(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iribas kontseilariak Nafarroako Autismo Elkartearen udako eskola bisitatu du ostirala, 2012.eko abuztuak 10


Nafarroako Gobernuak 2-10 urte bitarteko 33 neska-mutilei zerbitzua eskaintzen dien ekimen honetan parte hartzen du.


Kontseilariak eskola bisitatzen du

Iribas kontseilaria eta elkarteko lehendakaria udako eskolan. ( irudia handitu )

Jose Iribas, Hezkuntzako kontseilariak Nafarroako Autismo Elkartearen udako eskola bisitatu du aste honetan; eskola horrek 2-10 urte bitarteko 33 haurrei zerbitzua eskaintzen die ekainetik abuztura bitartean. Zentro hori Iruñeko Jose Maria de Huarte eskola publikoan kokatzen da.

Ekimen horren abiapuntua, non, Foru Gobernuak ere parte hartzen duen, Nafarroako Autismo Elkartea izan da, adin txikiko horiek urtean zehar jasotzen duten arreta espezializatua udako hilabeteetan ere jasotzen jarraitu dezaten. Izan ere, duten ikasketa-erritmoa kontuan hartuta, udako oporrek dakarten denborazko hutsunea ekidin behar dela deritzote.

Nafarroan, 200 familia ingururi eragiten diela kalkulatzen da. Pertsonari bere bizitza osoan eragiten dion nahasmendu neurologikoa da, gizarte-harremanetako, komunikazio- nahiz hizkuntza-harremanetako nahasmenduen bitartez adierazten dena; gainera, ingurunearekiko haien interesa ere txikiagoa izan ohi da.

Bisitan, kontseilariak adierazi du Hezkuntza Departamenduaren lehentasunetako bat “ikasle bakoitzari behar duena eskaintzea dela bere garapen pertsonala ahalik eta handiena izan dadin” eta, horrela, “aukera-berdintasuna” bermatzea. Ildo horretatik, Amaya Ariz elkarteko lehendakariari laguntzeko borondatea adierazi dio.

Arreta pertsonalizatua

Eskolak haurrei arreta pertsonalizatua eta pedagogikoa eskaintzen die; 9 profesionalek eta 170 boluntariok artatzen dituzte, orientatzaile, psikopedagogo eta hezkuntza bereziko profesionalen artean, horietako hainbat, gainera, beste erkidegoren batetik etorriak izanik.

Ildo horretatik, zentro horrek bi helburu nagusi ditu: batetik, haurrei arreta egokia eskaintzea eta, bestetik, Nafarroan autismoaren errealitatea, bere aukera terapeutikoekin eta pedagogikoekin, ezagutuko duen profesional-talde bat sortzea.

Eskolak lau gela ditu eta bakoitzean 2-10 urte bitarteko sei adin txikikorentzako edukiera du. Gela bakoitza tutoreak eta arlo horretan esperientzia duen zaintzaile batek zuzenduko du. Zeregin horretan boluntarioek laguntzen dute, ikastaroan izena eman duen haur bakoitzeko profesional bateko ratioarekin.

Bertan, autonomiara bideratutako ohiturekin (komunera joan, hortzak garbitu, arropaz aldatu, modu independentean jan eta abar) eta lan pertsonalarekin (psikomotrizitatea, irakurketa-idazketa, lanerako ohitura, kontzentrazioa eta abar) lotutako irakasgaiak lantzen dira eta jolas desberdinak ere egiten dira.

Autismoa

Kalkuluen arabera, Nafarroan 200 bat familia dira eragindakoak. Diagnostiko goiztiarra ezinbestekoa dela uste da eta, horretarako, haurrei aldian behin, zehazki, 15, 18 eta 24 hilabeterekin, azterketak egiten zaizkie. Autismoa duten pertsonen ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

- Ikusmen bidezko informazioaren prozesaketari dagokionez sendotasuna eta lehentasuna; aldiz, entzumen bidezko informazioaren prozesaketari dagokionez, bereziki, hizkuntzari, zailtasunak.

- Xehetasunenganako arreta nabarmena eta xehetasun horiek guztiek elkarrekin bat nola egiten duten ulertzeko zailtasuna; horri koherentzia nagusiaren defizita ere deitzen zaio.

- Ideiak konbinatzeko eta integratzeko zailtasuna.

- Ideiak, materialak eta jarduerak sekuentziatzeko eta antolatzeko zailtasuna.

- Ulertzeko zailtasuna. Pertsona batzuk arreta galtzen dute eta beste batzuk, berriz, arreta-gunea gauza batetik bestera eraginkorki aldatzeko zailtasunak dituzte.

- Komunikatzeko zailtasunak, zeinak, pertsona bakoitzaren bilakaera-mailaren arabera aldatu daitezkeen, baina, normalean hizkuntzaren gizarte-erabilerari (pragmatika), hitzen erabilera egokiari (semantika), ulermenari eta hitz bidezkoa ez den komunikazioaren erabilerari eragiten diote eta hizkuntz abstraktua edo sotila ulertzeko eta sortzeko nolabaiteko zailtasuna eduki ohi dute; baita, hiztegiaren eta gramatikaren garapenean atzerapenak ere.

- Denboraren kontzeptua ulertzeko zailtasunak. Ondorioz, jarduerak azkarregi, motelegi egin ditzakete eta, baita, jardueraren hasiera, erdia edo amaiera bereizteko arazoak eduki ere.

- Errutinetara atxikitzeko joera. Zentzu horretan, zailtasunak eduki ditzakete egoera jakin batean ikasitako jarduerak beste eremu batera pasatzerakoan edo haiek orokortzerakoan; baita, errutinak eteteko zailtasunak ere, eta horrek atsekabeak, nahasketa edo antsietatea eragin diezaiekete.

- Gustukoen dituzten jarduerak egiteko interes eta inpultso handiak.

- Lehentasun eta higuinezko sentipen garbiak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa