(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Tafallako hezkuntza-eskaintza handitu du LHko bi titulu eta lau ingeles-ikastaro ezarrita
asteartea, 2012.eko abuztuak 21


Mendekoak direnei arreta emateko erdi mailako ziklo bat, haur-hezkuntzako goi mailako beste bat eta ingelesa ikasteko 160 plaza izango dira


Foru Gobernuak Nafarroako Erdialdeko hezkuntza-eskaintza handitu du datorren 2012-2013 ikasturterako, Tafallan Lanbide Heziketako bi titulu eta ingeles-ikastaroak ezarrita.  Zehazki, mendekoei arreta emateko erdi mailako ziklo bat, haur-hezkuntzako goi mailako beste bat (edukien % 60 ingelesez izango da) eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean ingelesa ikasteko 160 plaza izango dira.

Eskaintza berria gaur aurkeztu dute Tafallako Udalean José iribas Hezkuntza kontseilariak eta Cristina Sota Tafallako alkateak. Haiekin batera izan dira Marino Barásoain Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria, Marcelino Arrosagaray Hizkuntzen eta Irakaskuntza Artistikoen Zerbitzuko zuzendaria eta Alfonso Huarte (Antso III. Handia BHI) eta Pedro Flamarique (LHI politeknikoa) herriko bi institutuetako zuzendariak.

Mendekoak direnei arreta emateko tituluak mendekoak direnei etxean zein egoitzetan arreta emateko prestatuko ditu ikasleak, mendekoen bizi-kalitateari eutsi eta hobetzeko. Horretarako, laguntza-jarduerak, osasunaren alorrekoak ez direnak, jarduera psikosozialak eta etxeko kudeaketan laguntzeko jarduerak egiten dituzte. Mendekotasun egoeran dauden Pertsonen Autonomia Pertsonala eta Laguntza Sustatzeko legearen arabera, pertsona horiei zuzeneko arreta ematen dieten profesionalen % 100 behar bezala gaituta egon behar da 2015erako.

Bestalde, haur-hezkuntzako tituluarekin, behar diren prestakuntza eta gaitasunak izango dituzte ikasleek haur-hezkuntzako lehen zikloko haurrei (0-3 urte) arreta emate aldera proiektu eta hezkuntza-programak diseinatu, abian jarri eta ebaluatzeko, eremu formalean eta eremu ez formaleko etapa osoan.   Ikasgaien % 60 ingelesez izango da etorkizuneko profesionalak gaitzeko; hala, hezkuntza-eredu elebiduna duten ikastetxeetako haurrei arreta eman ahal izango diete.

LHko titulu berriak LHI politeknikoan irakatsiko dira. Han, horiez gain, honako hauek eskaintzen dira: administrazio-kudeaketari, instalazio elektriko eta automatikoei, soldatze eta galdaragintzari, mekanizazioari eta ile-apainketari lotutako erdi mailako bost ziklo eta administrazio eta finantzei, sistema elektrotekniko eta automatizatuei eta fabrikazio mekanikoko diseinuari loturako goi mailako hiru ziklo. Horiek guztiek ingelesa dute nahitaezko ikasgai gisa, administrazio eta finantzen tituluak izan ezik, Prestakuntzen Legera egokitzeke baitago.

Bi titulu berriak ezarrita, biak zerbitzu soziokulturalen eta komunitateari loturiko arlokoak izanik, LHI politeknikoak bost lanbide-arlo izango ditu orain (administrazioa eta kudeaketa, elektrizitatea eta elektronika, fabrikazio mekanikoa, irudi pertsonala eta lehenago aipatutakoa). Halaber, aurreikusi denez, datorren ikasturtean 400 ikasle (iraganean baino 80 gehiago) eta 40 irakasle (10 gehiago) izango ditu.  Abuztuaren 29an eta 30ean goi mailko zikloetarako ezohiko matrikulazio-epea irekiko da, eta irailaren 7tik 10era erdi mailako prestakuntza-zikloetarako.

Bestalde, Hezkuntza Departamenduak adierazi du esperientzia duten langileentzako gaitasunak ebaluatu eta bermatzeko ikastaroak Tafallan mantendu nahi dituela. 2012an sartu da lehen aldiz Tafalla programan, eta mendetasunaren arretaren espezialitatean 30 plaza eskaini dira. Bi prestakuntza barne hartzen ditu: etxeko pertsonentzako arreta soziosanitarioa eta erakunde sozialetako mendekoentzako arreta soziosanitarioa. Izena eman duten guztiek osatu dute prozesua.

160 plaza ingelesez

Ingelesaren irakaskuntzari dagokionez, guztira 160 plazako lau talde sortu berri eskainiko dira, Nafarroako Urrutiko Hizkuntzen Eskola Ofizialaren helduentzako That's English programaren barruan. Programa, orain arte, Iruñeko Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean eta Tutera eta Lizarrako egoitzetan eskaini izan da, baina datorren ikasturtean Corellan, Donezteben, Zangozan eta Tafallan ere emango da, Foru Gobernuak hasitako dezentralizazio politikari jarraiki.

Tafallako egoitzako aurrez aurreko eskolak Antso III. Handia BHIn emango dira. Oinarrizko mailak (A1 eta A2) eta erdi maila (B1) eskainiko dira.

Programan matrikulatzeko epea irailaren 10etik urriaren 5era egongo da irekita. Izen-ematea linean has daiteke, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren webgunean, baina aurrez aurre formalizatu beharko da egoitzetako batean. Tafallakoa irailaren 12an, 19an eta 26an eta urriaren 3an egongo da irekita, 10:00etatik 13:00etara. Iruñeko egoitzak matrikulazio-epe osoan zehar ordutegi bera izango du. Maila egiaztatzeko probak egingo dira maila altuagoetan egon nahi dutenentzat eta behar besteko akreditaziorik ez dutenentzat.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa