(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñan eta Vianan Vueltako parkea jarriko dute Nafarroatik igaroko diren Espainiako Vueltako bi etapak direla-eta
osteguna, 2012.eko abuztuak 16


Iruñeko Sarasate pasealekuan jarriko dute ostiral honetako arratsaldean eta larunbat goizean; Vianan, aldiz, igande arratsaldean jarriko dute


Iruñean eta Vianan Vueltako parkea jarriko dute Nafarroatik igaroko diren Espainiako Vueltako bi etapak direla-eta. Hiriburuan, Sarasate pasealekuan jarriko dute ostiral honetan parkea 18etatik aurrera; larunbatean, aldiz, 10etatik aurrera. Bestalde, Vianako el Hoyo kalean jarriko dute parkea datorren igandean, eta 18etatik aurrera egongo da irekita.

Gainera, Iruñeko Vueltako parkearen barruan, Nafarroako Gobernuak, Sedena enpresaren laguntzarekin, spinning-eko bi ikastaro antolatu ditu, musikaren erritmoa jarraituz bizikleta estatikoan ariketa aerobikoa egiteko. Sarasate pasealekuan izango da ostiral honetan, abuztuak 17, 18:30etik 19:10era eta datorren larunbatean, abuztuak 18, 11:00etatik 12:15era. Spinning-saioetan erlojupeko baten eta mendate baten igoeraren pareko ariketak egingo dituzte.

Vueltako parkea etapa amaierako hiriak izango direnetan jartzen den parkea da, itzuliari buruzkoa. Bertan, hiru orduz, ikuskizunak eta Espainiako Vueltako babesleen produktuak probatu eta dastatzeko aukera egoten da.

Zehazki, eta besteak beste, kontu kontalariak, pailazoen ikuskizunak, jauzi eta akrobazien emanaldia, fantasiazko makillaje-tailerrak, antzezpenak, haurrentzako ikuskizun eta jolas puzgarriak, birziklapen-eskola, txirrindularitzako maratoi solidarioa, bizikleten erakusketa etab. izango dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa