(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Donapeako UEPS atzeratu du LH-ko campusaren kokapenari buruzko akordioa bilatzeko osteguna, 2012.eko abuztuak 9


Datorren astean hasiko ditu PSN alderdiarekin kontaktuak haren kokapenari dagozkionez adostasunera iristeko


Nafarroako Jauregiaren fatxada

Nafarroako Gobernuak atzeratu egingo du Donapeako Udalaz Gaindiko Eragina duen Plan Sektorialaren (UEPS) behin betiko onarpena Lanbide Heziketako etorkizuneko campusaren behin betiko kokapenari buruzko akordioa bilatzeko, zeina, San Jose ikastetxe zaharrean, Iruñeko Echavacoiz auzoan, dagoen proiektatuta.

Horretarako, datorren astean, Nafarroako Alderdi Sozialistarekin (PSN-PSOE) kontaktuak hasiko ditu eta irailaren 10era atzeratuko du datorren astelehenerako, abuztuak 13, aurreikusita zegoen Lurralde Antolamendurako Batzordearen (LAB) bilera.

LAB Lurralde-Antolamenduaren alorrean Foru-Administrazioak duen organo aholku-emailea eta koordinaziorakoa da. Horrek emandako aldeko txostena nahitaezkoa da Exekutiboak UEPS bat behin betiko izaeraz onartu dezan.

Gogorarazi behar da Nafarroako Gobernuak pasa den uztailaren 25ean onartu zuela planaren hasierako UEPS. Etorkizuneko campusak egun Nafarroako Osasun Eskola Tekniko Profesionalak (NOETP) eta Donapea LHI-k ematen dituzten ildoak barnebiltzea eta 1.550 ikasle inguru hartzea dago aurreikusita, zeintzuei, gutxienez, LH-ko 28 titulu eskainiko zaizkien. Proiektu honetan 25 milioi euro inbertitu dira, zeina, neurri batean, egun Donapea LHI-k okupatzen duen partzela Ikerketa Mediko Aplikatuko Fundazioari (FIMA) salduta lortutakoarekin estaliko den.

LABko lehendakaria Luis Zarraluqui Sustapen kontseilaria da eta Nafarroako Gobernuko teknikariek eta Nafarroako tokiko erakundeetako, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko, Nafarroako Eraikitzaileen eta Sustatzaileen Elkarteetako eta Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberako ordezkariek osatzen dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa