(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Pello Fernandez idazlearen ‘Javier Ciga, pintor de esencias y verdades' izeneko liburua argitaratu du astelehena, 2012.eko abuztuak 13


Bere argitalpenean Nafarroako Unibertsitate Publikoak hartu du parte


Liburuaren azal-orria ( irudia handitu )

Juan Luis Sanchez de Muniain, bigarren lehendakariordeak eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetarako kontseilariak, gaur goizean, Pello Fernandez Oyaregui idazlearen 'Javier Ciga, pintor de esencias y verdades' izeneko liburua aurkeztu du. Ekitaldi horretan, Nafarroako Museoan egin dena, egileak berak ere parte hartu du.

Lan hori Nafarroako Gobernuak argitaratu du Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin lankidetzan.

Sanchez de Muniain jaunak azpimarratu du " Ciga-ri buruzko obrarik osoena dela, azterketa eta ikuspegi berriak gehitzen dituena". Bestalde, egileak ekarpen gisa "artistaren obra piktorikoaren testuinguruan jartze sakona aipatu du: "Ciga –gehitu du- pintura lasaiaren eta benetakoaren maisua da, adierazpenaren gogortasunetatik, hanpuruskeriatik eta edonolako artifizialtasunetik ihes egiten du".

Alea, argazki ugari dituena, obra testuinguruan jartzen duen egilearen sarrerarekin hasten da. Artista pintura, irakasgai gisa, Europa osoan akademien menpe dagoen garaian jaiotzen da; hain zuzen, akademiek ezartzen dituzte Arte Ederrak deituko denaren arauak. Egileak Nafarroak XX. mende hasieran bizi zuen tradizio piktorikorik ezaren egoera berrikusten du, Ciga-ren Parisko etaparen –han prestatu eta sendotu zen artista gisa– eta ondorengo Iruñeko etaparen –non, garai hartan artistei beren obrak baldintza onargarrietan pintatzea ahalbidetuko zien azpiegitura artistikorik ez zegoen– gorabeherak deskribatzen ditu.

Aleak pintorearen bizitzan, obran eta eraginean sakontzen du, haren obraren bigarren irakurketa orokor bat eginez eta egungo datara bitartean ezagutzen den ekoizpen piktorikoaren katalogoa eguneratuz, etengabe ari baita Ciga-ren obra galdua eta ezezaguna agertzen.

Liburua pintorearen alderdi biografikoei eta giza profilari arreta eskainiz hasten da, ondoren, artistaren testuinguruan jartze artistikoa eta estiloa lantzeko. Perfekzio errealistatik errealismo metafisikora pasatzen den estiloa, barroko espainiarraren eta pintura frantziarraren eraginekin.

Dakigun bezala, Ciga-ren obraren ardatz nagusia Baztango natura oparoa da, non, gizaki-motak eta ohiturak oraindik erabateko purutasunean kontserbatzen ziren. Ciga pintore etnografikoa baino zerbait gehiago bada ere, genero horri egiten dion ekarpena azpimarragarria da. Pintoreak bizitza bere konplexutasun guztiarekin islatzen du, laneko uneak, aisialdikoak eta oporretakoak, erromeriak, gazteen idilioak, herriko plazako bizipenak, erlijiotasuna edo arbasoen ohiturak, eta hori guztia, Baztango eremu zehatz eta errealean.

Egileak obra piktorikoaren azterketarekin jarraitzen du, konposizioko elementu, espazio, marrazki, kolore, argi eta mugimenduari arreta eskainiz. Halaber, bere obra piktorikoak zeharkatzen dituen generoen xehetasun guztiak ere jasotzen ditu (erretratu eta paisaiatik pintura alegorikora eta historikora, natura hilera, biluzietara edo pintura erlijiosora) eta, baita, erabiltzen dituen teknika, enkoadraketa, pigmentu eta euskarriak ere.

Bere bilakaera artistikoaren etapak ere berdin deskribatzen dira, bere konpromiso politikoaren, espetxeratzearen eta auzipetzearen alderdi biografikoa eta gertakari horien ondorioak berriz jasotzeko.

Azterketarekin amaitzeko, irakaspen piktorikoa lantzen da, irakaslanaren ikuspegitik nahiz "euskal pinturari" egin dion ekarpenaren ikuspegitik eta, baita, bere garaiko arimaren eta gizartearen interpretazioa ere. Bukatzeko, liburuak bere obren katalogo grafikoa jasotzen du.



Biografia

Javier Ciga Echandi Iruñean jaio zen 1877an eta hiri horretan bertan hil zen 1960an. Pintorea izateaz gain, PNV alderdiko politikaria eta Iruñeko Udaleko zinegotzia izan zen. Iruñeko "Arte eta Lanbideen Eskolan" ikasi zuen eta Madrilera joan zen "San Fernandoko Arte Ederren Eskolan" ikastera; denbora gutxira, bertako irakasle izatera iritsi zen eta esker on ugari jaso zuen.

1911-1914 bitartean, atzerrira bidaiatu zuen bere ezagutzak zabaltzeko, bereziki, Parisera, non, inpresionismoarekin eta postinpresionismoarekin kontaktuak izan zituen. 1914an, Nafarroara itzuli zen eta pintore gazteak prestatzen jardun zuen (horien artean zeuden Crispi, Lasterra eta Ascunce) eta garaiko pertsonaia ezagunei erretratuak egin zizkien; ordukoa da bere obrarik kostunbristena ere.

PNV alderdira afiliatuta, Nafarroako hiriburuko zinegotzi aukeratua izan zen 1920tik 1923ra eta 1930etik 1931ra. Gerra Zibileko altxamenduaren ondoren, 1938ko apirilean espetxeratu egin zuten UGTko burukide bati laguntzeagatik. Gerra-Kontseilua ospatu ondoren, azkenean, aske utzi zuten 2.500 pezetako isunarekin. Hori ordaintzeko, orain "Cristo de la Sanción" (Isunaren Kristo) izenez ezagutzen den koadroa erabili zuen.

Gertakari horrek bere ibilbidearen nolabaiteko gainbehera eragin zuen, garai hartako Nafarroako gizarte frankistaren gaitzespenaren ondorioz. Gerora, haren oroimena birgaitua eta historiako pintore nafar garrantzitsuenen artean aitortua izan da. Bere ondarea kontserbatzeko eta zabaltzeko haren izena daraman fundazioa sustatu da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa