(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak esan du Komunitatearentzat arrakasta handia dela Espainiako Vueltaren hasiera astelehena, 2012.eko abuztuak 20


Horixe adierazi du Pejenaute kontseilariak txirrindularien itzuliaren hasierak sortu duen eraginaren balantzea aurkeztean


Transcripción textual del video

Jesús Pejenaute Grávalos Gizarte Politiken kontseilariak esan du Espainiako Vuelta Nafarroan hastea arrakasta handia dela Komunitatearentzat, kirolari, partaidetzari eta itzulkin ekonomikoari dagokionez.

Horixe adierazi du gaur eguerdian, itzulia Nafarroan hasteak izan duen eraginaren balantzea aurkezteko eskaini duen prentsaurrekoan.

Vueltako txirrindulariak

Caja Rural talde nafarra, Vueltako lehen etapa hasi zuenean iragan larunbatean. ( irudia handitu )

Jesús Pejenaute Grávalos Gizarte Politiken kontseilariak esan du Espainiako Vuelta Nafarroan hastea arrakasta handia dela Komunitatearentzat, kirolari, partaidetzari eta itzulkin ekonomikoari dagokionez.

Horixe adierazi du gaur eguerdian, itzulia Nafarroan hasteak izan duen eraginaren balantzea aurkezteko eskaini duen prentsaurrekoan. Harekin batera izan da María Caballero Martínez Iruñeko Udaleko Enplegu, Merkataritza eta Turismo, Hiritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirol zinegotzi ordezkaria.

Pejenaute kontseilariak esan du Espainiako Vueltaren hasierako Nafarroarentzako zuzeneko itzulkin ekonomikoa 1.773.000 euro direla: hoteletako 2.500 ohe (1.342.000 euro), ekitaldiaren ekoizpen-gastuak (350.000 euro) eta txirrindularien itzuliko karabana osatzen duten 460 ibilgailuen erregaia (80.000 euro).

Bestalde, Vuelta antolatu duen Unipublic enpresak kalkulatu du 4.600.000 euro dela ondorio mediatikoen zuzeneko itzulkina, osorik Nafarroan grabatu den sustapen-iragarkiari zein taldeak aurkezteko egin zen ekitaldiaren eta Foru Komunitatean egin ziren bi etapen emankizunari loturikoak. Emankizunek 1.635.000 ikusle izan zituzten guztira Espainian, eta orotara telebistako 5 ordu izan ziren.

Jakina denez, asteburu honetan Nafarroan izan dira Espainiako Vueltako lehen bi etapak. Lehenengoa taldekako erlojupeko proba izan zen, 16,5 kilometrokoa. Iragan larunbatean izan zen Iruñean, Gaztelu plazan hasi eta zezen plazan amaitu zena. Bigarren etapa atzo, igandea, izan zen, Iruñean hasi eta Vianan amaitu zena, guztira 181,4 kilometro egin ondoren. Txirrindularien itzulia Foru Komunitatean hasteak Nafarroako Gobernuak 990.000 euro eta Iruñeko Udalak 194.000 euro inbertitzea ekarri du.

Kontseilariaren eskerrak

Gizarte Politiken kontseilariak bi etapetan jendeak eman duen erantzuna eskertu du, izan ere, jaian murgildu dira eta Nafarroaren irudia bikaina izatea lortu dute. Foru Komunitatean txirrindularitzak zale ugari izan arren, "Vueltari zor izan diogu", esan du, izan ere, "badira 18 urte hemendik pasatu zenetik". Horri lotuta, gogorarazi du Espainiako lau txirrindulari talde profesionaletatik bi nafarrak direla: Caja Rural eta Movistar.

Halaber, Unipublic enpresaren, ehundaka boluntarioren, segurtasun-taldeen, administrazioko langileen eta Miguel Induráin txirrindulari profesional ohiaren lana esketu du, "gogoa, iraunkortasuna eta laguntza" erakutsi eta eman dutelako. Pejenautek, horrez gain, Roberto Jiménez lehendakariorde ohiaren "lana eta trebetasuna" eskertu ditu, bera izan zelako "2012ko Espainiako Vueltako Iruñeko irteera negoziatzen hasi zena".

Gizarte Politiketako kontseilariak txirrindularitzarekin lotuta iragan astean Nafarroan egin diren haur eta gazteentzako hiru kirol ekitaldiak ere aipatu ditu; horiek erakusten dute "adin txikietatik hasita sortzen duela txirrindularitzak gogoa eta zaletasuna".

30.000 pertsonak ikusi zuten Vuelta Iruñan

María Caballero Martínez Iruñeko Udaleko Enplegu, Merkataritza eta Turismo, Hiritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirol zinegotzi ordezkariak esan du 20.000 pertsona inguruk ikusi zutela Vueltako lehen etapa ibilbidean zehar, eta beste 10.000 izan zirela zezen plazaren barruan, Udaltzaingoak kalkulatu zuenaren arabera.

Caballerok adierazi du Vuelta "oso positiboa" izan dela eta Iruña "lehen mailako ekitaldiak kaudimenez bere gain hartzeko gai den" hiria dela erakusteko balio izan duela. Txirrindularien itzulia Nafarroan hasteak ostalaritzako elkarteei "poztasuna" eragin diela jakinarazi du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa