(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lizarrako kultur etxeak Donejakue Bideko kultur eta hizkuntza aniztasunaren inguruko erakusketa hartuko du larunbat hontatik aurrera ostirala, 2012.eko abuztuak 17


Nafarroako Gobernuak antolatuta, erromesei bereziki zuzendua dago


Hiztegiaren azalera

Hiztegiaren azala.

Lizarrako kultur etxeak “Donejakue Bideko kultur eta hizkuntza aniztasuna” erakusketa hartuko du abuztuak 18 eta irailak 2 artean. Bideko kultura eta hizkuntzen inguruko datu, mapa, bitxikeria eta hausnarketak jasotzen ditu.

Nafarroako Gobernuak antolatu du erakusketa. Bisitari eta erromesak sentsibilizatu nahi ditu Donejakue Bideko kultur aniztasuna eta eleaniztasunaren inguruan, bai zeharkatzen dituen herrialdeena bai eta berau zeharkatzen duten pertsonena ere. Honela, Europako hizkuntza aniztasuna eman nahi da ezagutzera, baita euren sorrera eta kultur eta hizkuntza ezberdinen arteko harreman historikoa ere. Azken finean, kultur eta hizkuntza aniztasuna (hizkuntza gutxituak barne) Europako nortasunaren berezko osagarria dela nabarmendu nahi da.

Erakusketak aurkezpen bideo bat eta gai honen inguruan bisitariek duten ezaguera neurtzeko joko bat (eskuragarri proiektuaren web gunean) ditu.

Erakusketa bisitatzen duten pertsonek Donejakue Bideari buruzko hiztegi bat jasoko dute, oinarrizkoak diren 45 hitzekin, hamaika hizkuntzatan. Bisitarien eskura jarri da, era berean, Toti Martínez de Lezearen kontakizun bat, bost hizkuntzatan (alemana, gaztelania, euskara, galegoa eta ingelesa). Erakusketa honako orduetan egongo da irekita: asteartea eta larunbata artean, 18.30 eta 20.30 artean eta larunbata, igande eta jai egunetan, 12ak eta 14ak artean.

Europako sei herrialdeen arteko elkarlana

Donejakue Bidea partekatzen duten sei herrialdeen arteko elkarlanaren emaitza da “Donejakue Bideko kultur eta hizkuntza aniztasuna” erakusketa. Ekimena Galiziako Gobernuak sustatu du Europako proiektu baten barnean. Nafarroaren aldetik Euskarabideak parte hartzen du. Gainera, Aragoik, Bretainiak (Frantzia), Kiel-ek (Alemania) eta Kataluinak parte hartzen dute.

Erakusketa ibiltaria da. Aurretik Iruñan, Orreagan, Gares-en, Compostelako Donejakuen (Kiel) eta Zangozan jarri da.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Donejakue Bidearen inguruko oinarrizko hiztegia
Toti Martínez de Lezearen kontakizuna
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa