoa banatzea dela ere adierazi du. Horretarako, beharrezko azpiegitura guztia eskuratu da, zeinaren artean -80º C-ko bi izozkailu eta ehunen kudeaketarako aplikazio informatiko bat nabarmentzen diren, eta ekipo erauztaileekin adostu beharreko prozedurak prestatu dira.

Vera kontseilariak adierazitakoarekin bat, bigarren fase baterako eta Nafarroako ospitaleetako beharren arabera, ehun berriak gehitzea aurreikusi da, horien artean, ehun baskularrak, mintz amniotikoa, larruazala eta abar...

Odola eta hezur-muina ematea

Osasun Departamentuko kontseilaria odol-emateari eta hezur-muinaren emaileen erregistroari buruz ere mintzatu da prentsaurrekoan. Horrela, Vera andreak adierazi du ospitaleak azken urteetan odoleko osagai gehiago eskatzen ari direnez, Nafarroako Odol eta Ehun Bankuak odola ateratzeko jarduera gehitu egin duela "gure odol-emaile nafarren eskuzabaltasun ikaragarriari esker".

Osasun kontseilariaren arabera, Foru Komunitatean odol-emaileen kopurua %8a gehitu da 2008az geroztik, Nafarroan odola emateko adina dutenen artean %3,5 izatetik 2012ko uztailean %3,8 izatera pasatuz. Halaber, segurtasun-neurriak eta odoleko osagaien kalitatea gehitu egin dira, plaketetan eta duela gutxi, erabilera klinikoko plasman, patogenoak inaktibatzeko metodoak gehitu direlako.

Hezur-muinaren emaileen erregistroari dagokionez, Osasun Departamentuko kontseilariak adierazi du, "herrialde-mailan, Nafarroa dagoela buruan", "100.000 biztanleko 885 hezur-muinaren emaileekin, nazioko bataz bestekoa 200 azpitik dagoenean, zehazki, 197an".

Horregatik, "beste behin ere", modu anonimoan eta desinteresatuan odola, hezur-muina eta organoak emateko beren buruak eskaintzen dituzten pertsona guztiei beren eskuzabaltasuna eskertu nahi izan die". Halaber, "pertsona horiei guztiei esker, beste askok bizitzen jarraitu dezaketela edo beren bizi-kalitatea apur bat hobetu dezaketela" adierazi du.

Batzorde aholkulari teknikoa

20/2010 Foru Legea onartu izanak Nafarroako Odol eta Ehun Bankuaren sorrera ahalbidetu zuen eta, baita, Lege hori aplikatzeko beharrezko arauzko garapena proposatuko zuen batzorde aholkulari teknikoaren eraketa ere.

Batzorde hori osasun-arloko hainbat profesionalek osatuta egon da, horien artean, Osasuneko zuzendari nagusia, Nafarroako Ospitale Multzoko zuzendaria, Nafarroako Transplanteen koordinatzaile autonomikoa, Nafarroako Ospitale Multzoko transplanteen koordinatzaileak, Nafarroako Odol eta Ehun Bankuko zuzendaria, Nafarroako Ospitale Multzoko Hematologia zerbitzuko burua eta Nafarroako Ospitale Multzoko transfusio-zerbitzuko bi ordezkari.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa