(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 230.000 euro emango ditu unibertsitateko ikasleen nazioarteko mugikortasunerako laguntzatan asteazkena, 2012.eko abuztuak 8


Eskabideak aurkezteko epea abuztuaren 9an, ostegunean, hasiko da eta irailaren 30ean amaituko da


Nafarroako Gobernuak 230.000 euroko laguntzak emango ditu unibertsitateko ikasleen nazioarteko mugikortasunerako laguntzatan 2012-2013 ikasturtean. Espainiako unibertsitateek sustatutako nazioarteko mugikortasuneko programa desberdinetan, horien artean, Erasmus programan, parte hartuko duten ikasleek lortu ahal izango dituzten laguntza osagarriak dira.

45E/2012 Ebazpenak dioenaren arabera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) gaur argitaratu dena, behar bezala justifikatutako egonaldiko hilabete bakoitzeko 90 euro emango dira, gutxienez, hiru hilabetez eta, gehienez, bederatzi hilabetez. Ordainketa egonaldia amaitzen denean egingo da espediente akademikoaren arabera.

Eskabideak aurkezteko epea abuztuaren 9an, ostegunean, hasiko da eta irailaren 30ean amaituko da. Interesatuta daudenek eskabidearekin batera, zenbateko hori ordaintzeko kontu-zenbakia, NANaren fotokopia, erroldatze- edo bizileku-agiria, nazioarteko mugikortasuneko programa baten onuradun direla egiaztatzen duen agiria eta 2011-2012 ikasturteko notak aurkeztu beharko dituzte Nafarroako Gobernuko erregistro desberdinetan edo Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean aurreikusitako edozein bulegotan.

Eskatzaileek Espainiako unibertsitateren batean (ez dira sartuko arte eta musikako goi-mailako ikasketak) matrikulatuta egon behar dute, unibertsitateen arteko nazioarteko mugikortasuneko programa batean hartu behar dute parte eta aurreko deialdietan ez dute laguntza hori eskuratuta eduki behar. Gainera, Nafarrak izan behar dute edo, gutxienez, berehalako aurreko bi urtez egon behar dute Nafarroan erroldatuta edota Foru Komunitatean, gutxienez, bi urte daramatzatela bizitzen egiaztatu behar dute (Nafarroako unibertsitateetan matrikulatutako ikasleentzako soilik).

Behin egonaldia amaitutakoan, onuradunek agiri bat, xede-unibertsitateak behar bezala beteta eta zigilatuta, aurkeztu behar dute; hori ezinbesteko baldintza izango da aitortutako laguntza ordain dakien.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa