(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Espainiako Itzulia Nafarroan hasi da, lehen aldiz 67 ediziotan larunbata, 2012.eko abuztuak 18


Ekimen honekin Nafarroako Gobernuak Foru Komunitatearen irudia ezagutzera eman nahi du


Barcina Lehendakaria, erdian, Pejenaute, Guillén, Induráin eta Mayaz inguratuta, zinta mozketan.

Barcina Lehendakaria, erdian, Pejenaute, Guillén, Induráin eta Mayaz inguratuta, zinta mozketan. ( irudia handitu )

2012ko Espainiako Itzulia Nafarroan hasi da gaur arratsaldean, lehen aldiz 67 ediziotan. Nafarroako Gobernuak, bere lehen etapen antolaketan laguntzeaz gain, aukera aprobetxatu nahi du Foru Komunitatearen irudia ezagutzera emateko, bai Espainian bai eta Itzulia jarraitu ahal izango den 150 herrialde baino gehiagotan ere.

Itzuliaren lehen etapa, 16,5 kilometroko taldekako erlojupekoa, 19etan hasi da Iruñako Gaztelu Plazan eta hiri hontako zezen plazan amaituko da. Aurretik, Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak eta Miguel Induráin txirrindulari ohiak Itzuliari hasiera ofiziala eman dion zinta mozketa egin dute. Ekitaldian izan dira, halaber, Jesús Pejenaute Gizarte Politiken kontseilaria, Enrique Maya Iruñako alkatea eta Javier Guillén Itzuliko zuzendaria.


Txirrindulari talde bat Nafarroako Jauregiaren aurrean.

Txirrindulari talde bat Nafarroako Jauregiaren aurrean. ( irudia handitu )

Antolatzaileek zehaztutako ibilbidearen arabera, txirrindulariak Gaztelu Plazatik irten eta Pío XII etorbidea zeharkatuko dute Andrés-en Bentaraino. Handik bi unibertsitateetarantz joko dute eta berriro ere hirian sartuko dira Tajonar eta Monjardín kaleetatik. Ondoren, Belosoko aldapatik Burlatarantz abiatuko dira eta Iruñako Txantrea eta Errotxapea auzoak zeharkatuko dituzte. Azkenik, entzerruaren ibilbidea egingo dute Iruñako zezen plazaraino.

Gogoratzekoa da Iruñan hasiera izan zuen Espainiako Itzuliko azken etapa 1994ko maiatzaren 8koa dela. Urte hartako 14. jardunaldia izan zen, Nafarroako hiriburua eta Cruz de la Demanda gainaren (Valdezcaray) artean lehiatutakoa. Aurreko egunean Itzulia Iruñara iritsi zen, 13. etapan.

Bestalde, igandean, abuztuak 19, Espainiako Itzuliaren bigarren etapa burutuko da Iruña eta Viana artean. 181,4 kilometroko ibilibidea egingo dute txirrindulariek.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa