(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Mercadonak batera lan egingo dute zentro komertzial berrietako langileak hautatzeko orduan
asteartea, 2012.eko abuztuak 21


Hala hasiko da 40 enplegatu finkoren kontratazioa, Antsoainen irekiko duten enpresaren lehen dendarako


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak eta Mercadona enpresak hitzarmena sinatu dute gaur. Horren bidez, Foru Komunitateko zentro berrietan langileak kontratatzeko lankidetza-mekanismoak ezarri dira. Akordioa Lourdes Goicoechea Zubelzu lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilariak eta Emilio José Rodríguez Vaqueiro Mercadonako Giza Baliabideetako zuzendariak sinatu dute.

Nafarroako Gobernuaren eta Mercadonaren arteko hitzarmena sinatzen

Goicoechea lehendakariordea eta Emilio José Rodríguez Vaqueiro Mercadonako giza baliabideetako zuzendaria, enpresak Nafarroan egingo dituen zentro komertzialetako langileak hautatzeko hitzarmena sinatzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta Mercadona enpresak hitzarmena sinatu dute gaur. Horren bidez, Foru Komunitateko zentro berrietan langileak kontratatzeko lankidetza-mekanismoak ezarri dira. Akordioa Lourdes Goicoechea Zubelzu lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilariak eta Emilio José Rodríguez Vaqueiro Mercadonako Giza Baliabideetako zuzendariak sinatu dute.

Hitzarmenaren arabera, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak langileen lehen hautaketa egingo du enpresak eskainitako lanpostuak betetzeko egokienak diren hautagaien artean. Zeregin hori NEZeko langileen egingo dute eta, horretarako, enplegu bila ari diren langileen datu-basea erabiliko dute. Hautagaien zerrenda osatu ondoren, Mercadona arduratuko da azken hautaketa egiteaz eta hiru hileko denboraldian langile berriak trebatzeaz.

Antsoainen lehen denda abian jartzeko eskatzen diren profilak honako hauek dira: harategia (3 lanpostu), urdaitegia (3), arrandegia (3), fruta-denda (3), labea (3), lurrin-denda (3), garbiketa (3), deskarga (3), banaketa (3), aparkalekua (2), mantentze-lanak (1) eta kutxak edo birjartzea (10).

Hautaketa-prozesu honetan parte hartzeko interesa dutenek Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren webgunean, zerbitzuaren bulego-sarean eta Mercadonaren webgunean jaso dezakete informazioa.

Lanpostu horiek bete nahi dituzten hautagaiek informatzeko jardunaldi batean eta talde-dinamikarako ikastaro batean parte hartuko dute, NEZen Iturrondo prestakuntza-zentroan.

20 supermerkatu eta 800 lanpostu

Nafarroako Gobernuak eta Mercadonak protokolo bat sinatu zuten iragan abenduaren 28an Foru Komunitatearen hazkuntza ekonomikoa bultzatzeko, datozen bost urteetan 20 supermerkatu berri irekita. Aurreikusi denez, denda bakoitzean 40 pertsona kontratatu behar dira. Kontratazioak, guztira, 800 inguru izango lirateke, ezarpen-prozesua amaitu ondoren.

Lehen denda Antsoainen irekiko da 2013ko lehen hiruhilekoan. 1.900 metro koadroko supermerkatua da, eta 200 aparkaleku izango ditu. Zentroa egiteko 2,5 milioi euro inguru inbertitu dira. Aurreikusitakoaren arabera, gainerako dendak Iruñerrian eta Nafarroako beste herri batzuetan jarriko dira.

Momentuz, Mercadonak 1.356 denda ditu Espainian. 70.000 pertsona ditu kontratatuta, guztiak dira langile finkoak, eta horietatik % 67 emakumeak. 2011ko fakturazioa 17.831 milioi eurokoa izan zen; iaz % 13,5eko merkatu-kuota lortu zuen banaketaren alorrean.

Mercadonak epe luzerako dituen hornitzaile batzuk Nafarroan ezarrita dauden hainbat enpresa dira, esate baterako, Ultracongelados Virto, Elaborados Naturales de la Ribera, Cidacos edo Naturvega.  Enpresak konpromisoa hartu du urtero Nafarroako hornitzaileen bidez 120 milioi euroko erosketak egiteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa