(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Espainiako Itzulia Foru Komunitatean hasiko dela eta aurreikusi dituen jarduerak aurkeztu ditu astelehena, 2012.eko abuztuak 6


Iruñeko Zezen Plazara sartzeko eta lehenengo etaparen amaiera bertan ikusteko sarrerak besteak beste, Nafarroako Turismo-Bulegoen sarean banatuko dira


Transcripción textual del video

Jesus Pejenaute Gizarte Politikako kontseilariak gaur goizean, prentsaurrekoan, aurkeztu du Foru Komunitatean izango diren Espainiako Itzuliaren bi etapen harira aurreikusitako jardueren programa, zeina, Nafarroako Gobernuaren web orrian ere aurkitzen den.

Prentsaurrekoan lagun izan ditu Maria Caballero Iruñeko Udaleko Enplegu, Merkataritza eta Turismoko eta Herritarren Parte-hartze, Kirol eta Gazteriako kontseilari ordezkaria eta Javier Guillen Espainiako Itzuliko zuzendari orokorra. Bertan izan da Gregorio Galilea Vianako alkatea ere.

Bilera

Pejenaute kontseilaria Nafarroan izango diren Espainiako Itzuliaren bi etapak koordinatzeko uztailaren amaieran egindako bileraren buru eginez. ( irudia handitu )

Jesus Pejenaute, Gizarte Politikako kontseilariak gaur goizean, prentsaurrekoan, aurkeztu du Foru Komunitatean izango diren Espainiako Itzuliaren bi etapen harira aurreikusitako jardueren programa

 zeina, Nafarroako Gobernuaren web orrian.

Prentsaurrekoan lagun izan ditu Maria Caballero Iruñeko Udaleko Enplegu, Merkataritza eta Turismoko eta Herritarren Parte-hartze, Kirol eta Gazteriako kontseilari ordezkaria eta Javier Guillen Espainiako Itzuliko zuzendari orokorra. Bertan izan da Gregorio Galilea Vianako alkatea ere.

Pejenaute kontseilariak Espainiako Itzulia Iruñean hastea "Nafarroa izena Espainian eta estaldura izango duen 150 herrialde baino gehiagotan agertzea ahalbidetuko duen gertakari garrantzitsu gisa kalifikatu du". Halaber, Pejenaute kontseilariak Foru Komunitatean txirrindularien Itzuliak sortuko duen itzulkin ekonomikoa "nafar guztientzako onuragarritzat" jo du.

Horretarako, Nafarroako Gobernuak 990.000 euro inbertitu ditu, 2012ko eta 2013ko aurrekontuetan banatuta. Gainera, aurtengo eta datorren urteko Itzuliko etapa guztietan Nafarroako Erresuma publizitate-euskarria sartzea barnebildurik legoke. Bestetik, duela hiru hilabete hasita, TVE katean Espainiako Itzulia sustatzen duen eta, bere osotasunean, Nafarroan filmatu den publizitate-spota ari dira botatzen.

Gogoratuko duzuenez, txirrindularien itzulia Iruñean hasiko da abuztuaren 18an taldekako erloju kontrako 16,5 kilometroko etapa batekin eta, hurrengo egunean, Itzuliaren bigarren etapa, 181,4 kilometroko ibilbidea, ospatuko da Iruñea eta Viana artean.

Horregatik, abuztuaren 16tik 19ra, Iruñean, Vianan eta Lizarran, txirrindularien itzuliarekin lotuta jarduera desberdinak egingo dira, hala nola: Nafarroako Kirol Jokoen baitan kokatuko diren txirrindularien bi lehiaketa; spiningeko klaseak; Parque Vuelta Parkea; Junior Itzulia; eta 2012ko Espainiako Itzulian parte hartuko duten talde guztien aurkezpen-gala.

Halaber, abuztuaren 18an, larunbata, 15.000 lagun inguruk aukera izango dute Iruñeko Zezen Plazan pantaila erraldoiaren bitartez etaparen emanaldiaz gozatzeko eta txirrindulariak iristen ikusteko. Jarraian, La Oreja de Van Gogh taldeak gutxi gorabehera, ordubeteko kontzertua eskainiko du.

Zezen Plazarako sarrerak

Abuztuaren 18an, larunbata, zezen plazara sarbidea Espainiako Itzulia antolatzen duen enpresak, Unipublic, arautu du zezen plaza bete arte sartzeko aukera emango duten gonbidapenak doan banatuz. Horietako gonbidapen batzuk abuztuaren 16an eta 17an banatuko dira Nafarroako Gobernuko turismo-bulegoen sarean 

iritsiera-ordena errespetatuz eta pertsonako bi gonbidapen emanez.

Iruñeko Udalak ere gonbidapen-kupo bat edukiko du egun horietan eta antzeko baldintzak beteaz Aranzadi eta San Jorge udal-igerilekuetan, Civivox Condestable-n eta Gazte-etxean banatzeko.

Bukatzeko, Unipublic enpresak Iruñeko Alde Zaharreko eta Bigarren Zabalguneko merkataritza-establezimendu elkartu desberdinekin beren bezeroen artean gonbidapenak banatzea ere adostu du laster aurkeztuko den eta abuztuaren 10ean hasiko den sustapen-kanpainaren bitartez. Halaber, Itzuliaren babesleek ere gonbidapenak banatzeko ekintzak gauzatuko dituzte.

Txirrindularitza-lehiaketak eta taldeen aurkezpena

Pejenaute kontseilariak Itzulia dela eta aurkeztutako jardueren programazioaren arabera, txirrindularien itzulia hasi aurreko egunetan, Nafarroako Kirol Jokoen baitan kokatuko diren bi kirol-lehiaketa ospatuko dira. Lehenengoa,

67º Trofeo Estrellas Escuelas de Ciclismo / Txirrindulari Eskolen 67. Sari Izarra, abuztuaren 16an, osteguna, izango da 20:30etan Iruñeko Baiona Etorbidean. 8-14 urte bitarteko 90 eskola-ume inguruk hartuko parte. Lehiaketa hori Nafarroako Txirrindularien Batasunak, Nafarroako Txirrindularitza Federazioak eta Nafarroako Gobernuak antolatu dute.

Hurrengo egunean, abuztuaren 17an, ostirala, Lizarran, 17:00etatik aurrera, XXIX. Trofeo Villa Los Arcos Saria / Los Arcos Hiribilduko XXIX. Saria ospatuko da kadete kategorian, Lizarrako Txirrindulari Klubak, Nafarroako Txirrindularitza Federazioak eta Nafarroako Gobernuak antolatuta. Hamar bat talde nafarretako 60 txirrindulari ingururen parte hartzea dago aurreikusita eta Arabako, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Burgosko klubek ere lehiatzeko aukera izango dute.

Egun horretan bertan, Iruñeko Gaztelu Plazan, 19:30etan, 2012ko Espainiako Itzulian parte hartuko duten talde guztien aurkezpen-gala ospatuko da. TVE kanalak zuzenean emango du eta La Oreja de Van Gogh musika-taldeak kontzertu labur bat eskainiko du.

Parque Vuelta Parkea; Junior Itzulia

Abuztuaren 17an, ostiralean, arratsaldez, 18:00ak aldera, Iruñeko Sarasate Pasealekuan, Parque Vuelta Parkea hasiko da, ikuskizun, jolas-parke, produktuaren proba eta dastaketez osaturiko parke tematikoa, Espainiako Itzuliaren babesleen eskutik. Hiru bat orduz egongo da irekita, sarrera doan izango da eta bere jarduerei berriro ekingo die toki berean abuztuaren 18an, larunbatean, 10:00etatik aurrera eta abuztuaren 19an, igandean, Vianan, Hoyo kalean 18:00ak aldera.

Parque Vuelta Parkearen baitan, Vicente Ferrer Fundazioaren

 "Bizitza aldatzen duten bizikletak” kanpainaren informazio-gune bat egongo da. Ekimen horren xedea 200 bat bizikleta lortzea da beste hainbeste neskatxek Indian eskolara joateko eta, horrela, beren bigarren hezkuntzako heziketarekin jarraitzeko aukera izan dezaten. Stand hori abuztuaren 16tik 19ra bitartean egongo da irekita, 12:00etatik 20:00etara.

Halaber, abuztuaren 18an, ostirala, arratsaldez, eta 19an, larunbata, goizez, Iruñeko toki horretan bertan, spinningeko bi klase emango dira; bat 60 minutukoa, erlojuaren aurkako proba simulatuko duena; eta, bestea, 60/90 minutukoa, mendate baten igoera simulatuko duena. Jarduera hori Sedena y Spinclub klubak antolatu du.

Bestetik, Nafarroan Junior Itzuliko bi etapa ospatuko dira. Hori Espainiako Itzulia amaitzen den hirietan egin ohi den gertakaria da, kirola, bide-segurtasuna eta txirrindularitza txikitxoenentzako garraiobide osasungarri gisa sustatzea helburu duena.

Horrela, Iruñean, abuztuaren 18an, larunbata, 14:30etan eta, Vianan, abuztuaren 19an, igandean, arratsaldeko 15:00etan, berrehun neska-mutilek etapa ofizialen azken kilometroa korrituko dute. Alabaina, Iruñearen kasuan, Junior Itzulia San Francisco Plazatik abiatuko da handik, Kale Berritik barrena Udaletxearen Plazara joateko eta ibilbidea Zezen Plazara arte egiteko.

Bi etapa Foru Komunitatean

Espainiako Itzuliaren 67 edizioetan lehenengo aldiz emango zaio hasiera Iruñean. Abuztuaren 18an hasiko da taldekako erlojuaren aurkako 16,5 kilometroko ibilbidearekin; Gaztelu Plazan hasi eta Zezen Plazan amaituko da.

Proba 19:00etan hasiko da hirigunean, Pio XII etorbidea Venta Andres norabidean zeharkatzeko. Hortik bi unibertsitateetarantz joango da eta hirian Taxoare eta Monjardin kaleetatik sartuko dira berriro ere Beloso aldapatik irteteko eta Burlatara iristeko. Handik, Iruñeko Txantrea eta Errotxapea auzoetan barrena ibiliko dira eta entzierroaren ibilbidea egingo da Zezen Plazan amaituz.

Azpimarratu behar da proba egingo den ibilbidea itxita egongo dela 15:00etatik aurrera (14:30etatik aurrera entzierroaren ibilbidearen kasuan, babes-hesia jarri ahal izateko). Iruñeko Udalak hirigunera joateko eta, batez ere, autoa erabiltzea ekiditeko, jendea garraio publikoa erabiltzera animatzen du.

Hurrengo egunean ere, txirrindularien itzuliaren bigarren etapa Nafarroan barrena egingo da. Kasu honetan Iruñea eta Viana artean, 181,4 kilometroko ibilbidea izango du. Besteak beste, honako herri hauek zeharkatuko ditu: Burlata, Atarrabia, Noain, Arrizabalaga, Tafalla, San Martin de Unx, Olite, Artaxoa, Eneritz, Puente la Reina, Zirauki, Lizarra, Iguzkitza, Los Arcos, Santsol eta Torres del Rio. Etapa 12:45etan hasiko da Iruñeko Gaztelu Plazatik eta Vianan izango du amaiera N-111 (Viana-Logroño) errepidean, 17:30-18:00 artean.

Hasiera Iruñean eman zitzaion Espainiako Itzuliko azken etapa 1994ko maiatzaren 8an izan zen, Nafarroako hiriburuaren eta Cruz de la Demanda (Valdezcaray) gainaldearen artean korritu zena 14. jardunaldian. Aurreko egunean itzulia Iruñera iritsi zen bere 13. jardunaldian.

Espainiako Itzulia zifratan

2012ko Espainiako Itzulian herrialde desberdinetako 22 txirrindulari-taldek hartuko dute parte. Talde bakoitza bederatzi txirrindularik osatuko dute eta haiekin batera, gutxienez, beste 14 lagun etorriko dira bataz beste zazpi ibilgailurekin. Horiek guztiak Iruñean hartuko dute ostatua, arauz, abuztuaren 15etik aurrera.

Unipublic-en arabera, Itzuliaren etapak 150 herrialde baino gehiagotan ikusiko dira (59 herrialde Europan, 20 Ameriketan, 52 Afrikan eta 20 Asian); telebista bidez 130 ordu inguruko emanaldia izango da eta horietatik 55 ordu zuzenean eskainiko dira. Gainera, albisteetako hainbat nazioarteko agentziek egunero zerbitzu osoa eskainiko diete 190 herrialderi.

Itzulia in situ ikusten duten ikusleei dagokienez, Unipublic-ek baieztatzen du, guztira, bi milioi direla eta horien bataz besteko profila honako hau dela: gizonezkoa (%81), espainiarra (%97), 38 bat urtekoa, batetik bestera hiruzpalau kideko taldetan mugitzen dena bataz beste 57 kilometro eta toki horretan 3 ordu eta 23 minutu inguru egoten dena. Horien motibazioen artean txirrindularitza erregulartasunez praktikatzen dutela, gertakari horrek duen jai-giroa eta bertan bizi den kirol-ikuskizuna azpimarratzen dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Itzulia Nafarroan hasten dela eta antolatu diren jardueran programa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa