(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak %18,5 gehitu ditu hizkuntza-eskola ofizialetako plazak datorren ikasturterako ostirala, 2012.eko abuztuak 3


Guztira, 8.445 plaza eskainiko dira Corellan, Lizarran, eta Iruñean, Zangozan, Donezteben, Tafallan eta Tuteran.


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak %18,5 gehitu ditu hizkuntza-eskola ofizialetako (HEO) plazak datorren ikasturterako. Horrela, Iruñeko eta Tuterako zentroek eta urrutiko modalitatean, guztira, 8.445 plaza eskainiko dituzte aurreko urteko 7.125 plazen aurrean, hau da, 1.320 gehiago.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala da gehikuntza handiena izango duena, zehazki, %61,27koa, aurtengo ikasturtean 1.854 plaza izatetik hurrengo ikasturtean 2.990 plaza izatera pasatuz (1.136 gehiago; horietatik 150 presentzialak izango dira, irakasleei zuzenduak, eta 986 urrutikoak, helduei zuzenduak That’s English ikastaroaren bitartez). Tuterako Hizkuntza Eskola Ofizialek, %5eko gehikuntzarekin, 250 plazatik 1.325 plazara pasatuz (hau da, 75 gehiago) eta Iruñeko zentroak %2,71eko gehikuntzarekin, 4.021tik 4.130ra pasatuz (109 gehiago) jarraitzen diote.

Nafarroako Gobernuak %18,5 gehitu ditu hizkuntza-eskola ofizialetako (HEO) plazak datorren ikasturterako. Horrela, IruñekoTuterako zentroek eta urrutiko modalitatean, guztira, 8.445 plaza eskainiko dituzte aurreko urteko 7.125 plazen aurrean, hau da, 1.320 gehiago.

Hizkuntzak irakatsiko diren egoitzen kopurua ere gehitu egin da. Hirutik zazpi izatera pasatuz, Exekutiboak hasitako deszentralizazio-politikarekin bat. Zehazki, eskaintza Lizarran, Iruñean eta Tuteran zabalduko da eta azpi-egoitzak Corellan, Zangozan, Donezteben eta Tafallan sortuko dira.

Gainera, klase presentzialak urtean 10 ordu gehiago izango dira, irakasleen zuzeneko irakaskuntzako ordutegia gehitu egin baita. Ikasleek urtean 140 ordu jasoko dituzte egun jasotzen dituzten 130 orduren aurrean; horrek irakaskuntza hobetzea eragingo du.

Horiek dira Nafarroako HEOen berrikuntza nagusiak 2012-2013 ikasturterako; zeinak, gaur aurkeztu diren Jose Iribas Hezkuntzako kontseilariak eta Marcelino Arrosagaray Hizkuntzen eta Irakaskuntza Artistikoen Zerbitzuetako zuzendariak eskaini duten prentsaurrekoan.

1.320 plaza gehiago

HEOek, guztira, aurtengo ikasturtean baino 1.320 plaza gehiago eskainiko dituzte. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala da gehikuntza handiena izango duena, zehazki, %61,27koa, aurtengo ikasturtean 1.854 plaza izatetik hurrengo ikasturtean 2.990 plaza izatera pasatuz (1.136 gehiago; horietatik 150 presentzialak izango dira, irakasleei zuzenduak, eta 986 urrutikoak, helduei zuzenduak That’s English ikastaroaren bitartez). Tuterako Hizkuntza Eskola Ofizialek, %5eko gehikuntzarekin, 250 plazatik 1.325 plazara pasatuz (hau da, 75 gehiago) eta Iruñeko zentroak %2,71eko gehikuntzarekin, 4.021tik 4.130ra pasatuz (109 gehiago) jarraitzen diote.

Horietatik guztietatik 200 plaza irakasleentzako erreserbatu dira, 50 Tuteran eta 150 urritiko zentroan, irakasleek B2 eta C1 mailetan hizkuntza-eskakizunak egiazta ditzaten. Horiek guztiak plaza berriak dira eta Nafarroako hezkuntza-sistema hobetzea dute xede.

Hizkuntza-eskola ofizialek bost hizkuntzatan irakasten diete (alemana, euskara, frantsesa, ingelesa eta italiera) 16 urtetik gorakoei. Datorren ikasturterako izen-ematea, gehienez, 153,70 euro kostatuko da, 49/2012 Foru Aginduarekin bat: 9,70 euro zerbitzu orokorretarako; 106,10 euro matrikulako; 22,90 euro lehenengo aldiz izenemateagatik; eta 15 euro erreprofrafiagatik. Zenbateko hori txikiagoa izango da, kasuen arabera; esate baterako, maila bereziko familia ugariko kideak, ekintza terroristen biktima direnak eta horien ezkontidek eta seme-alabak doan ere izan dezakete.

Urteko plangintza

Hezkuntza Departamentuak, urtero, hizkuntzak ikasteko eskaintza egiten du jarraian zehazten diren irizpideen arabera:

- Enplegagarritasunaren sustapenarekin lotura gehien duten hizkuntzen eta ikaskuntza-modalitateen aldeko apustua, mailen ziurtagiri ofizialek lan-munduan sartzeko aukerak gehitzen baitituzte.

- Herritarren eskariari arreta eskaintzea. Datorren ikasturterako matrikularen emaitzek eskaintza eskarira eta gizartearen beharretara doitzea ahalbidetuko dute modalitate presentzialean (Iruñeko eta Tuterako HEOak) eta urrutiko modalitatean (That’s English eta Nafarroako Gobernuak hizkuntza desberdinetan egiten duen online eskaintza).

- Ikastetxeetako sarearen eta Gobernuaren baliabideen arteko osagarritasuna. Hizkuntzei tratamendu berezitua emango zaie hezkuntza-sisteman duten errotzearen eta presentziaren arabera eta, baita, Gobernuaren beraren beste unitate batzuen eskaintzari ere. Horrela, HEOak eskari handiena duten hizkuntzetan menderatze-maila handiena eskuratzean oinarritzen dira (C1 ingelesean eta euskaran) eta beren eskaintza hastapeneko mailetan doitu egiten dute derrigorrezko eskola-etapen nahiz beste instantzia eta modalitate batzuen bitartez, esate baterako, That’s English ingeleseko urrutiko ikastaroa, Administrazio Publikoko Institutu Nazionalaren (INAP) eta helduei zuzendutako zentroen ikaskuntza-eskaintza, estalita dauden hizkuntzetan.

- Baliabideen optimizazioa. HEOetako irakasleak, batez ere, irakastera eta ikasleak zuzenean artatzera dedikatuko dira; horrek, urteko ordu presentzialen kopurua 130etik 140ra gehitzea ahalbidetuko du.

- Eskaintza deszentralizatzea. 2012-2013 ikasturtetik aurrera, Nafarroako zazpi egoitzatan ingelesez irakatsiko da (Corella, Lizarra, Iruñea, Zangoza, Doneztebe, Tafalla eta Tutera) ikasteko aukerak Foru Komunitateko zona desberdinetara hurbiltzeko asmoz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Oferta de las escuelas oficiales de idiomas de Navarra
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa