(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak bide-segurtasunerako estrategia berria prestatzeari ekin dio, zeinak, aurten amaitzen dena ordezkatuko duen asteartea, 2012.eko abuztuak 14


Trafikoko istripuetan azken hamarkadan hildakoen kopurua %74 murriztu da Foru Komunitatean; Europaren helburua erdira jaistea zen


Bidearen Autobideko bidegunea

Bidearen Autobideko bidegunea, A-12

Nafarroako Gobernua bide-segurtasunerako estrategia berria prestatzen hasi da; 2020ra arte luzatuko da eta egun dagoena ordezkatuko du bere indarraldia aurten amaitzen duenean. Foru Gobernuak, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) eta udalek Foru Komunitatean arlo horretan gauzatuko dituzten politika eta ekimen guztiak koordinatzeko tresna izango da.

Indarrean dagoen estrategiaren (2005-2012) xede nagusia, Europar Batasunaren zuzentarauei eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiarenei jarraiki, 2001 eta 2011 artean trafiko-istripuetan hildakoen kopurua erdira jaitsiko zuten politika aktiboak gauzatzea zen.

Alabaina, Nafarroan istripuetan hildakoen kopurua %74 murriztea lortu da, 2001ean 108 hildako izatetik iaz 28 hildako izatera pasatuz. Bestalde, Espainian, hamarkada honetan %63ko murrizketa izan da (2001ean 5.517 hildako izatetik 2011n 2.056 hildako izatera) eta Europar Batasunean, %45ekoa (54.352tik 30.108ra).

Errepideetan hildakoen kopurua milioi biztanleko islatuko balitz, datuen arteko alderaketa errazteko, Nafarroa 2001ean 194 hildako izatetik 2011n 43,5 izatera pasa dela ikusiko genuke. Bestalde, Espainia osoan, milioi bat biztanleko 136 hil ziren 2001ean eta 45 pertsona 2010ean; aldiz, Europar Batasunean, 113 pertsona 2001ean eta 60 pertsona 2011n.

Barneko Zuzendaritza Nagusiaren arabera, "jaitsiera garrantzitsu hori" trafikoaren alorrean segurtasun-politika desberdinak hartu direlako lortu da; horien artean, "komunikazio-bideetan azpiegitura-obra garrantzitsuak (Bidearen Autobia, Pirinioetako autobia, Iruñea-Behobia errepidea eta abar) egin izana azpimarratzen da, zeinak, segurtasun handiagoa ekarri duen".

Zentzu horretan, eta adibide gisa, azpimarratu behar da Bidearen Autobia (A-12) inauguratu zenetik bide horretan istripuetan 3 lagun hil direla, denboraldi berean errepide zaharrean (N-111) 27 lagun hil zirenean.

Milioi bat biztanleko 37 hildako errepideetan 2020an

Bide-segurtasunerako estrategia berriaren (2012-2020) xede nagusia, 2020an Nafarroan, trafikoko istripuetan hildakoen kopurua milioi bat biztanleko 37 izatea lortzea da (2011n, 43,5 izan ziren). Hau da, 2020an, Nafarroako errepideetan 24 hildako izatea Foru Komunitateak egun duen biztanleria izaten jarraitzen badu.

Barneko Zuzendaritza Nagusitik adierazten dute aurten oraindik 2011. urtearekiko hildakoen kopurua jaitsiko ez bada ere, "beheranzko joera" oso nabarmena dela eta joera guztietan gertatu ohi den gisan, koskak ere egon dira, 2004an eta 2005ean gertatu zen moduan. Garrantzitsuena joera beherakorrari eutsiko dioten bide-segurtasuneko politika aktiboak gauzatzen jarraitzea da".

Halaber, estrategia berriak erabiltzaile zaurgarrienei zuzenduriko ekintza desberdinak aurreikusiko ditu; horien artean, gidariaren aldetik abiadurarekin eta alkoholaren eta drogen kontsumoarekin lotutakoak nabarmentzen dira.

Bestalde, Sustapen Departamentua, egun, bide-segurtasuneko estrategia berriari egindako aldaketak eta ekarpenak aztertzen ari da eta egun indarrean dagoenean (urte amaiera arte indarrean egongo dena) oinarrituz dihardu lanean.

Bukatzeko, Nafarroako Gobernuak behin eta berriz gogorarazten du ibilgailuan doazen pertsona guztiek hirian, errepidean, ibilbide laburrean nahiz luzean, segurtasun-uhala beti jantzia eramatearen garrantzia. Halaber, beharrezkoa izango da gidatzen ari garenean ez distraitzea eta errepideetan edo hiriguneetan ezarritako seinaleztapena beti errespetatzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa