(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erregistratutako langabetuen kopurua jaitsi egin da uztailean, 26 langabetu gutxiago, eta langabezia 48.787an kokatu da Nafarroan osteguna, 2012.eko abuztuak 2


Langabezia-tasa% 0,05 jaitsi zen eta kontratazio-kopurua aurreko hilekoarekin alderatuta gehitu egin da, 1.148 gehiago


Nafarroako Enplegu Zerbitzuko (NEZ)agentzietan erregistratutako pertsona-kopurua 48.787 zen uztailaren amaieran; horrek langabezia-tasa aurreko hilekoarekin alderatuta %0,05 (26 lagun) jaitsi zela adierazten du, zeinetan, langabetu-kopurua 48.813 lagunekoa zen. 2011ko uztailarekin alderatuta, erregistratu den langabezia-tasa 7.043 lagunetan gehitu da; horrek %16,87ko gehikuntza izan duela adierazten du, NEZaren enpleguaren hileko estatistikaren arabera.

NEZan erregistratutako Nafarroako lantegietako kontratu-kopurua 20.232koa izan zen eta horrek, ekainekoarekin alderatuta, 1.148 kontratu gehiago egin direla esan nahi du.

Maria Isabel Garcia Malo, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-kudeatzaileak, egin duen balorazio honako hau izan da: “jaitsiera txikia izan bada ere, erregistratutako langabeziaren datuak bosgarren hilabetez jarraian jaitsi dira. Horrela, urtarrilaz geroztik, 1.362 lagunek utzi dituztela langabezia-zerrendak adierazi du eta joera horrekin jarraitzeko, enplegurako politika aktiboei eutsi behar zaiela”.

Enplegurako agentziaka, Tutera 133 pertsonekin (%1,44 gutxiago), Agoitz 44 pertsonekin (%-4,09), Lodosa 22 pertsonekin (%-1,33), Lizarra 11 pertsonekin (%0,44% gutxiago) eta Tafalla 4 pertsona langabetu gutxiagorekin (%-0,13) dira hilabete honetan erregistratutako langabezia gutxituta ikusi duten Enplegurako Agentziak. Beste aldean daude, alegia, langabetuen kopurua gehitu zaie, honako hauei: Iruñea, Altsasu eta Doneztebe, hurrenez hurren 160 langabetu (%0,69 gehiago), 70 (%1,37 gehiago) eta 9 (aurreko hilean baino %0,76 gehiago).

Sektore ekonomikoka, langabezia zerbitzuen sektorean soilik gehitu da, 237 lagun gehiago, hirugarren sektoreko langabetuen kopurua 28.863 izaki. Aldiz, gutxitu egin da industrian (67 lagun), eraikuntzan (61 lagun) eta nekazaritzan (55 lagun gutxiago). Gainera, 80 lagunek beren lehenengo lana bilatu dute uztailean.

Azpisektore ekonomikoka, osasun-jardueratan (101 lagunekin), lorezaintzan (90 lagunekin) nahiz motordun ibilgailuen fabrikazio-industrian (84 lagun gutxiago) eta elikadura-industrian (42 langabetu gutxiago) izandako jaitsiera nabarmentzen da. Aldiz, ordea, hezkuntzan jasandako gehikuntza nabarmentzen da, non, uztailean, 335 lagun erregistratu diren arlo horretako enplegu-eskatzaile gisa.

Sexuaren arabera, erregistratutako langabezia aurreko hilabetearen gain, 24.769 emakumekoa, %0,6ko gehikuntzarekin, (146 emakume) eta 24.018 gizonezkokoa, %6,9ko jaitsierarekin (172 gizonezko) izan zen. Adinaren arabera, 25 urtetik beherako 134 gizonezko eta 25 urtetik gorako 37 izan dira hilabete honetan langabezia-zerrendatik atera direnak. Aldiz, 25 urtetik beherako emakumeen artean langabezia 16 lagunetan gutxitu da, bestalde, 25 urtetik gorakoetan, 162 lagunetan gehitu da, hilabete honetako langabezia-zerrenda gizenduz.

Adin-taldeka, langabezia, batez ere, 25 urtetik beherakoen artean jaitsi da, %3ko jaitsierarekin (150 gazte gutxiago langabezia-zerrendan), 4.877an kokatuz (2.153 emakume eta 2.724 gizon). Bestetik, 25 urtetik gorakoen artean, langabezia %0,29 gehitu da (146 lagun), 43.910ean kokatuz (22.616 emakume eta 21.294 gizon).

Kontratazioa

Iraupenaren arabera, uztailean egindako 20.232 kontratuetatik 1.021ek (%5,05) izaera mugagabea zuten eta 19.099k aldi baterako izaera; gainerako 37ak trebakuntza-kontratuak izan ziren. Horrela, aurreko hilabetearekin alderatuta, aldi baterako kontratuen kopurua 1.310ean gehitu zen, aldiz, izaera mugagabeko kontratazioen kopurua 125ean gutxitu zen eta 37an sinatutako trebakuntza-kontratuena.

Sexuaren arabera, 9.803 emakumek (aurreko hilean baino 186 gehiago) eta 10.429 gizonek (ekainean baino 962 gehiago) sinatu zuten kontratu bat. Adin-taldeka, kontratazioa 25 urtetik beherakoen artean erregistratutako 5.118 kontraturen (aurreko hilean baino 818 gehiago) 25-44 urte bitarteko langileek sinatutako 11.436 kontraturen (ekainean baino 285 gehiago) eta 45 urtetik gorako pertsonekin sinatutako 3.678 kontraturen (45 kontratazio gehiago) artean banatu zen.

Jarduera-sektoreka kontratazioa honela gehitu da: zerbitzuen sektorean (16.376 kontratu, ekainean baino 611 gehiago), industrian (2.275 kontratu, 388 gehiago aurreko hilean baino) eta nekazaritzan (774 kontratu, ekainean baino161 gehiago). Aldiz, hilabete honetan kontratazioa murriztu egin da eraikuntzan, 12 kontratazio gutxiagorekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Estadística mensual de empleo del SNE (julio de 2012).
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa