(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Aiegiko Udalak Iratxeko Monasterioko elizan ekitaldiak ospatuko direla ziurtatu dute osteguna, 2012.eko abuztuak 9


Sanchez de Muniain lehendakariordeak eta herriko alkateak horretarako lankidetza-hitzarmena sinatu dute


Aiegiko alkateak eta Sanchez de Muniain lehendakariordeak akordioa sinatu duten unea ( irudia handitu )

Iratxeko Monasterioko Santa Maria elizan, Aiegin, ekintza erlijiosoak eta kultur ekintzak ospatuko direla bermatzeko, zeina, Foru Komunitatearen jabetzakoa den, bigarren lehendakariordeak eta Juan Luis Sanchez de Muniain Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetarako kontseilariak eta Luis Araiz, Aiegiko alkateak horiek ospatzea bermatuko duen lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean herrian. Testu horren sinadura pasa den uztailaren 25ean onartu zuen Nafarroako Gobernuak.

Iratxeko Monasterioan gauzatzen diren ekitaldien programazioa gehituz joan da azken urteetan eta, egun, ospakizun erlijioso finkoak (igandetako meza, Veremundo donearen Eguna, Iratxeko Andre Mariaren Erromeria, Iratxeren Eguna, Aiegiko parrokiko lehenengo jaunartzeak) eta ospakizun pribatuak (ezkontzak, bataioak eta heriotzak) ere egiten dira; baita, kultur jarduerak ere, horien artean, hitzaldiak, kontzertuak eta antzerki formako bisitak, zeinak, batez ere, Aiegiko Udalak eta Iratxeko Monasterioko Lagunen Elkarteak sustatzen dituzten.


Foru-Administrazioak jarraituko du eraikinaren mantentze orokorraren eta bisita publikoaren kargu egiten, zeinak, orain arteko baldintza berdinetan jarraituko duen. Bestalde, hitzarmen honen sinadurarekin, Udalak bere gain hartuko du monasterioan programatutako ekintza erlijiosoen eta kultur ekintzen kudeaketa. Horrela, Udala arduratuko da bertako bizilagunek eta bisitariek eskatzen dituzten eta enklabe historiko hori mantentzen eta zabaltzen laguntzen duten hainbat zerbitzuz.

Horretarako, Aiegiko Udala arduratuko da monasterioa erabili nahi duten pertsonak eta erakundeak artatzeaz, ekintzak behar bezala gauzatzeaz arduratuko da eta ospakizun desberdinek eragindako mantentze-lan arruntez ere arduratuko da, ekintzak behar bezala gauzatzeko eta tokia baldintza egokitan uzteko beharrezkoak diren baliabide materialak eta pertsonalak eskura edukiz.

Udalak monasteriora sartzeko giltza edukiko du eta haren zainketaz arduratuko da. Bertan gauzatuko diren jardueren berri hiru hilabeteko aurrerapenez eman beharko dio Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetarako Departamentuari eta espazio horiek erabili nahi dituzten partikularrei eta erakundeei egoki iritzitako tasak kobratu eta fidantzak eskatu ahal izango dizkie. Tasa horiek urtero argitaratuko dira Udalak horretarako erabili ohi dituen bitartekoez baliatuz. Hitzarmenak urtebeteko indarraldia izango du eta iraupen berdineko alditan automatikoki berrituz joango da; alabaina, hitzarmenaren gehienezko indarraldia bost urtekoa izango da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa