(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Zerga Ogasunean uztailera arte jaso diren sarrerek % 1,67 egin dute behera 2011ko aldi berarekin alderatuta ostirala, 2012.eko abuztuak 17


Gora egin du zuzeneko zergen bilketak (+% 6,05) eta behera zeharkako zergenak (-% 5,75)


Nafarroako Zerga Ogasunak 1.361.239.628 euro bildu zituen uztailera arte. 2011ko aldi berarekin alderatuta, % 1,67ko jaitsiera esan nahi du horrek. Organismo autonomoaren hileroko txostenean zuzeneko zergen igoera eta zeharkakoen jaitsiera eman dela adierazten da.

Zehazki, Nafarroako Zerga Ogasunak 561.692.597 euro bildu ditu zerga zuzenen bidez (PFEZ, sozietateen gaineko zerga, oinordetzen zerga eta ondareen zergak). Zenbateko hori 2011n garai berean jasotako sarreren % 6,05 gehiago da, hortaz, hobetu egin da ekainera arte % 7,64ko sarreren beherakada izan duen urte arteko aldakuntza. Hazteko arrazoiak hauek izan dira: PFEZaren kuota bereizgarriaren lehen epearen ordainketa eta berreskuratu den Ondare Zerga.

Ekaineko eta bigarren hiruhilekoko Sozietateen gaineko Zergaren kuota bereizgarriaren eta lanaren eta kapitalaren atxikipenen sarrerei dagokienez, horiek aurkezteko epea uztailaren 25ean eta abuztuaren 6an bukatu zen hurrenez hurren, beraz, abuztuko lehen hamabostaldian gauzatuko dira batez ere, eta hil horretako bilketen txostenean gehituko dira.

Zeharkako zergei buruzko II.kapituluak dioenez, 784. 567. 395 euro bildu dira. Gehienbat BEZetik dator bildutakoa, izan ere, estatuak egindako doiketen ondoren % 1,1 jaitsi dira aurreko urtearekin alderatuta. Era berean, esan beharra dago ekaineko eta bigarren hiruhilekoko sarrerei dagokienez, horien epea abuztuaren 6an amaitu zela, hortaz, abuztuko lehen hamabostaldian gehituko dira batez ere. BEZa dela-eta uztailaren 31n itzulitakoek % 31,71 egin dute gora aurreko urtearekin alderatuta.

Datu horrek eta zeharkako zerga gehienen (alkoholen, garagardoaren, hidrokarburoen, bitarteko produktuen eta garraioaren bilketak behera egin du eta tabakoaren eta elektrizitatearen bilketak gora) sarreren gutxitzeak II. kapituluko urte arteko aldakuntza 2011ko lehen zazpi hileetan erregistratutakoa baino % 5,75 txikiagoa izatea ekarri dute.

Amaitzeko, tasei, gainordainei, zigorrei eta berandutzeei buruzko III. kapituluak 14.979.635 euroko bilketa lortu du, hau da, -% 32,64ko urte arteko aldakuntza eman da.Hala ere, makina edo aparatu automatikoei ezartzen zaien Jokoaren Zerga Tasaren kasuan, kontuan izan behar da aurkezpen-epeetan egindako arauen aldaketa. Hori dela-eta, datuak ez dira homogeneoak 2011rekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa