(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pejenaute kontseilariak Vicente Ferrer fundazioaren “Bicis que cambian vidas” (Bizitza aldatzen duten bizikletak) kanpaina solidarioaren stand-a bisitatu du
ostirala, 2012.eko abuztuak 17


Ekimenaren xedea, Vueltaren barruan egin dutena, Indiako neskatilen hezkuntza bultzatzeko 200 bizikletan finantzatzea da


Taldearen argazkia

Pejenaute kontseilaria (erdian) stand-era bisita egitean ondoan izan dituenekin. ( irudia handitu )

Jesús Pejenaute Gizarte Politiken kontseilaria Vicente Ferrer fundazioaren "Bicis que cambian vidas" kanpaina solidarioaren Iruñeko stand-a ikustera joan da gaur goizean. Sarasate pasealekuan dago jarrita, Espainiako Vueltaren hasierarekin lotutako jardueren barruan.

Kontseilariarekin batera izan dira Pruden Induráin Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Paz Prieto Iruñeko Udaleko Gazteria eta Kiroleko zinegotzi berezia, Miguel Induráin txirrindulari profesional ohia, Jesús Sukuntza eskultorea eta María Zulaika Vicente Ferrer fundazioaren Nafarroako ordezkaria.

Horiez  gain, bisitan 2012ko Espainiako Vueltan parte hartuko duten Caja Rural, Euskaltel eta Movistar txirrindulari taldeetako ordezkariek eta Reyno de Navarra emakumeen txirrindulari taldekoek hartu dute parte.

Indiako neskatilentzako 200 bizikleta finantzatzea

Vicente Ferrer fundazioaren "Bicis que cambian vidas" kanpainaren asmoa 200 bizikleta erosteko finantzazioa ematea da, Indiako beste horrenbeste neskatilak eskolara joateko aukera izan dezaten eta, hala, bigarren hezkuntza ikasten jarrai dezaten.

Fundazioaren arabera, bizikletek Indiako landa inguruetan bizi diren neskatilek eskolara joateari uztea saihesten lagunduko dute, han ia ez baitago garraio publikorik eta eskolak haurren herrietatik hainbat kilometrotara baitaude. Hortaz, bizikletei esker, ikasleek lehen hezkuntzatik bigarren hezkuntzarako urratsa emango dute eta, nesken kasuan, ikasketak amaitu edo goiz ezkontzearen artean aukeratu ahal izango dute.

Kanpainaren stand-a Iruñeko Sarasate pasealekuan egongo da irekita abuztuaren 19ra arte, 12:00etatik 20:00etara. Haren ondoan Jesús Sukuntza eskultore nafarrak tamaina errealean egindako hamar bizikleta egongo dira ikusgai. Altzairu herdoilgaitzez eginda daude, 60 eta 80 kilo arteko pisua dute eta zazpi urtean egin ditu eskultoreak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa