(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak kirolaren balio onenak gazteenengana iristaraztea defendatu du ostirala, 2012.eko abuztuak 17


Adierazpena Iruñan hasiko den 2012ko Espainiako Itzuliaren aurreko egunean egin du


Guillén, Barcina Lehendakaria eta Maya alkatea lehen etaparen irabazleari eman beharreko sariarekin.

Guillén, Barcina Lehendakaria eta Maya alkatea lehen etaparen irabazleari emango zaion sariarekin. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak “kirolaren balio onenak gazteenengana iristaraztearen” garrantzia azpimarratu du. Honakoa adierazi du larunbat honetan, hilak 18, Iruñean hasi behar den 2012ko Espainiako Itzulian parte hartuko duten taldeen aurkezpen ekitaldiaren ostean egindako harrera ofizialean.

Ekitaldian, gaur gauean Iruñako Gotorlekuko Armen Aretoan burututakoa, Enrique Maya hiriko alkatea, Javier Guillén Itzuliko zuzendaria, Nafarroako Gobernuko hainbat kontseilari, beste hainbat agintari, eta taldeetako eta enpresa babesleetako ordezkariak izan dira.

“Kirol gertakari garrantzitsuenetako bati” ongietorria eman ostean, Lehendakariak esan du “Giroarekin, Tourrarekin, Joku Olinpikoekin eta, orain, Itzuliarekin, urte honetan Munduak bizi duen kirol tsunamira” gehitu dela Foru Komunitatea.

Agerraldiaren beste une batean, “Nafarroan txirrindularitzara dagoen zaletasun handia” azpimarratu du Barcinak. Era berean, “herritarrek kirola gehien praktikatzen duten erkidegoetarikoa dela” nabarmendu du.

Lehendakariak, gainera, Miguel Induráin txirrindulari nafar ohiaren irudia glosatu du. Beretaz esan du “txirrindularitzaren mitoetariko bat” eta “Foru Komunitateko enbaxadorerik onena” dela, bai kirolari bai eta pertsona bezala ere. Honez gain, oinarrizko kirolari emandako laguntza eta bere elkartasuna nabarmendu ditu.

Itzuliari esker Nafarroak izango duen nazioarteko oihartzunaz ere hitz egin du Barcinak, 150 herrialde baino gehiagotan ikusi ahal izango delako. “Foru Komunitateko izen ona munduko beste hainbat tokitara zabaltzeko” modua dela esan du.

Bestalde, Maya alkateak azpimarratu du historian lehen aldia dela Nafarroako hiriburuak Itzuliaren hasiera hartzen duela eta “munduko txirrindularitzarik onenak Iruñan ikusteko aukera bikaina” dela. Javier Guillén-ek adierazi du “Nafarroarik gabe txirrindularitza ulertzea ezinezkoa dela”.

Ekitaldiaren aurretik, 19.30etan, 2012ko Espainiako Itzulian parte hartuko duten 22 taldeen aurkezpena egin da. TVE-ko Teledeportek zuzenean eskaini duen ekitaldia honetan “Nafarroa, gorrizaletasuna” bideo promozionala ikusi ahal izan da, Nafarroako Gobernuak ekoiztuakoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa