(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Morrás eta Pejenaute kontseilariek Espainiako Vueltako bulego iraunkorrak ikustera joan dira, Iruñeko NUPen kanpusera osteguna, 2012.eko abuztuak 16


Bulegoan txirrindularien itzuliko administrazio-jarduerak burutzen dira, eta uneoro dago komunikatuta Nafarroako Larrialdi Agentziarekin


Bisitako une bat

Ezkerretik eskuinera: Fernández, Caballero, Guillén, Morrás kontseilaria, Pintor eta Pejenaute kontseilaria bisitan. ( irudia handitu )

Javier Morrás Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria eta Jesús Pejenaute Gizarte Politiken kontseilaria Iruñean jarri duten Espainiako Vueltarako bulego iraunkorra ikustera joan dira gaur goizean. Unipublic enpresak, itzuliaren antolatzaileak, jarri du bulegoa Nafarroako Unibertsitate Publiko Arrosadia kanpuseko El Sario eraikinean.

Bisitaren hasieran, Morrás kontseilariak adierazi du Nafarroako Gobernuak "hainbat hilabete" daramatzala Vueltako larrialdietarako eta segurtasunerako antolakuntza prestatzen, "arriskutsua izan daitekeen kirol-ekitaldi konplexua delako". Horrez gain, adierazi du Foruzaingoko ehun bat agentek eta Iruñeko beste ehun bat agentek itzuliko segurtasunaz arduratzen den Guardia Zibilarekin batera jardungo dutela.

Bestalde, Pejenaute kontseilariak azpimarratu du Espainiako Vuelta Nafarroan hasteak Foru Komunitatea nabarmen sustatuko duela eta ondorio ekonomikoak izango dituela. Horri lotuta, hauxe esan du: "atzotik hoteletako 1.000 plaza hartuta daude Vueltarako". Halaber, adierazi du entzierroko tartea Iruñeko lehen etapako ibilbidean sartzea "ohi ez bezalakoa, desberdina eta ikusgarria" dela.

Bisitan izan dira, baita ere, Patxi Fernández Barneko zuzendari nagusia, Pruden Induráin Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, María Caballero eta Paz Prieto Iruñeko Udaleko zinegotziak , Jesús María Pintor NUPeko Irakaskuntzako errektoreordea eta Javier Guillén Espainiako Vueltako zuzendari nagusia.

Administrazio-zereginak, akreditazioak eta prentsa-aretoa

Espainiako Vueltako bulego iraunkorrean, atzotik hasi eta abuztuaren 19ra arte, txirrindularien itzuliko administrazio-jarduera guztiak burutu eta antolakuntzako langileen, Vueltako taldeen eta gonbidatuen akreditazioak kudeatzen dituzte.

Bulego iraunkorrean akreditazioen zentroko 12 lanpostu, prentsa-aretoko 100 lanpostu (tokiko kazetarientzat zein itzuli osoa jarraitzen dutenentzat) eta 11 bilera-gela daude. Horiez gain, bulegoaren kanpoaldean Vueltako trailer bat dago eta bulego iraunkorreko zerbitzurako 150 turismo eta hainbat kamioi aparkatzeko lekua dago.

Larrialdietako arreta Vueltan

Espainiako Vueltan Nafarroan egingo diren bi etapetan sor daitezkeen larrialdietako arretari dagokionez, Nafarroako 112-SOS Larrialdiak Kudeatzeko Zentroa uneoro egongo da komunikatuta El Sario eraikinean dagoen Vueltako Koordinazio eta Segurtasun Zentroarekin.

Bestalde, Nafarroako Larrialdi Agentziak lehen etapako ibilbidearen ondoan eta Gaztelu plazaren eta Zezen plazaren inguruetan suhiltzaile taldeak eta anbulantziak jarriko ditu lasterketan laguntza emateko antolakuntzari babesa eman eta, hala gertatuz gero, hurbiltzen den jendea artatzeko.

Horrez gain, kontuan hartu da ibilgailuek, stand-ek, taulek eta karpek ez dutela oztopatzen sarbidea eta leku horietatik irteteko bidea hala egin behar izanez gero. Larrialdietako zerbitzuek txirrindulariak etapa burutzen ari direnean jarraitu beharreko bideak ere zehaztu dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa