(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan landaretza-suteak %60 gehitu dira dagoeneneko udan, nahiz eta erretako azalera 2011n denboraldi berean erretakoaren berdina izan asteartea, 2012.eko abuztuak 7


Baso-suteen arriskua handia edo oso handia izan da euririk egin ez duelako, egunez tenperatura handiak egin dituelako eta haize zakarra ibili delako


Suhiltzaileen kamioi

Suhiltzaileen ibilgailu bat Zuñigan uztailaren 19an izandako sutearen itzalketan. ( irudia handitu )

Ekainean eta uztailean landaretza-suteen (nekazaritzakoak eta basokoak) kopurua %60 gehitu da 2011n sasoi berdinean izandakoekin alderatuta; alabaina, erretako azalera kasik aurreko urtekoaren berdina izan da. Horrela ondorioztatzen da Nafarroako Gobernuak egiten duen baso-suteen prebentziorako eta itzalketarako udako kanpainaren lehenengo zatiaren balantzetik.

Zehazki, Larrialdietako Nafarroako Agentziak (LNA) 278 sute itzali ditu (95 ekainean eta 183 uztailean) zeintzuetan, 559 hektareako azalera estimatua erre den (87,3 ekainean eta 471,7 uztailean). 2011ko lehenengo hilabeteetan landaretza-suteen kopurua 173koa izan zen eta kiskalitako azalera 540,20 hektareakoa izan zela estimatzen da, aurten baino %3,5 gutxiago.

Landaretza-suteetan esku-hartze handiena izan duten suhiltzaile-etxeak Zentrala, 50ekin, Tuterako eskualdekoa, 45ekin, Lizarrako eskualdekoa, 38rekin, eta Iruñeko hirikoa, hau ere 38rekin, dira. Jarduera txikiagoa izan dute Azkoiengoak, 28 esku-hartzerekin, Lodosakoak, 24rekin, Tafallakoak, 23rekin eta Oronozkoak, 11rekin. Eskualdeko gainerako suhiltzaile-etxeak (Altsasu, Zangoza, Nabaskoze eta Aurizkoak) ez dira bakoitza hamar esku-hartzeetara iritsi.

LNAren arabera, sute gehienak nekazaritza-zereginetan ari zirela, zerealak biltzen eta lasto-fardoak egiten, edota, soroetan bertan lastoa pilatuta zegoen tokian sortutakoak izan dira.

Ekainaren 1ean hasi eta irailaren 30ean amaituko den udako baso-suteen kanpainaren lehenengo zatian Nafarroan sute-arriskua handia edo oso handia izan dela azpimarratu behar da eta hori, besteak beste, denbora luzez euririk egin ez duelako. Horren adierazle da 39 egunetan jarraian Nafarroako Gobernuko estazio meteorologikoetan, Foru Komunitateko hegoaldeko eta erdialdeko zonan prezipitaziorik erregistratu ez izana.

Lehorte-egoera horri haize moderatuak eta zakarrak eta egunez tenperatura handiak egin izana gehitu zaio eta, baita, egun askotan hezetasun erlatiboa gauez errekuperatu ez izan ere. Bestalde, zereala biltzeko kanpaina aurreko urteetan baino beranduago egin da.

Ingurumenak gauzatutako jarduerak

Udako baso-suteen kanpaina horretan zehar, Landa Garapen, ingurumen eta Tokiko Administrazio Departamentuak basoko azalerari eragin zioten landaretza-suteak gertaturiko mugapeko basozaina 15 aldiz mobilizatu du. Halaber, Zuñigan uztailaren 19an izandako sutean, eta 2. mailako aitortuan, ingeniari bat ere bertaratu zen.

Uxueko sutearen kasuan, uztailaren 25ean, ezbeharraren larritasuna zela bide, hiru ingeniari, lau basozain eta bi makina astun bertaratu ziren eta Departamentu horretako langileen jarraibideei jarraituz alboetan suebaki bana egin zuten.

Halaber, gogoratu behar da Ingurumen eta Ur Zuzendaritza Nagusiak Larrialdietako Nafarroako Agentziari sua itzaltzeko zereginetan aholkularitza teknikoa eskaintzen diola eta lurraldeari, landare-formazioari, baso-bideen sareari, erregaiei eta eragindako baso-sistemen garrantzia ekologikoari buruzko ezagutzak eskaintzen dizkiola

.

Foru Poliziak egindako jarduketak

Foru Poliziak, bere aldetik, urte hasieratik uztailaren 31ra arte, landaretza-suteekin lotutako 138 jarduketa egin zituen; horien artean, aipatzekoa da bi argitze-agiri, 50 diligentzia baino gehiago eta hamar bat txosten egin dituztela. Halaber, suarekin lotuta, araudia hausteagatiko 48 administrazio-zehapen ere izapidetu ditu.

Bi argitze-agiriei dagokienez, polizia-ikerketa bana abiarazi zituztenmaiatzaren 28an Fiteron sortutako eta 19 hektareako azalera estimatua kaltetu zuen suteagatik eta 237 hektarea kiskali zituen Uxueko beste sute bategatik. Ikerketa horien arabera, Fiteroko sutea eragindakoa izan zitekeen, sutearen tokian zegoen materia organiko sukoiari pizgailu batekin sua emanda, baina ezin izan zuten egilea identifikatu. Uxueko suteari dagokionez, Foru Poliziak sutearen arrazoiei eta egileari buruzko ikerketarekin jarraitzen du.

Artatu dituen 138 suteen arrazoi nagusiei buruz, Foru Poliziak dio honakoak izan zirela: urtarriletik martxora bitartean sortutakoak, Nafarroako hegoaldeko erdian erre ohi diren mugengatik; martxotik maiatzera, bazkak eta inausketa hondarrak erretzeagatik; maiatzean eta ekainean, makalen ilaunak erretzeagatik eta, uztailean, axolagabekeriengatik eta arrazoi mekanikoengatik. Hain zuzen ere, azkeneko hilabete honetan uzta biltzeko makinek sortutako bost sute, fardel makinek sortutako bi, trenbide-linea batek sortutako beste bat eta linea elektriko batek sortutako sute bat artatu ditu Foru Poliziak.

Nafarroako Gobernuak martxan jarritako dispositiboa

Udako basogintzako kanpaina ekainaren 1ean hasi zen eta irailaren 30ean bukatuko da; kanpaina horretan esku hartzen dute Nafarroako Larrialdietako Agentziak eta Landa Garapen, Ingurumen eta Tokiko Administrazio Sailak.

Aurreko urteetan bezala, Nafarroako Larrialdietako Agentziak 748 suhiltzaile, tartean Agentziari atxikitako 440 profesional, 150 suhiltzaile boluntario eta udako kanpainarako berariaz kontratatutako 158 laguntzaile dauzka, baso-suteak prebenitzeko eta itzaltzeko. Honakoak dira aldi baterako langileekin indartu diren suhiltzaileen parkeak: Parke Nagusia, Miluzekoa, Lizarrakoa, Tafallakoa, Zangotzako, Peraltakoa, Lodosakoa eta Tuterakoa.

Baliabideak mailaka aktibatu dira eta zerbitzua indartzeko langileek beso-suteetan parte hartzeari buruzko berariazko prestakuntza jaso dute. Horrela, ekainaren 1ean, Miluzen basea duen Heligarraiorako Brigadako langileak hasi ziren lanean. 12 espezialistak eta 4 gidarik osatzen dute eta zerutik gertaeraren balorazio tridimentsionala eta sutearen aurreratzearen ebaluazioa egiteko eta sua itzaltzeko estrategia baloratzeko gaitasuna du unitate honek. Intzidentziaren puntu zehatza ezartzen dute eta aukeren, iristeko bideen, laguntzen eta abarren gaineko informazioa ematen diete Nafarroako 112-SOS larrialdiak kudeatzeko guneari eta agintean daudenei.

2012ko ekainaren 11n hasi ziren lanean Parke Nagusirako eta Tafalla, Lizarra eta Zangotzako parkeetarako indargarri bezala kontratatutako langileen erdiak. Parke horietara bideratutako langileen beste erdiak eta Tutera, Peralta eta Lodosako langile indargarri guztiak ekainaren 27an hasi ziren. Ekainaren 29an hasi ziren, bestalde, Montejurra, Erreniega, Higa eta Arangoitiko zaintza-postuetako langileak, balizko sute-hasierak ikusteko, ke adarren ezaugarria ebaluatzeko eta langileak informatzeko.

Uztailean, Nafarroako Larrialdietako Agentziak dauzkan aireko bitartekoak ere (bi helikoptero) indartu ziren. Zehazki, hirugarren helikoptero bat gehitu zen, Miluzen basea duena, eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak Noaingo aireportuan kokatu duen hegazkin bat, lurrean kargatzen dena eta baso-suteen aurkako sare nazionalaren parte dena.

Gogorarazi behar da Nafarroako Larrialdietako Agentziak 19 baso-ponpa astun, 5 ama-ponpa astun eta langileak garraiatzeko 32 ibilgailu dauzka suhiltzaileen parke guztietan banatuta. Halaber, gutxienez 149 suhiltzailek dihardute goizeko txandan eta 178k arratsaldekoan.

Landa Garapen, Ingurumen eta Tokiko Administrazio Sailak Basozain guztiak eta 16 basoko ingeniari eta ingeniari tekniko bere barne hartzen dituen protokoloa ezarri du. Horrela, kanpainak irauten duen bitartean, egunero aurkitzen dira lokalizatuta bederatzi basozain eta bi ingeniari. Azkenik, bitarteko materialei dagokienez, Sail honek basoko makinariaren erresalbu bat dauka: bulldozer bat, gondola-kamioi bat eta laguntzarako ibilgailu bat; baita lur orotako hiru ibilgailu ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa