(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Gazteriaren Sariak 2012rako deialdia onartu du  

asteazkena, 2012.eko abuztuak 8


Foru Komunitateko gazteen gizarte-partaidetza, autonomia eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten pertsonak eta taldeak sarituko ditu


Gazteak kontzertu batean

Nafarroako Gobernuak Gazteriaren Sariak 2012rako deialdia onartu du, Foru Komunitateko gazteen gizarte-partaidetza, autonomia eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten pertsonen eta taldeen (pertsonak, elkarteak, eta erakunde publikoak edo pribatuak) ibilbideak eta lanak saritzen dituztenak.


Sariak emateko prozedura arautzen duten oinarriak Jesus Pejenaute Gizarte Politiketako kontseilariaren foru-agindu batean jasotzen dira, zeina, gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den.


Deialdiaren oinarriak 

    Testuaren arabera, sari hauek gazteari, gizarte-partaidetzari eta erakundeari eman ahal izango zaizkio. Sariak gizarte-onarpena sinbolizatzen duen bereizgarria, egiaztatzen duen diploma eta hornidura espeziatan Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren zerbitzuetan edo produktuetan, zeinak, 600 euroko zenbateko estimatua izango duen banakakoa bada eta 900 eurokoa taldekakoa bada, izango dira. Hori saria ematea eragin duen arrazoia sendotzeko jardueretara bideratuko da.

Gazteari Sariak 14-30 urte bitarteko Nafarroako pertsona gazte bat sarituko du, elkartasuna, ahalegina, lana, tolerantzia, kulturartekotasuna, nazioarteko mugikortasuna, bizimodu osasungarria eta antzeko baloreak agerian uzten dituen ibilbide pertsonala duena eta beste zenbait gazterentzako eredu izango dena. Gazteari saria bakarra izan daiteke edota bi ere eman ahal izango dira bereizketarik gabe: bat balore horiek guztiek bat egiten dutela nabarmentzeko eta, bestea, espezifikoagoa, balore jakin bat nabarmentzen duena.

Bestalde, Gizarte-partaidetzaren sariarekin erakunde bat, publikoa edo pribatua nahiz tokiko erakunde bat, nortasun juridikoa duena eta egoitza Nafarroan duena nabarmenduko da, gazteen alde egindako lana, haien gizarte-partaidetza, autonomia edo bizi-kalitatea hobetzen lagundu izana bere jarduerak gazte nafarrei zuzendu dizkiena edo, gutxienez, lehentasuna haiei ematen diena nabarmenduz.

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak sari bat edo gehiago emateko aukera gordetzen du gazteriaren alorrean eragina duten gertaera garrantzitsuengatik aipamen berezia egin ahal izateko. Sari batzuk eman gabe ere gera daitezke.


Sariak emateko proposamenak jada gaurtik aurrera eta urriaren 28a bitartean aurkeztu daitezke, deialdian argitaratzen den eskabide-orriarekin batera (Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren web orrian ere eskuragarri egongo da), Institutu horretako Erregistroan nahiz beste administrazio-erregistroetan. Helbide honetara ere bidali daitezke: juventud@navarra.es

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa